Agur bai, baina noiz arte?

2392-160Argia astekariaren azalean irakur daiteke: “Agur mamuari”. Mamua erraustegia da, Zubietako erraustegia. Esan ohi da: txakurra hilda, agur amorruari. Ez beti. Gaur bertan jakin ditugu urriko soziometroaren emaitzak: EAJk goian jarraitzen du Gipuzkoan, azkeneko autonomikoetan baino gorago, Bilduren gainetik. Horrek errabia emango du, amorrua, eta pentsa dezake norbaitek erraustegia –hondakin bilketa- dela erruduna eta gatazka hori desagertuta EAJk ere behera egingo duela.

Nik ez naiz iritzi horretakoa. Niri iruditzen zaidana da Bilduk boterea galtzen duenean –eta galduko du- EAJk Bilduk desegindakoa berriro eraikitzeari ekingo diola, horrela sinesten duelako. Orduan, kontuan atera –orain arte Bilduk EAJri Bidegirekin atera dizkion moduan- eta ezker abertzaleari aurpegiratuko dio 8 milioi euro zaborrera –ez erraustegira- bota dituela, eta berriro gipuztarren xoxetatik ekin beharko zaiola Zubietako erraustegiari.

Egia da Bildu hitza bete duela, hauteskundeetan emandako hitza. Hitz garestia, inolaz ere. Garestiegia. EAJk aurrera egitearen arrazoi nagusiak bi dira: bata, eta nagusiena, gipuztarrek ikusi dutela Bilduren gestioa ez dela egokia; eta bestea –zeharo inportantea hau ere- zaborren gatazkaren era guztietako gestioa –herriz herrikakoa eta mediatikoa- desastre hutsa izan direla.

Hor bai esan daitekeela: beteko dut hauteskundeetako hitza, nahiz eta horrek hurrengo hauteskundeak galtzea ekarri. Edo sinpleago: bataila bat irabazi, gerra galtzeko. Arrakasta pirrikoa erraustegiarena.

Bilduk asko du ikasteko. Behin iritsi erakunde handietara, eta bietatik galtzaile aterako dira. Ez da harritzekoa Arraiz-ek esatea duela 35 HBk asmatu egin zuela erakundeetan partea ez hartzearekin. Kalea errazagoa da erakundeetan parte hartzea baino. Kalean nahiko da protestatzearekin; erakundeetan, ordea, kudeatu eta gobernatu egin behar duzu, eta egindakoaren arabera baloratuko zaituzte.

Agur mamuari bai, baina noiz arte? Eta zein preziotan?

18 pensamientos en “Agur bai, baina noiz arte?

  1. Hasikeran esan zeurien kontratua baliogabea edo nuloa zala,epaiteigietara bere joango zirela,akabuen diru mahai ganean ipiñi eta ordaindu. Zaborren afera IAren akats politiko galanta, eta Arraizek bota zeuena falangista guztiak poz pozik itzi deuz, beste akats bat edo prietas las filas bat?

  2. Nire ustez zure tesia ez da baliogarria. Akats bat ikuzten diot.

    Boterea galtzea ahalbidetuko duena, bere bozken 1% galtzea bada, ezin daiteke irakurketarik egin gestioaz. Ez du bere gendeaz haratago konbentzitu, hori egia da, baña lehen zirenak dira. Gauzak ez dira aldatu, bilduren gestioak bereak konbentzitzen ditu, hori nahikoa da EAJ-Bildu parean jarraitzeko gipuzkoan. EAJk ere ez du gehiegi konbentzitu, ez bait du balazta bere alderuntz asko mugitu.

    Gañera, aurreko soziometroarekin alderatuta, zertxobait egiten duela gora Gipuzkoan esango nuke Bilduk. Baña 1% inkestetan ez da tendentzia adierazle bat.

    • Batenbat, bai eta ez. Zergatik? Udal- eta foru-hauteskundeen emaitzak eraman zuten Bildu Gipzukoako gobernura, ez hauteskunde autonomikoetako emaitzek. Hortaz, estrapolazioa fidagarria egiteko jakin beharko genuke ea zein den gipuztarren borondatea hurrengo udal- eta foru-hauteskundeei dagokienez. Hala ere, ezin uka, bi urte eta erdi pasata sorpasso bezalako bat gertatzen ari dela Gipuzkoan, zeinean EAJk gora egin eta Bildu posizioak galdu egiten dituen.

