BETIKOaren haritik

Berriro ere herriko gehiengoa DISKRIMINATZAILE kalifikatu dute Emakunde, Ararteko, Bildu, Berria, Gara eta beste zenbaitek. Eta gainerakoak, gehienak kanpotik etorritakoak –arrotzak- parekideak, berdintasunaren aldekoak. Herritar hondarribiarrek –batik bat gazteek- ez omen dute arrazoirik; arrazoia betikoek dute, atzerritik herrira lezioak ematera etorritakoek. Aurten ere iazko lepotik burua Hondarribin. Beno ez, nobedade bat izan dugu: EA-Bilduko batek otu zaio BETIKO  alardean parte hartzea, eta betikoek alde egiteko eskatu diote, dimititzeko.

Dimititu, hain zuzen ere, Bilduk finkatuta omen duelako bere estatutuetan “mostrar una actitud a favor de la igualdad de género”. Hortaz, Juan Ortiz, zeinek Alarde Tradizionalean –Betikoan- parte hartu baitu, diskriminatzailea da, ez dago emakumeen alde, bere emazteak etxeko lanetan aritu behar du eta bere alabaren eginkizunik nagusia senar on bat bilatzea da, ondo zainduko duela. Oiloak ferratzera, koño!!

Hondarribiarren batez besteko maila ekonomikoa, intelektuala eta soziala Euskal Herrian eta Europan bertan altuenetarikoa izango da. Emakume gutxi izango da ETXEKOANDRE beti ulertu izan dugun eran, eta gehientsuenak egongo dira etxetik kanpo lanean.

Uste al duzue Bilduko emakume abertzale/feministak hondarribiar emakumeek baino begirune gehiago diotela GENEROari, gizon-emakumezkoen arteko bereizketa/diskriminazioari. Edo gertatzen da rol jakin batzuk hartu eta horiei ekiten diegula itsu-itsuan, momentu bakar batean ere hausnartzen gelditu gabe?

Zertan erasotzen dio Alarde Tradizionalak (“alarde discriminatorio denomidano tradicional” dio Garak, ¡no te jode1) emakumearen duintasunari, gizonarekiko berdintasunari? Diskurtso hutsalak utzi bazterrean, mesedez!

Ezker Abertzaleak mugitzen guztiari egin behar dio tiro. Hori da bere izaera, eta horrek ematen dio itxura –itxurakeria, agian- bere adiktoen aurrean.

Emakunderena ere ulertzen dut. Hor ari da los/las, el/la eta legebiltzarkideen erdiak emakumezkoak izan behar du. Saiatu karguetatik erdia emakumezkoa izan dadin; saiatu bakarrik, ze errealitatea ezberdina da zeharo. Erakunde horrek horrelako zertxoetan du bere oinarria. Harrigarria bada ere, legeak eta dekretuak garatzeko osatzen diren lan-talde guztietan dago genero-teknikari bat –ez dakit zertarako- eta ez hizkuntza-teknikari bat.

Gero HEDABIDE PUBLIKOEN DISKRIMINAZIOA dago: EITBko kateek Alarde Mistoa goretsi dute, eta Betikoa baztertu. Informazioa al da hori, edo informazio manipulatua? Normalagoa iruditzen zait Berriak eta Garak egiten dutena: Alarde Tradizionala kriminalizatu, terminologia jakin bat erabiliz, gainera.

Amaierako oharra: bideoa Berriatik hartu dut; hori izan da eskegi duten bideo bakarra, Alarde Mistoarena; badirudi besteak -herriaren gehiengoa- ez dela existitzen Berriarenttzat; eta jakin badute existitu existitzen direla, ezikusiarrena egin dute.r

6 pensamientos en “BETIKOaren haritik

  1. GAUR ,benetan da alarderen gaia nagusia?

    ikusi duzu nola europako telebistak nola hitz egiten ari dira kataluñari buruz , irudiak, argazkiak nola hitz egiten dute beste herria bezala eta gu beti ” jugando a txikita”

    • Bituriek atzeratuta aztertuten dauz gaiak. Alardea domekan ixin zen, eta gaur dakar. Diada atzo ixin zen, eta biharko utziko dau.

      Alardeari jagokonez esan gura dot nau be EAko zinegotziaren dimisioak eman deustala atentziñoa. Alarde tradizionalean parte hartuteagatik bota. Zelan izan lei? Zer diñaurie EAkoak?

      Akorduen dekot ondiño be zer esan eutsien Gernikako alkateari, Gorroñori. Argi adierazo eutsoen nor zan nor Gernikako Udaletxean, nork agintan eban, nortzuk egoazan goian aginduten, eta nortzuk beehan aginduak betetan. Bilduko jerarkiak argi agertu ziran, baten batek oindiño be dudarik badeko.

      EAren geroa aginduak betetea da. Zeozer ixin gura badau behinik behin.

  2. Nire galdera da: emakume batek zergatik ezin du parte hartu soldadu gisa alardean?
    Eta gaurko gaiari helduta, hau da, Kataluñan eginda giza kateari buruz, zerghatik ez du PNVk delegazio bat bidali giza kateara?

  3. Biturie, esatea emakumeen aldeko Jaizkibel konpainian ateratzen direnak, gehienak kanpokoak direla gezur hutsa da; ni bertakoa naiz eta badakit zertaz ari naizen. Kontua da, betiko alardearen aldekoen sektore erradikalenak argudio hor erabili duela emakuemen aldekoen kontra egiteko. Are gehiago, bertakoa izatearen eta ez izatearen marra alardeko posizionamenduaren arabera egitera iritsi dira, hau da: emakumeen alde bazaude, ez zara hemengoa, bertakoa izan arren, eta betiko alardearen alde bazaude, hemengoa zara, Eibarkoa izan arren. Ridikulua dirudi, baina zin dagit hala gertatu dela urte askoan. Zorionez argudio horrek, hain absurdua izateagatik, indarra galdu du herritarren gehiengoaren aurrean, ebidentziak erakutsi baitu bertako bizilagun, ikaskide, lankide eta abar direla emakumeen aldekoan ateratzen direnak. Horregatik, asko harritzen nau Biturie zuri argudio hori erabiltzen ikustea; mesedez, seriotasun pixka bat.
    Gainera, jakin dezazun alardean betidanik atera dela kanpoko jendea: bertako lagunak izateagatik Hondarribiko jaitara etorri eta alardean parte hartzen duten gipuzkoar eta nafartar asko eta asko daude, Francorekin “veraneatzera” etorritako madrildarrek konpainia propioa dute; beraz, bertako batzuek zera galdetzen dute: Zergatik ezin du hondarribiar emakume batek parte hartu bere herriko ospakizun batean eta bai, berriz, madrildar, eibartar, lezoar eta beratar batek?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s