EAJk, gura badu, ahal du

Behin –duela gutxi- idatzi nuen artikulu bat, zeinen izenburua “EAJk ezin du” baitzen. Euskarak betetzen duen eremu laburtxoan hautsak harrotu zituen, izan ere JELTZALE batek bere Alderdia –alderdiaren ezintasuna- kritikatzen zuen euskararen arloan. Oraindik ere ez dut argi zergatik jaso zuten artikulu hori, lehendik era antzekoak esanda bainituen sarri. Titularraren inportantzia. Atzo EAEko Legebiltzarrak kurtsoa hasi zuen, (….)

(…) eta politikoen txanda zen. Berriro ere politikoak!! Noiz helduko da gizarte zibila politikoaren gainetik edo aurretik jartzeko garaia? “Lekutan jauk!” esango luke arratiarren batek. Garai hori iritsi artean, bizi dugun egoera aztertu behar, aurrean dugunari so.

Nik Alderdiari beti eskatu izan diodana da EUSKARA ASKATZEKO, BIHOTZETIK AHORA ATERATZEKO. Euskara ez da jakin behar, erabili egin behar da. Euskara jakin eta erabiltzen ez duenaren eta auskarik ez dakienaren artean ez dago alderik. Beraz, erabilpenik gabeko ezagutza 0 da, hutsa. Diskurtso gutxiago, praktika gehiago.

Euskara, gainera, prestigiatu egin behar da. Prestigiozko eremuetan txertatu behar da, eta prestigiozko herritarrek ere erabili behar dute. Euskarak zientziaren, kirolaren, suhiltzaileen (…) ARLOAK IRABAZI BEHAR DITU ERABILPENERAKO, eta EZ EZAGUTZARAKO.

Eta politika? Eta politikoak? ATZOKO EGUNA FROGA BAT ZEN. Instituzio gorena: Legebiltzarra; ez dakit presigiozko herritarrak, entzutetsuak bai: poliktikoak, herriaren ordezkariak.

Legebiltzarrean ekainean euskara erabiltzeari buruzko datuak emaqn zituen Iñaki Petxarromanek Berrian “Parlamentuan Arrotz” kronikan. Datu eskasak. Gaurko egunkarietan ez dut atzoko ekitaldiaren daturik jaso. Atzo gaueko Ganbaran, ordea, Martxelo Otamendik bota zuen, ezer baino lehen: “Zoriondu nahi ditut politikoak, inoiz baino euskara gehiago erabili dutelako”. Hara!!

Eta nik, neure buruari: zer egin ote dute nireek, EAJkoek? Beste inon ikusi ez datuak, eta Martxelori entzundakoak botako ditut:

Ezer baino lehen: hasierako interbentzioko datuak dira, lehia libreko eztabaida hasi aurretikoak.

1- Euskaraz gehien egin zuena: Joseba Egibar EAJkoa, %100.
2.- Laura Mintegi Bildukoak %95
3.- Lehendakari Iñigo Urkulluk, %50

Norbaitek datu fidagarriagoak baditu, eskertuko nuke zuzenketa.

Hori horrela bada, emanda legoke lehen urratsa, ikusteke dagoen arren horren segida. Euskarak gaztelaniari lekua hartzen badio EAEko Legebiltzarrean, horrek esan gurako luke euskararen normalkuntzarako oso eremu inportantea habilituta geneukakeela. Garrantzitsua, oso; eta politikoak zoriontzeko, behingoz. Nork ez du Kataluniako Parlament-a gogoan, non guztiek ERABILTZEN baitute katalanera!?

Nire Alderdiari dagokionez, eskari zehatz bat: ERAMAN DITZATZELA ATZOKO ERABILERA-PORTZENTAJEAK GOBERNATZEN DITUZTEN ERAKUNDEETARA. EZ BIHOTZEZ, AHOZ BAIZIK, ERABILIZ.

8 pensamientos en “EAJk, gura badu, ahal du

  1. Guztiz ados. Nolabait gero eta gehiago euskara erabiltzen ari da, nire giroan adidibez ziur baietz ta pozik. Horregatik batzuetan haserretu zait, agian euskaldunzahar jendeok ez dute hain beste argirik, euskaldunberriri oso kostatzen zaigun ulertu edo idazlea baizik.

