Honek FASCISTA hari, hark TERRORISTA honi, eta (…)

semper-insulto--390x180El Correo egunkariak –zein gustura ari den azken bolada honetan!- jaso du notizia: “La presidenta del Parlamento vasco guarda silencio ante el insulto de “fascista” a Sémper“. Zein da notizia, zein galdegaia? Ppkoari faxista deitu diotela, Bildukoak izan direla ohikutzaileak edo EAJko mahaiburu Tejeriak ez duela ezer egin?

Zalantzarik? Testuaren analisia egin dezakegu, arlo guztiak aztertuz; baina ezeri ekin baino lehen, azpimarratu gurako nuke kazetariaren –ez du inork izenpetzen- asmoa edo helburua Bakartxo Tejeria salatzea izan dela. Ez dut dudarik egiten, eta azken bolada luzean egunkari unionisten gaia hona ekarri ez dudan arren, bada garaia atentzioa berezia jartzeko euren gain, batik bat Vocento taldeko egunkarien gain.

Zergatik Bakartxoaren aurka orain El Correo, orain arte horren -azken boladan batik bat- horren lausanga aritu izan denean EAJrekin. PNVkoa delako? edo PNVkoaz gain, lurralde jakin bateko ordezkaria delako?

Gehiegikeria al da Semper-i “fascista” deitzea? Ez al da neurri berekoa atxilotutako 18 pertsonei “terrorista” deitzea, eta guztiz normaltzat hartzea? Ez dut uste Semper -hain justu Semper- faxista denik. Entzun dudanetan ez dut inpresio hori izan.

Dakidana da, hori bai, mundu mailako prestigiozko zenbait parlamentutan era horretako oihuak –deitu irainak nahi izanez gero- guztiz normalak direla. Britainia Handian adibidez. Noiz bihurtu dute horrelako affaire-a kuestio politikoan? Inoiz gutxitan.

Ezker Abertzaleko kideak, bai goi mailakoak, bai militanterik xumeenak zeharo daude ohituta era guztietako irainak entzutera, baita Eusko Legebiltzarrean bertan ere. Ez dut inoiz Vocento ikusi hori salatzen.

Gu jeltzaleok ere urte luzetan iraindu gaituzte bazter guztietatik. Agertu al da inoiz Vocento jarrera horren aurka, hizkera neurtuaren alde? Areago: zenbateraino neurtu behar da hizkera pulpituan? Kodeez eta etikaz hainbestetan dihardugun honetan, ba al dago ahozko fraseologiarako kode etikorik?

Amaitu aurretik, eta kontuan izanda Vocentokoek ere era guztietako bideoak igotzen dituztela euren edizio digitalera, zergatik ez dituzte azpiko hauek igo? Gauza jakinak eta oso aspaldikoak izan arren, zeharo dira interesgarriak, batez ere hainbat lezio-emaile aipatzen direlako. Zer dira bideo horietan entzuten diren pertsonajeak?





Un pensamiento en “Honek FASCISTA hari, hark TERRORISTA honi, eta (…)

  1. Bai Jauna. Honako kasuetan ere zai egon beharko zan Alderdien Prentsa serbitzuak eta salatu manipulazio maila hau. Ez da akaso inora helduko, baina argi itxi beharko genuke honako zikinkeriak ez dirala errez igaroko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s