Erkoreka jauna

p006_f01_148x108Atzo egindako prentsaurrekoan honakoa adierazi zenuen: “los ertzainas se limitaron a hacer una labor complementaria para asegurar el orden público mientras tenían lugar las detenciones“. Behin eta berriro irakurri esaldia, eta sinetsi ezinik jarraitzen dut.

Lehenengo eta amierako inpresioa, ihartuta daukaguna: menpekotasuna, Espainarekiko sumisio erabaekoa; zuk agindu, nik obeditu. Hori izango da, diñot nik, “rigor jurídico” edo legea -inorena izan arren- zorrotz betetzea.

Zure (gure) gobernuak defendatu beharko lituzkeen herritarrak -euskal heritarrak- detenitzerakoan zure (gure) ertzainak bidali behar al ditugu injustizia anker hori lasaitasunez burutu dezaten?

Aztertu bi aldeak Josu: batetik, euskal herritar inozenteak (ez dut orain aztertuko zeri IZAN DIREN, baizik eta zer DIREN une honetan), deliturik gabeak, goardiazibilak preso zeramatzanak; bestetik, herri honek bere defentsarako aukeratu eta ordaintzen dituen ertzainak, indar atzerritarren operazio militarra babesten, izan ere, goardizibilak militarrak dira.

Nik, behintzat, horrela ikusten dut; eta, gainerako, ez deritzot zilegi egoerak behartuta-edo iraganeko erreferentziak egitea: “mientras otros gritaba ETA mátalos, ETA herria zurekin”. Zirkunstantzia bakoitzak bere momentua dauka, eta orain beste kuestio bat dugu eskuartan. Ala ez?

17 pensamientos en “Erkoreka jauna

  1. Otra variable seria por que en 2013 la policia autonoma primero sigue acudiendo encapuchados y si ocultan el rostro porque no llevan en un lugar claramente visible su numero de agente?.

  2. como garante del cumplimiento de las ordenes de la AN española. es decir, de recadistas de la AN y de escudos protectores de los pikolos. esa es nuestra policia vascoespañola.

  3. Autonomia izan arren, estatu batean integratuta egoteak sumisio jerarkikoa inposatzen du. Beraz, erronka ez da ANren aginduak bete behar ditugun ala ez, baizik eta estatu horren menpean jarraitu nahi badugu ala ez. Espainan nahi badugu egon, orduan ANren aginduak zintzo behar dira bete.

  4. Akaso ez da betetzen legedi espainiarra pisu bat alokatzen dogunean, edota Gipuzkoako zergak ordaintzen direnean edo itzulpen bat gauzatzen duzunean Biturie eta horrekin batera ere betetzen da, soldata jaso dogunean zuk eta biok, legedia betetzen da;ezin diogu soilik Ertzaintzari leporatu hori, danok betetzen dogu legedia, kotxea gidatzen dogunean ere bete egiten dugu. Beste gauza bat, Biturie, unearen kontextoa, eta Olarizuk diñoen moduan handiagoa da gakoa;baina quién este libre de pecado….

    • Bai Xabier, hori horrela da: guztiok betetzen dugu Espainiako legedia, haren menpe gaudelako, eta gureak legeak osagarriak edo bigarren mailakoak direlako.

      Herrira-rekin gertatutakoa ezberdina da, nire ustez. Gizakumearen/herritarraren funtsezko eskubideak zeuden jokoan, baita euskal herritarren gogoa eta helburuak ere. Zere esan gura dut?

      Euskal herritar gehienok gaude gatazkaren amaiera babketsu baten alde, non justiziak eta oroimenak lekua izango duten. Euskal herritar gehienak daude, halaber, goardia zibila gure lurraldeetatik kanpo joatearen alde, berak ordezkatu eta irudikatzen duena ez baita gure gogokoa.

      Euskal herritar gehienek baloratu dute oso modu positiboan ETAk erailketak bazter batera utzi izana, eta, gainera, iruditzen zaie herritarroi horrek behar duela beste era bateko konponbidea.

