Errudunak: Ikurriña eta 19 minutu

Oihuka nezakeen ”gora ikurriña, gurea”. Ekintza espektakularra izan zen, kuraiaz betea eta arriskutsua egileentzat (…) eta plazan bildutakoentzat. Ez zitzaidan bat ere egokia iruditu; lekuz eta momentuz kanpo. Ikurriña beharrean arrano beltza izan balitz, (….)

edo Nafarroako katea, edo “Independentzia” leloa irudikatu izan balute. Orduan ere, asko kostatzen zaidan onartzea horrelako ekintza bat, milaka eta milaka herritar estu-estu eginda plazan zirela.

Ondorioak izan ditu ekintzak: 6 atxilotu. Arrazoiak El Diario de Navarratik hartuko ditut: “(…) por colgar la ikurriña el día del chupinazo, y por retrasar el chupinazo 19 minutos”. Egunkari berorrek, atxiloketak zuritze aldera-edo, atxilotuen aurrekari penalak azaltzen ditu, gaizkile komunekin egin izan den eran: “Cuentan con antecedentes por un delito de desórdenes públicos, delito de injurias y amenazas, delito de daños y desórdenes públicos y delito de atentado a agente de autoridad en el año 2000”. Aurrekari horiekin kontuz aritu beharko dugu haiekin, edo hala ematen du behinik behin, kronikaren airea horixe baita, hain zuzen ere El Diario de Navarra-ren ildo editorialak emandako kutsua.

Abertzaletasunaren ikuspegi politikotik okerra izan zen ekintza niretzat . Ez zion ezer ekarri euskaltasunari ez eta nafartasunari ere. Agian guztiz kontrakoa. Aspalditik Nafarroako abertzale eta euskaltzale gehienek gaindituta zutena: ikurriña -eta Euskadi izena bera- nahiko arrotzak bihurtzen ari dira Nafarroan, justu euskal alderdiek indarrik gehien metatzen ari direnean. Kontraesana?

Zenbat bider ikusten ditugu ikurriñak Gero Bai-ren ekintzetan? Zenbat aldiz erabiltzen dute Euskadi izena? Zenbat aldiz Ezker Abertzalearen mitinetan? Zergatik orduan txupinazo egunean?

Guztiarekin, ikurriña jartzea eta txupinazoa 19 minutu atzeratzea atxilotzeko besteko delitua al da?

Kontuan hartzen badugu egunotan 40 euskal gazte epaitzen dituztela Madrilen, batek daki zergatik; kontuan hartuz duela 15 egun 18 euskal herritar atxilotu zituztela, hala iruditu zitzaielako, ez beste ezergatik; kontuan izanik –hau oso larria da- zenbait presok (Otegi, Diez Usabiaga,….) urteak daramatzatela kartzeletan arrazoi politikoengatik; kontuan izanik Gorostiaga laudiotar preso politikoak ezin izan zuela bisitatu bere emaztea hilzorian zegoela, eta, artean, Rodríguez Galindo libre atera zela bost urte kartzelan eginda; kontuan izanik (….). Guzti hori kontuan izanik, ez da hain harrigarria egiten gaur Iruñan sei euskal herritar atxilotzea.

Herrira-koentzat esandakoa diñot orain ere: gure hari ideologikokoak izan zein ez izan, defenda ditzagun gure herritarrak, batik bat argi dugunean euren kontrako akusazioak politikoak direla, eta ekintza hroiek etekin politikoa ateratzeko erabili nahi dituztenean.

4 pensamientos en “Errudunak: Ikurriña eta 19 minutu

  1. Atxiloketak ez dira bidezkoak, errepresio hutsa dira, ez dute beste zentzurik. Euren harrokerian ez zuten pentsatuko, baina gauza hauek azkenean ondorioak dituzte. Ikusiko ditugu hurrengo hauteskundeetan.
    UPN behera doa, eta bitartean euren frustrazioa baaino ez dute kudeatzen.

  2. Haiek ez dute atzaratu tzupinazko, alkate mya jauna baizik
    Ikurriza ez du ostopo tzupinazorentzat, baina bere gorrotoren bidez atzaratu zuten
    demokrazia eukiko balitz Alkateari prozeatu behar da. ez barbudos

  3. Harrigarria benetan… azkar, aupa Zuek!!! kar kar. Ikurriña edo Arrano Beltza bost axola, behin eta berriz gauza bera hitz egin dugulako. Garrantzitsuena bideo ikusita, jendetza majua direla, eta nun dauden terroristak? Nire alboan ziur ezetz (edo baietz esaten da?)🙂

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s