      Zerk eraman du gipuztarra berriro ere konfiantza EAJrengan jartzera? Seguru arrazoi batek baino gehiago, baina azken hiru urte hauetan zaborren gatazka pil-pilean egon da Gipuzkoan eta ezin uka kuestio erabakigarria bihurtu dela.

      Bestalde, nabarmentzekoa da honako hau ere: Bilduren foru-gobernunuak erabbaki badu aurreko EAJren gobernuak adostutakoa bertan behera uztea, eta hori zilegizkotzat demokratikiotzat hartu behar bada, eta hartu behar da, zilegitasun bera izango du hurrengo foru-gobernuak -Bidlukoa ez bada- Bilduren erabakiak bertan behera uzteko. Horregatik diñot nik garaipen pirrikoa izan daitekeela erraustegiaren inguruko erabakia.

      • Ni ez nago guztiz ados. Egia da Foru gobernurako hauteskundeen inkestekin komparatu behar direla. Horrek gaurko inkesta partzialki baliogabetzen du errauskaiuaz hitz egiteko.

        Bestalde, esango nuke foru hauteskundeetan hamaikabat eta aralar bozkatu zutenak EAJrantz joan direla. Hala ere, Sorpasso bat gorantzko joera dagoenen da garrantzizkoa. Sorpassoa bi indar parekatuta daudenean ez da esanguratsua. Gipukoak alde batera edo bestera egingo du, baña momentuz gipuzkoarrek ez dute autua egin. 6-7 puntuko desberdintasun bat litzateke esanguratsua.

        Errauzkaiari dagokionez, EAJk ez du berriz bultzatuko nere ustetan, hain handia ez beintzat. Bizkaian zabalgarbiren bigarren lerroa eraikitzeari uko egin diote. Bestalde, atez atekoarekin eta 5.edukiontziarekin Gipuzkoarrek sortzen duten zaborra nabarmen jeitsi da. 2012an iada 260.000 Tonatik behera, langa horrek errauzkaiuaren bideragarritasun ekonomikoa markatzen du. Bilduren zaborrak jasotzeko eraldaketarekin errauzkaiua ez da beharrezkoa izango bi urte barru orain ezagutzen dugun modura. Hor dago garaipena. Tamaña laurdenekoa egingo du EAJk bat eraikiz gero.

  3. Ezagutzen du norbaitek bere udalerrian erraustegia egin nahi duen EAJko uri batzarrarik ?

    Bizkaiako Erandion egitea proposatu zenean EAJk ez zuen lortu errauskailuaren aldeko inolako ekimenarik burutzea bere jendearekin.
    Eztabaida oztopatu zuen alderdi honek.

    Gipuzkoako EHBilduk lortu du EAJ sekula santan bostgarren edukiontziaren alde ( organikoa ) jartzeko hain buru belarri borrokatzea . Ala ez ?
    Lorpen hori nik ere txalotzen dut.

    ” El Mundok dio Arraizek esan duela ……… “.
    Horretan ere erori ?
    Mesedez !!!!!

  4. Urko Apaolazak ARGIAn ( 2.392. zenbakia ) idatzen du GREENPEACEk diola :

    ” Zubietako eta gainerako azpiegiturek 394 miloi euroko aurrekontua zuten; 272 milloi errauskailua eraikitzeko. Aholkularitza teknikoa eta maileguen interesak gehituta , 580 miloi euro kostako luke ” .

    Ea proiekto honen defendatzaileak jartzen duten dato hau ( edo beste bat beraien zenbakiak desberdinak balira ) berain hautes-programetan.

    Honen arabera ere ” Zubietako errauskailua 260.000 tona hondakin erretzeko disenaiuturik zegoen ……. Gipuzkoarrek urtetik urtera sortutako hondakin kopurua haunditu ez vaina murriztu egin da eta 2013an ez da 195.000 tonara iritsiko “.

    Debateak berak sortutako kontzientzi maila eta zelan ez , KRISIA honetan lagun.

    Izan huntsa !!!!

