Agur U-25, agur

imagesFrancisco Javier “Pachi” López ´PSOEko kideak idatzi du -edo idatzi diote- gaur El Correon, zera esateko Euskadiren Egunaz bataiatu zuten gaurko egunaz: “Se plantea su derogación sin proponer otro acontecimiento en el que pueda reconocerse la mayoría de nuestra sociedad”. Deigarria egiten zait: López jauna gehiengoaz ari dela, eta ez pluralitateaz. Bejondeiola!! Bestalde, Vocentok -Lópezen artikuluaren lagungarri modura- inkesta bat jarri du edizio digitalean, non galdera bat egiten duen, hiru erantzun posiblerekin:

¿Cuándo te gustaría que se celebrase el ‘día de Euskadi‘?

1.-  El 25 de octubre, día del Estatuto
2.-  El Aberri Eguna, el domingo de Resurrección
3.-  El 3 de diciembre, día del euskera

Ikusten duzuenez, goizeko 11:13an lehenengo erantzuna da garaille. Nik ez dut erantzun. Vocentoko agintaritzak, zabakeriaz edo, seguruenik, asmo txarrez, ez dio aukerarik eman “mayoría” horri, abertzaleok osatzen dugun gehiengo horri alegia. Hortaz, ez dugu erantzuten.

1.- Estatutua gainditutzat jotzen dugu; beraz, ez da gure eguna.

2.- Aberri Eguna Euskal Herri osoko eguna da, zazpi (sei?) herrialdeena. Hori horrela, ez du balio lurralde osoaren zati baterako, Euskal Autonomia Erkidegorako hain zuzen ere.

3.- Abenduaren 3a San Franzisko Javier da. Nafarrek euren eguntzat dute San Inazioaren garaikide euskaradun hori. Nafarroaren eguna eta euskararen eguna, gehiegi Euskal Autonomia Erkidegoko txokora murrizteko.

Ondorioa: EAEko eguna izango da Hego Mendebaldeko herritarrok -guztion partaidetzarekin- gehiengoz onartzen duguna. Etorkizunaz ari naiz; izan daitekeenaz eta oraindik ez denaz. Zer ekarriko digu geroak? Zein formulazio politiko-juridiko, eta zein lurralderentzat?

Gehiengoak onartzen badu, horrek beharko du izan GURE EGUNA, izan EAEkoa, Hegoaldekoa edo Euskal Herrikoa. Oraingoz, hobe dugu ezer ez ospatzea, izan ere, urriaren 25ak López Álvarezen, unionisten eta Vocentoren onespena besterik ez baitu.

Un pensamiento en “Agur U-25, agur

  1. Etorkizunean Euskal Herriko eguna, euskal nazioaren egun nagusia, independentzia aldarrikatzen den eguna izan beharko da. Hori gertatzen da munduko nazio estatu denetan Estatu Batuko uztailak 4 egunetik hasita edo azken errepublika txikienetara bukatuz.
    Horretarako Euskal Herriko independentzia landu eta lortu behar dugu.
    Bidea hori da.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s