      Guzti horrekin, goardia zibilak eta PP (herri honetan oso ordezkaritza eskasa duena) gurera etorri dira, armatuta, euskal herritarren borondatearen kontrako ekintza bat betetzera.

      Horraino guztia normal antzera. Baina Xabier, legea izan arren, jakin egin behar da non zauden eta zien egoeratan zauden. Hori diñot nik: polizia atzerritarra dator gure herritarrak detenitzera, eta gure poliziak paseilloa egiten dio; protesta egiten dutenak jipoituz, gainera.

      Uste dut asko ikasi behar dugula, eta iritsiko dela -edo iritsibeharko lukeela- momentu bat, zeinetan ASKI DA esaten ere ikasi beharko genukeen.

      • Baina non eta noiz kokatzen dugu muga?Zelan egongo naz ni euren parean atxiloketak eta gero nire herrien zehar joaten badirez oihukatzen “borroka da bide bakarra”?Zuk dinozun aurrepausuak emoteko IAK ondino bidea egin behar deu, bederen, nik, aurrepausuak emoteko eta mesfidantza gainditzeko( nire kasuan, gogorra suertatu zitzaidan lanengatik oficina de acompañamiento” zeritzonari deitu egin beharra,,bakoitzak bere trauma propiak omen ditu, eta igual nik maila altu jartzen dot).

  5. Hau da, ez dakit gai izango garen elkarrekin txalupa berean joateko, tostan, ukondoekin elkar joz, baldin eta, bidea eta norantza garbi ez izan eta palada erritmo desberdinekin eta motina (bestearen gainean pasatzeko desioa,sorpassoa), eta mesfidantza nagusia denean, tamalez.

  6. Garaikotxearen gobernuak ETB hastea erabaki zuen nahiz eta Madrileko baimenarik izan ez..
    Gaur egun EAJ – k horrelakorik egingo zuen ? Dudarik gabe , EZ.

    • Garaikoetxea beti izan zen iraultzaile hutsa…..oin Bildu ikusten dan modua, EAkoak ezkertiar,gorriak,antisistema eta iAkoak baino puruagoak ei direz zenbait ekintzetan………………….ironia hutsa eta ordu txiki hauetan ondo etorten dana.

  7. Tamalez , EAJ-ko zuzendaritzaren egungo mamurik erraldoiena Espaniatik alde egiteko mugimendu zibil , anitza eta sendoa ikustea.
    Artur Másen adibideak beldurtzen du EAJ.

    Aberria alderdiaren aurretik ? 1936tik ez da ikusi .

    • Artur Mas Itun Ekonomikoarekin lotuko da eta ez da joango aurrerago y si no al tiempo.
      Igial IAK eaj erakutsiko beharko lioke bidea, baina akabuko atxiloketaz adbidez, zer egin deuen boteretik hau da, Garitanok poltronatik hizt ehin baino ez du egin, ala zeozer eraginkorra egin du? Berba eta berba, borroka instituzionalak lotzen du, katetatzen du.Urteetan EAJri auroegiratu zaiona, hots, ezer ez egitea insituziogatik oin IAk pairatu behar du.
      Pozik egon beharko litzateke IAk, ze independista guztien botoak berreskuratu ditu hurrengo hausteskundetan holan badoa, edo ezetz?
      Nik horrelakorik ez dut ikusten.

  8. Biturie:
    Zuk badakizu non egiten dut lan.
    Eta zure kritika onartu egiten dut. Eskubide osoa daukazu horretarako eta neurri batean neu ere gorritu egiten naiz ertzainak guardia zibilak “babestera” joaten direnean. Baina gure eskumena da , Ertzaintzaren eskumena da orden publikoa zaintzea eta epaile baten aginduz guardia zibilak egiten dutena zaintzea. Horrela egingo ez bagenu, eskumena kenduko ligukete eta epaile baten erabakia ez babestea delitua da ertzainentzat.

    • Upomendia, aspaldiko.

