Gora ideologia!

logoaEuskal Herriko ikastetxeetarako Cristina Uriarteren Sailak prestatutako curriculumak -Heziberri 2020 izenekoak- kontrako erantzunak jaso ditu espainolen aldetik. “Ideologizatzeko eta adoktrinatzeko balio du” izan da euren argudioa. Entzun behar hori ere!index

Nire seme Martin D eredu indartuan ibilitakoa da Lehen Hezkuntzan, eta orain ere ereduan ari da Institutuan. Beti sare publikoan. Galdetu zidan herenegun ea zer zen komunismoa. Zeozelan azaldu, eta jarraian bigarren galdera: “PP komunista al da?”.

Ez nabil txantxetan. “Ostias Martin!” oihukatu nion. “Nik zer dakit ba!” berak. Hara hor gakoa. Hamalau urte ditu, eta ustea dut zerbait gaizki egiten ari naizela. Papaututa -lelotuta- gaude. Guk uste izan dugu guk gehiegizko ideologizazioa bizi izan genuela gurea garaian, eta gure seme alabak gehiegikeria horretatik liberatu egin behar genituela.

Akats itzela da. Gure hutsuneak beste norbaitek beteko ditu. Horrela da, ez izan zalantzarik. Damu naiz. Uste dut aurrerantzean sarriago eta gehiago interbenitu behar dudala nire seme alaben heziketa edo garapen ideologikoan.

Hori eskatzen digute gure aurkariek: ez itzazue zuen Euskal Herriko gazteria adoktrinatu, utz itzazue libre, eurek berez jasoko baitute behar duten ideologia. Artean, euren pentsamoldeak lanean dirau. Era guztietako bide eta tramankuluen bidez lanean, gure umeen burmuinak konkistatzen, euren etorkizuneko hizkuntza gailentzen, euren herriaren –Espainiaren- mugak zehatz eta mehatz finkatzen. Ez dute atsedenik hartzen; gau eta egun ari dira lanean.

Cristina Uriarteri aurpegiratu diote euskal diseinu kurrikular berriarekin –Heziberri 2020 izenekoarekin- Euskal Herria zazpi lurraldeetara hedatzen duela, Garat euskal pertsonaia bihurtzen duela, Nafarroako erregeak etxeko egiten dituela eta Miarritze Errugbi taldea ez duela atzerritartzat jotzen. Lehendik ere badu eredurik.

Hori guzti hori, hurrean, ideologia da. Eta nik –guk- alproje halangoak liluramenduz begiratzen diegu ingelesa oinarrizko hizkuntza egin duten ikastetxeei. Ingelesa irakatsi eta ia-ia euskararen arrastorik ere ez duten ikastetxe kontzertatuak, alegia: diru publikoa jasotzen duten ikastetxeak.

Hori ez omen da ideologia; ez eta ikastetxe horietan irakasten dituzten gaiak, eurek jartzen dioten kutsu guztiarekin. Herri honetan mitifikatu egin ditugu kolegio ingelesa, alemana, frantsesa, irlandesa, Opus-eko zentroak, (….). Guzti horietan ideologia eta doktrina jakin bat irakasten da. Espainolen ideologia eta doktrina ofizialak.

Eta ni –gu- ondo jardun gura-edo gure umeei askatasuna ematen, euren kasako garapen ideologikoa izan dezaten, gurasoek kutsatu gabeko garapena. Espainol gehienek oso ondo dakite zein den euren lurraldea, eta gureak oraindik galdetu egiten digute ia Donibane Garazi Euskal Herria den, eta nire seme Martinek ia PP komunista den.

Ez dut –dugu- barkamenik. Gora ideologia!!

4 pensamientos en “Gora ideologia!

  1. 38 irte dekodaz eta nire parajen ere holako galderak entzuten ei direz, Ez da soilik nerabeen kontua tamalez Biturie. 100tik 0ra pasatu gara ideologian edota hobeto esanda etxetik kanpo jasotzen den hezkuntzan. Konplexuak izango al doguz abertzaleok? Basta Ya eta enpararuen totemak barneratu al doguz hezkuntza sisteman.

  2. Oso ona biturie. Barre hasi arren lehenengo partean, arrazoi guztia daukazu. Etxe guztietan berdina gertatzen zaigu. Eta ondorioa ez da batere barregarria. Arlo askotan pedagogia eta politika gehiago behar dogu. Benetako politika. Zoritxarrez asko sufritu dogu haren eraginez eta ez da batere erreza, baina bitartean besteok ez dabe denbora galtzen

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s