Nik ez nukeen egingo

ak8e2542.jpg_20131107153904_28499_1Udal- eta foru-hauteskundeak 2015ean. Nafarroan, gainera, gobernu berria osatuko da. Ingurua usainduz, gertaerei begirada bat luzatuz, ematen du Barcina eta UPN azkenetan egon daitezkeela eta, guztiaren gainetik, euskaltzaleek inoizko aukera izan dezaketela Nafarroako gobernuaz jabetzeko. Atzo Urkullu (….)

(….) Nafarroa aldera joan zen, Barcinari bisita egiten. Honela titulatzen du Diario de Noticias egunkariak –atariko orri osoa eskainiz- atzoko zita: “Barcina cita a Urkulu sólo para buscar una foto”. Ni ere horretan nago.

Orduan, jakinda lur jota dagoen Barcinari arnasa emateko dela bisita, zergatik bultzada hori UPNri EAJren aldetik? Gogora ekartzen dit, hemen, EAEn, De Andrés Arabako diputatu nagusiarekin gertatutakoa: Urkulluren egonkortasuna bermatzeko, Arabako jeltzaleena ahuldu.

Eraitsitako zubiak berreraikitzeko” dio Berriak. Justu orain? Seguru nago Urkulluren aholkulari ugariek badakitela zer egiten duten, eta ondo aztertu dutela lehendakariak Nafarroara egin duen joan-etorria. Seguru nagoen moduan aldez aurretik EAJk Nafarroan duen markarekin –Geroa Bairekin- jorratu dutela kuestioa, eta guztien artean erabaki dutela bisitaren egokitasuna. Ala ez?

Hala ez balitz, huts nabarmena litzateke. Ez dut uste inguruko auzokideekin izan beharreko harreman onen zaku berean sar daitezkeenik Nafarroa eta Errioxa, edo Nafarroa eta Kantabria, edo, beste era batera, Nafarroa eta Akitania. Tratu berezia behar du Nafarroak gure aldetik, zuhurtasun osoz landu beharreko tratua.

Gaurko egunkariak begiratzerik ez dago, konturatzeko ohikoaz besteko eragina izan duela Urkulluren bisitak. Konturatzeko, halaber, Barcinaren irudiari egiten diola mesede, eta Urkulluri ezer gutxi eskaintzen diola. Ez bada, eta nik ez dakit ezer horretaz, inportantzia berebiziko zerbait hitzartu dutela.

Artean, nik dakidan bakarra da urtebete barru –hilabeteak gora, hilabeteak behera- hauteskunde zeharo garrantzitsuak ditugula Nafarroan, azken hamarkadeko egoera hankaz gora jar dezaketen hauteskundeak. Ez dut uste bisita hau lagungarri izan daitekeenik iraulketa horretan; ez, behintzat, ezkutuko –guk ezagutzen ez dugun- arrazoiren bat ez badago.

Anuncios

3 pensamientos en “Nik ez nukeen egingo

  1. Nafarroan dena espainolak eta abertzalearen 1 edo 2 eserlekuren dantzan.

    Ezin da horrelako akatsa egitea.Horrelako botoak garrantzitsuegiak izan zitekeen

    Beste aldetik lagunaren ustez PNn ez dut nahi orain euskalherria biltzea UPN bezala. hori gertatuko balitz bere ustez Bilketarekin galduko luke bere lehen postua euskalherrian

    Nik ezin dut sinetsi honelako argumentu antiabertzale delako, baina azken bolada benetan zalantzan nago

    • Euskal sorpassso hori emotea ez dot ikusten,ojalá baina urrun dago eta egotekotan Psnrekin ibiltzea arrikustsua da,galdetu José Luis urizi bestela

  2. Barcinak eta UPNk, a ze gola EAJri eta GBri.
    Gonbidatu, argazkia atera, eta 20 minututan (!) etxera bidali. Jokaldi biribila. UPNren bozkaemoleak harro Lehendakaria barregarri uzteagatik, eta Barcina indartuta. Be-k-in!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s