      Nik gertaera(-kizun) asko ulertzen ditut, baita Ertzainak goardiazibilen lepoak zaintzearena ere. Horrek, ordea, gure gabezia/hutsune estrukturalak aidean uzten ditu, hain zuzen ere zuk aipatutako arloko hutsuneak: konpetentziak.

      Nik kontrapuntua dakart hona, irudi baten bitartez, goian adierazi dudan irudiaren bitartez. Hara, Bilboko Audientziako epaile batek epai ulertezin bat ematen duenean, errebelatu egiten naiz, baina beti dut erantzun berbera: “espainolak dira”. Ezin dut erantzun hori erabili Ertzainarekin, ez baititut espainoltzat jotzen. Beste batzuk -uste baino gehiagok- bai Upomendia. Hori da gure tragedia: nahitaez bete behar arrotzek/arerioek agintzen digutena, nahiz eta gure herritarren kontrako jarduera izan.

      Hori da, gainera, nik azpimarratu gura dudana argien eta garbien: EUSKAL HERRITARRAK DIRA DETENITUAK. Eta komunitate honetako .EAEko- agintariek obligazioa dute euren herritarrak -guztiak, ideologiaren bereizketarik gabe- defenditzeko. Hor uste dut, Upomendia, oso gaizki jokatu dugula. GUK DEFENDATU EGIN BEHAR GENITUEN GURE HERRITARRAK. Gure iritzi politikokoak izatea ez da traszendentea. Horretan huts egin dugu.

      Xabier Zapatukoak galdetzen zidan ea zelan jokatu behar dugun gure kontra irainak eta erasoak egiten dituzten herritarrekin. Erantzuna: autoritate morala eta gailentasun etikoa erakutsi behar ditugu. Eta guztiaren gainetik: gobernuan gauden bitartean, euskal herritar ororen gobernua gara, eta BEHARTUTA gaude haiek defendatzera, edozein zirkunstantziatan; batik bat guztiz inozenteak direnean, joko politko zikin baten biktimak.

      Besarkada bat.

    • “Obediencia debida”ren eskutik basakeri mila egin dira munduan, eta zer nahi duzu esatea, eskusa hutsa da. Nork agindu du jendeari kolpatzea? Buruak haustea? pelotazoak botatzea?
      Intsumisioa, hori izan beharko luke ertzantzaren bidea. delitua dela eta kartzelera joateko arriskua duzula? Euskal herriko milaka gazte pasa dira egoera beretik eta ez dute zalantzarik izan. Milaka gazte espetxeratu zituzten intsumisoa izateagatik, milaka gazte atxilotu eta espetxeratu dituzte politika egiteagatik. Zergatik, zuek zarete desberdin? eta ezin badezu hori aurrera eraman, lana utzi edo guardia zibilan sartu zuk erabaki, baina erabaki hura hartu beharko duzue, lehenago edo beranduago, baina harti beharko duzue, euskal herria ala espainia.

  9. Upomendia :

    ESKUMENA da emakume senatari horren burua zabaltzea ?
    Eskumena kentzen digutela ?
    EDERKI ! KEN DEZATELA ORAINTXE BERTAN !

    Catalunya esnatu da kentzen diotena ikusi dutelako.

    Indarkeria arrazionala erabiltzea ” I am basque ” ren contra Madril sekulan baino ahulago izaten denean kontrakoa dirudien arren ?

    Balear Uharteak ZUTIK hizkuntza erasotzen dietelako eta hemen ……. ” ESKUMENAK ” !!!!!

    Etor dadila gaur Guardia Zibila Arkaute okupatzera eta sekulan baino hurbilago ikusiko dut herri horren burujabetza.

    Garaikotxearen ausardia aipatu dudanean garai horretako EBBko ausardia aipatu egin dut.
    Ematen du hau argi azaltzeko beharra dudala.
    Irujo , Ajuriagerra , Ormaza , Jubilatu osteko Arzalluz , Aurreko Egibar , Ibarretxe…… ez al dago gaur beste horrelakorik EAJ-n ?

    Hamaika entzuteko jaioak gara !

    Egun on denoi !

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s