Aite, bihar euskeraz ingot

Horixe esan zidan seme Tomásek atzo: “bihar euskeraz ingot”. Pozarren zegoen gure Tomás,  Euskara Eguna dela-eta guar erdia jaia dutelako eskolan. D eredu INDARTUra doa gurea; hau da: ia guztia ematen duten euskaraz, eta gurasoek euskaraz dakite. Bihar berriro betikora, gaztelaniara; eurak eta euren guraso abertzale euskaldun asko ere bai, gaztelaniara seme-alaben antzera.

Ba bai, Euskarari egun bat jarri diote 365 egunen artean. El Correo berak ere Deiak baino artikulu gehiago ditu gaur euskaraz. Plan bat egin du, gainera, Vocentoko egunkariak Euskaltzaindiarekin, euskara sustatzeko. Harrapazazue hori Deia eta Gara!! Hor ikusiko dituzue ia inork ezagutzen ez dituen Kintana eta Pruden Gartzia ere, txintxo txintxo, korbata eta guzti “para la ocasión”, Egunak hala eskatzen duela-eta.

Tontokerietarako darabilte euskara, beti bezala, inportantziarik gabeko kontuetarako. “Residual” hitza erabili zuen atzo sailburuorde Patxi Baztarrikak. Ba horixe, hondar-kuestioetarako erabiltzen dute euskara egunkaririk gehienek, gaztelania hizkuntza nagusi eta ia bakarra duten egunkariek, abertzaleak barne (Gara eta Deia).

Hondar-kuestioetarako erabiltzen dute euskara politikoek ere. Eta propagandarako. Eta kontzientziak lasaitzeko errealitate gordinaren aurrean.  Medioak dituzte maite gure agintariek, eta han aldarrikatu beti —atzo, gaur eta bihar— ”ez gabiltza hain txarto”, herritarrei irudi okerra eskainiz, engainatuz.

Beno, herritarra engainatu ez, ze, azken batean, bost axola dio herritara arruntari euskararen egoerak. Euskal Herriko herritarrik gehienen hizkuntza nazionalak frantsesa eta española dira, sentimenduz eta, batik bat, praktikaz. Horietan sentitzen dira gustura. Berdin zaie euskara “residual” edo “imperante”den. Berdin ez, gehiago gura dute “residual”, ze, bestela, esfortzu bereziren egin beharko dute, edo “tendrán que hablar en euskara, con lo que cuesta”.

Gaur goizean entzun ditut Erkorekaren hitzak Justiziako ez dakit zeren aurkezpenean. Hor adierazi du Jaurlaritzaren asmoa dela Administrazio nagusiko produkzio guztia ele bietan ateratzea, euskaraz eta gaztelaniaz. Guztia. Nik, ordea, eta nire moduan beste hainbatek —oso gutxik, egia esan— badakigu zer dagoen horren atzean: antzerkia eta itxurakeria. Erkorekak ere oso ondo daki hori. Badaki sailburu jaunak produkzio  GUZTI hori gaztelaniaz sortzen dela, eta gero ehunka itzultzailek –batik bat kanpoko zerbitzuetakoak- euskarara itzultzen dutela. Erkorekaren diskurtsoak ere gaztelaniaz sortzen dira, Urkullurenak eta Gatzagaetxebarriarenak bezalaxe. Gero euskaraz jartzeko itzultzaileei bidaltzen dizkiete. Espedientea ondo baino hobeto beteta.

Entzun dut Baztarrika ere,  esanaz jendaurreko funtzionario guztiek JAKIN behar dutela euskara. Herritar gehienek ooooooohhh esango dute, zeinen ondo! Eta PPk protestatuko du, eta PSEk ere izango du zerbait kontatzeko, eta Ezker Abertzaleak adieraziko du gutxi –oso gutxi dela. Nik diot: Oraindik horrekin!! 35 urte eta gero horrekin Patxi!?  Hori aspaldi gainditu genian , aspaldi!!

Nire seme Tomásek egun ona izango du gaurkoa, klase barik. Gurako du datorren urtean ere egun hau, Euskararen Eguna, irits dadin, festa izateko. Euskaraz ere arituko zen lagunen batekin, andereñoak gaurko egunez hartara behartuta. Behar bada, gainera, gaur jakin dezake –saiatuko naiz iluntzean- badela telebista bat ETB izena duena, eta agian ixitu ere egingo du lehengoz ez dakit noizdik.

Antzerkigintzaren, itxurakeriaren beste akto bat baino ez da gaurkoa. Errealitateak atzo bezain gordinak izaten jarraituko du bihar.

2

Anuncios

Un pensamiento en “Aite, bihar euskeraz ingot

  1. Nahiko normala da ingurugiro erdaldun batean euskaldunak erdaraz aritzea, nahi izan ala ez. Eta zoritxarrez Gasteizen ingurugiroa guztiz erdalduna da. Azpeitian edo Ondarrun ez da halakorik ikusten, eta euskaraz normaltasunez bizi da.

    Euskaldunok gauza hauek onartu behar ditugu, eta bakoitzak bere buruari galdetu: zer dago nire esku euskararen alde zeozer egiteko? Ezin dana da besteen bizitza kontrolatu.

    Euskaldunon esku dago, berriro dinot. Eska ditzagun tramite guztiak euskaraz administrazioan, kafeak euskaraz tabernetan, har dezagun telefonoa lanean eta euskaraz galdetu nor den. Hori da gure lana. Gaur egun ia gazte guztiok dakigu euskaraz, eta ez dakitenek ulertzen dute… ezin duguna egin da besteei begira gurekin joango ez balitz bezala. Gure erantzunkizuna da, bakoitzana.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s