Harribitxia edo tumorea

p002_f01Aita/ama batek semea-alaba sakrifikatzea erabakitzen badute, familiaren gainerako kideak bizirik irauteko da. Fagor Kooperatiba Mondragon MCCren harribitxia izan omen da; eta nago ni tumorea izan dela.

Alde horretatik, eta aspektu sozialak alde batera utzita, ausarta iruditzen zait MCCren jarrera. Gorputzaren atal bateko tumorea ez baduzu lehenbailehen ezerezten, gorputza guztia hondatuko du. Eta langileak, eta kooperatibismoa?

Urkulluk eta Garitanok ezin dute egin Fagor-en edo bertako langileen alde gainerako enpresa hondoratuen edo horietako langileen alde egin ez dutena. Gehiegitan gertatu da hori, baina eskubide berberak dituzten herritarrak oso modu ezberdinean tratatzea litzateke hori.

MCCk erabaki badu Fagor-ek ez duela etorkizunik, lelokeria litzateke orain Eusko Jaurlaritza edo Gipuzkoako Aldundia irtenbide baten bila joatea. Orain egokitzen dena ez da Fagor-i beste 10 urte hilzorian eustea, baizik eta ahaleginak egitea MCCko gainerako enpresak porrot egin ez dezaten.

Debagoiena lurralde enblematikoa da Euskal Herrian, baina ez Aiarako bailara baino gehiago, nondik Tubacex-ek alde egin baitu Kantabriara. Zer egin behar dute erakundeek beste Tubacex bat sortu diru publikoekin, beste Fagor bat 170 milioi euro jarrita?

Gogorra da gertatukoa; ez eroritako beste enpresa batzuetan jazotakoa baino gogorragoa. Gogorra da 1000 langile lanik gabe gelditzea; ez Euskal Herriko 200.000 langabetuen egoera baino gogorragoa.

Aukera egin behar zen: barne ustelduko harribitxiari eutsi kosta ala kosta, edo, ostean, tumorea erauzi. Aita/ama MCCk seme/alaba Fagor sakrifikatzea erabaki du. Ziur erabaki ona dela.

Anuncios

5 pensamientos en “Harribitxia edo tumorea

  1. penagarria izan da gestion guztiak

    Ematen du mcc es dut sosik bat ere, horrexegatik dago hain beldurti eta hain gogor, beldurrez beteta dago bere prentsa aurrekoa hasieratik bukaerara

    .Dirudienez espaina agertuko da salbatzaile bezala. Los terroristas salvados por papa españa ya dicen en algunos foros

    http://www.invertia.com/noticias/gobierno-confia-plan-viabilidad-salvar-fagor-electrodomesticos-2917773.htm

    Lehen Euskaltel, orian fagor…
    Ez dakit farre langileagatik edo negar gauzak hain gazki egin, baina gure nortasuna desagertzen ari da bistaz .

    • Ez haserre Nabarro Jauna. Estadok ezer du Fagor-ri buruz egingo, gureok ezta pentzatu ere. Ez duelako merezi. Hala da… ta hurrengoa Eroski dator.

      Pienso que nos creemos los más listos, y eso no tiene nada que ver con nuestra identidad. Simplemente estamos mal dirigidos desde todos los posicionamientos. Y nuestra nación no lo merece porque nos sobran recursos que no estamos siendo capaces de aprovechar, a pesar de nuestros políticos de turno.

      Besarkada bat!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s