  5. Eta Biturie, datu bat ahaztu duzu, ze Europako Parlamentuak 2020 rako erraustegiak itxi behar direla dio. Orduan ze logika du 500 milloikp inbertsio horrek?

    Beste galdera bat; noiz erantzungo dute Pasai portuko aferan hainbat milio zaborrera bota dituen politiko guzti hoiel (Ay Gzlez de Txabarri….)

    • Bi kontu Prezz.

      Bat: Europako Parlamentuak horrela badu erabakita, ez du zentzurik berriro ere erraustegia irekitzea. Ez dut gaia ondo ezagutzen, eta ez dakit beste zerbait ote dagoen atzertik.

      Bi: nire posta zilegitasun demokratikoaren aldetik zegoen idatzita; hau da: une bateko gobernu-gehiengoek desegin dezakete -eta desegiten dituzte- aurretik gehiengoz ere hartutako erabakiak. Hori egin du Bilduk erraustegiarekin. Eta berdin gerta daiteke hauteskundeetako emaitzen arabera.

      Dena den, egokia litzateke azaltzea zer den “2020 rako erraustegiak itxi” hori.

      • NIre aburuz, gako bat ez dogu kontuan hartzen, hau da, Batzar Nagusiek zer esan zeurien honi buruz, Bilduk ez baitu horietan gehiengoa.
        Eta beste bat, IAK zaborren afera ataratzen deuela nolabaiteko urruntasun politikoa erakusteko EAJrengandik, funtsean, eta hor dagoze ELAren kritikak eta LABen pasibotasuna; ez dagoze hain urrun biak kudeatzeko orduan, ze hasikeran gorria zan kolore nagusia eta akabuen hondakin eta gainontzeko korotzak hartu deurez botere-moketadunek; eta ez ahaztu Fagorren auzia.

    • Bueno, manipulazioa zer den jakitea benetan zaia da. Bakoitzak nahi duena ulertzen duelako esaldi berdiñean.

      http://es.wikipedia.org/wiki/Residuos_s%C3%B3lidos_urbanos_en_Espa%C3%B1a

      Materia organikoa 44%
      Papera ta kartoia 21,2%
      Plastikoa 10,6%
      Beira 6,93%
      Metalak eta tetra-brik 4,1%
      Egurra 0,9%
      Bsteak 12,2% (material arriskutxuak barne: pilak, bateriak…)

      Zeintzuk dira materiale birziklagarriak? gutxienez 87,8%
      Eta materiale ez-birziklagarriak errauztu ahal izango direnak????

      Zenbat errauzkaiu izango dira bideragarriak sortzen dugun zaborraren 90% ezin badaiteke erraustu? Zenbat errauskaiu itxi beharko dira? prezz-ek diona simplifikazioa izango da agian, baña praktikan eta kasu gutxi batzuk kenduta egia da orokorrean.

  6. noski sinplifikazio bat zela baina batenbatek oso argi planteatu du afera; 2020 rako zaborraren 90% ezin bada erraustu, zergatik 500miloi euro gastatu infraestuktura batean ? Erantzun razional edo logiko bat nahi nuke

  7. Nik ere galdera horri erantzun errazional eta logikoa nahiko nuke.
    Eta EAJ-ko Ormazabalek eta PSEko Denis Itxasok emandakoa bada are eta argiagarriagoa.

    Aste on bat danori !
    I

  8. ados Atila, iritzi bat da, besteak bezain errespetagarria, baina ez du nik botatako erantzuna asetzen, zertarako 500 miloi euro gastatu mega erraustegi batean, Gipuzkoarrok zaborrara botatzen dugun zaborratik 90% 2020 urtean ezin bada erraustu. ¿Qui prodest 500 milioko infraestuktura hori kondizio horietan? Nora dijoazte 500 milio horiek ez badira beharrezkoak hemendik 10 bat urtetara ?Hori da “casus beli”a eta ez atez ateko afera.

    Ondo izan

  9. Yo la verdad, sigo sin entender esa postura, tanto del PNV como del PSE, en contra del puerta a puerta. Si el debate se centrase en cual de los sietmas es con el que más se recicla (que ese debería de ser el debate) algo avanzaríamos, pero han llevado el debate de las basuras a otros derroteros, no por el bien de todos y tener un sistema que de verdad recicle, sino al de intereses partidistas. deporable.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s