    Baina beno, beti esan nuen bezala, hurrengo generazioak ia ba dugu. Gauza desberdina politikoerenak, hortxe ez dau kozkarik, ta lotsa ze edo zer kasutan ematen didate.

  2. Nahiz eta datuak orain eskura izan ez, irakurria naiz bigarren interbentzioan euskararen erabilera jaitsi egin zen. Halere, egia da, inoiz baino hobeto, eta gura izanez gero, ahal da. Pozgarria.

  3. alguien sabe a que pacto con “diferentes” (pp/pse, gobierno españa) pretender llegar el PNV?

    es decir, en que va a consistir ese nuevo estatus, y en base a que creemos que esta vez si se puede llegar a un acuerdo con los “diferentes”.

    igual me equivoco, pero ni hay antecedentes de que con los “diferentes” se pueda llegar a ningun acuerdo en este tipo de materias, ni ellos han emitido ninguna señal al respecto. es mas, urkullu casi ni ha abierto la boca, y ayer en la prensa quiroga y lopez ya le estaban saltando a la yugular.

    estaria bien saber por que motivos precisos se cree que un acuerdo con “diferentes” es posible, de lo contrario, puede sonar a señuelo o a embuste.

  4. “Artola” honek nondik urten dau?
    Biturie, poztekoa lehen eguneko Legebiltzarreko datua… Baina nago politikari abertzaleek (unionistek hori be ez) euskara apaingarri erabilten maisu dirala, eta erakustokietan erabilten dabela, erabiltekotan. Realpolitik dalakoa beste nonondik doa zoritxarrez. Leidu zendun atzoko berrian, Cristina Uriarteri (Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntz politika sailburuak hain maila eskasa eukitea euskaraz…) eginiko elkarrizketea?

    http://zuzeu.com/2013/09/23/73802/

    • Adoz be bai Anton zugaz. Azken bolada hontan zoritxarrez idazle nahiko eskasak irakurtzen ari gara blog honen inguruan.
      Bestalde, Uriarte andrea irakurri ondoren burura etortzen jata parekotasunak (nire euskera ez da oso fina, eta erderaz “paridad” delakoa gura esan dot) dakarren ondorioak.

  5. Nahiz eta euskara alorrean lan egiten duzun, irudipena dut normalizazioaz oso gutxi ote dakizun. EAJk izan baditu euskararen erabilera sozialean nahiz erakunde mailakoan (zuk lan egiten duzun Jaurlaritzan kasu) aurrera egiteko zer egin badakitenak; Baina horiek ez daude Lakuan; eta han dauden JOBUVIek edo jobuvi-zaleek ez dakite zer egin (meriendak eta irrintzi-sariketak aparte). Ez dakite (diskurtsu, aritkulu, prentsaurreko, agerraldi…ponpoxo bezain previsible-aspergarriak , hortik ere bai, bazterrak nazkatu arte) eta legegintzaldi hau oso luze egingo zaie. Beraz EAJk (eta ez bakarrik JOBUVIek) zerbait egin beharko du. Baina ez du erraza izango, adibidez, oarintsu PSErekin Urkulluk paktatuatakoaren ondorioz,Psetarren euskara plana onartuta dutelako (bueno, bere garaian baztarrkak, Lorea bilbaok, Eneko oregik, roman berriozalek eta hainbatek ere onartua, euskara batzordean). PPk ere onartzen du plan hori, beraz imajinatu nolakoa den eta zenbat areagotuko den gure hizkuntzaren erabilera. Hau guztia errotik atera ezean, EAJk frakaso handia jasoko du. Honetan ere Kataluaniarekiko aldea nabarmenduko zaio; eta benezfizio guztiak HBrentako izango dira; haiek, pixkor samarrak badira, honetan ere progresismoa eta zentralitatea kendu egingo baitiote EAJri eusladunen eta euskaltzaleen aurrean. Bukatzeko, artikuluari dagokionez, ez nahastu politikari hautatuen erabilera pleno-izar batean, administrtazioetako normalizaio planekin. Na que ver

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s