Behetik gora, kar kar

urkullu_13485_1Notiziak Hondarribin izan zuen sorrera, eta Sabin Etxean segida:

1.-Kantineraren Bilduko zinegotzi Ortizek -kantineraren aitak- esandakoa: “uste nuen Ezker Abertzalea ezberdina zela, behetik gora hartzen zirela erabakiak
2.- . BBBko buru Itxaso Atutxak esandkoa: “Egiozue lekutxo bat zuen bihotzetan PSOErekin izenpetu berri duqun hitzarmenari“.juan-ortiz--647x300

Gaiari heldu aurretik: Bilduko zinegotziaren alaba kantinera izatearena egin zait deigarriena. Iraultzaile abertzalearen alaba, kontserbadore bihurtuta; betiko ohitura eta tradizioen aldekoa. Gure seme alaben gain aspaldi sumatu dudan joera atzeraezina da: belaunaldi berrien TRAIZIOA. Gure seme alaben traizioa gu izan garenarekiko eta pentsatu dugunarekiko. Bat batean eraikin ideologiko guztia behera. Aukera egin behar: nik uste nuen mundua, edo errealitateak erakusten duena.

1.- Aitak, Blduko zinegotziak, uste zuen Ezker Abertzalean erabakiak behetik gora hartzen zirela: herritarrak erabaki, buruzagiek obeditu; ez, beste Alderdietan bezala: goitik behera. Hori uste zuen Bildu zinegotziak. Usteak ustel. Argi gelditu zaio ezetz; halaxe argitu diote: “GUREAN ZENBAIT KONTZEPTU UKIEZINAK DIRA, ez daude eztabaidatzeko, DOGMAK dira”. Horien artean omen dago Alardearena, itsu-itsuan bete beharreko dogma.

2.- Gure Alderdiek militante eta jarraitzaile otzanak nahi dituzte, esanak isilik eta mantso konplitzekoak. Horrelako zerbait eskatu digu EAJko militanteoi EBBko buru Itxaso Atutxak: “Egiozue lekutxo bat zuen bihotzetan PSOErekin egin dugun hitzarmenari”. Ez digu galdetu zer deritzogun HITZARMEN horri, estrukturaltzat jotzen den paktu horri.

Militanteok ez gaude hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Gu obeditzeko gaude, Hondarribiko zinegotzi Ortiz obeditzeko –eta ez eztabaidatzeko- dagoen modu berberean. Lasai egon behar dugu, jakinda GOI AGINTARIEK ONDO JARDUNGO DUTELA, erabaki zuzenak hartuko dituztela.

Artean, hori bai, transparentziaz/gardentasunaz hitz egingo dute, IREKIAz. Eskatuko digute parte hartzeko, gu ere elementu erabakitzaile bihurtzeko. Azaltzen ez dutena da, ordea, guretzat eremu jakin bat dutela prestatuta, zeinetatik kanpo aginduak eta jarraibideak hartzen dituzten eliteak eta agintariak baitaude. Herritar normalentzat galarazitako eremua.

9 pensamientos en “Behetik gora, kar kar

  1. bi kasu penagarriak baina pnvko handiegia da nere uztez.
    Ardanzaren garaiak oso beltzak ziren eta orain ba dago leihotik irekia, Katalunia eta Eskozia begira eta paktua, psoe usurpador, espainolista eta gezurti psoe.

    Lagun bati esan zidan politika eta futbola berdinak dira, Gendea ez du aldatzen eta bere taldearen eta bere eragin justifikatzen. nahiz ta jakin bere burua gaizki dagoela.

    Amaieran irudi ematen da inportanteena ez da helburua, partidua baizik

    • Ardanza garaiak baltzak ei zirela diñozu,baina Ez daigun ahaztu zelan egoan Ia sadio horretan,egurre emoten kaleetan eta ETAgaz odoletan izten Eh zein Espainiko txoko asko. Garaiak kontextoan bere jarri negar direz zenbait jokaera eta jardueran behintzat hausnartzeko

      • orain ez dago etarik aitzikorik bezala, baina ppko errepresio, dispersioa,recentalismo eta epaiketak, jarraitzen du eta inork leporatzen dio pp ezerrez negoziazio aurretik ia bezala. Beti eskatzen aulari, nagusirekin ez dago potrorik
        .
        Euskal herria da azkarra,Ni euskal hertarrok fidatzen naiz eta beste aldean bezala bizkarra eman zion IA Gaizki zegoelako, orain pnv tokatu zaio.

        Ezin da garai honetan esan esandakoa,PSOE egon hurrengo15 urte.

        Espero dezagun Europako hauteskundeak ez dira inportanteenak guretzat eta han pnv porrot nabarmen Euki behar dut “bere hoja de ruta” psoekin uzteko betirako

        bestela hori gertatzen ez balitz gorria duo.

        Ondo pentsatuta beti gorria dugu , haiz eta mendeak pasa eta hona iraun

      • zailtasunak dekodaz benetan ulertzeko diñozuna, ez dakit mobil bidez egiteagatik, euskaragatik edo baina ez zaitut ulertzen

  2. ¿Pero cómo que no invitaron a Panchi PPlómez al primer partido en San Mamés? ayayayay peneuvíticos… hay que cuidar esas formas🙂

    La mejor contestación la de EHbildu para variar: “como nunca nos llaman no lo echamos de menos” jajajaja, qué cracks!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s