Otegi lehendakari, zergatik ez? Mandela bezalakoa? (…)

Ezer baino lehen: Arnaldo Otegi preso politikoa da, bere ideia politioengatik dute ziegetan eta Espainiako Estatuaren defizit demokratikoaren seinale da. Otegi preso egotearen errua ez da BEREA edo EURENA, GUZTIONA da, ez dugulako behar beste egiten bidegabekeri hori zuzentzeko. Hortik aurrera: Otegi lehendakari; zergatik ez? Otegi Mandelaren parekoa; gehiegi ezta?

Lehendakari izateko ez da nahikoa aske egotea. Aukera eman behar dizute hautagai izateko. Ideia politikoengatik kartzelan badago Otegi, interes politikoengatik utziko diote -edo ez- hautagai izaten, inoiz asalkatzen badute.

Demokraziak ez zaitu lehendakari egiten zurekin zentzunik gabe jokatu dutelako. Horrelakoetan monumentua eraikiko dizute herrian edo seme txukuna izendatu. Lehendakari ez. Horretarako hauteskundeetara aurkeztu behar duzu, eta normalean alderdi jakin baten izenean, beste hainbat hautagairekin batera. Herritarrak botoa emango dizu, edo ez.

Otegi bere burua aurkeztuko balu lehendakari izateko, bera bakarrik zerrendan, ba igual uste baino herritar gehiagok ematen dio botoa, batik bat kontuan izanda zelango bidegabekeria sofritzen ari den.

Otegi, baina, sigla jakin batzuekin aurkeztuko litzateke, ezker abertzalearen siglekin. Ez da berdin. Nik momentu jakin batean eman diezaioket botoa Otegiri, baina ez Ezker Abertzaleari. Otegi ez du bere programaren defentsa egingo, bere Alderdiaren programarena baizik.

Otegi lehendakari? Bai, zergatik ez. Arantza Quiroga izan daitekeen bezalaxe.

Otegi Mandelaren pare? Mandela mundu mailako buruzagi eta gidaria da. Batik bat beltzena. Martin Luther King-en parekoa. Appartheid kriminalaren kontra egin zuen bere eskuetan zituen baliabide guztiekin. Egia da duela 30 urte oraindik ere terrorista eta kriminaltzat jotzen zutela munduko estatutu indartsuenek.

Zer jarriko genuke Otegiren ekintza-orrian? Akaso ixilik egon zela urte pila batean ETAk herritar pila erailtzen zituen bitartean? Estatu espainol fazistaren kontra egin duela 1979tik aurrera? Herri zapaldu baten alde egin zuela baliabide guztiekin? Berak ere pistola hartu zuela garai batean, eta gero damutu? Nori saldu istorio hori?

Azken urteotan Estatuak bere -eta beste hainbaten- kontra egiten ari dena ez da nahikoa. Are gehiago: ez du ezkutatzen azken hamarkadietan egindakoa. Nelson Mandelarekin konparatzea, atrebentzia baino gehiago lotsagabekeria iruditzen zait.

Anuncios

4 pensamientos en “Otegi lehendakari, zergatik ez? Mandela bezalakoa? (…)

  1. Nik nabarmenduko nuke kontrako bideak hartu zituztela. Otegi gaztetan polimili ta gero mili, eta gartzelatik behin aterata HBn sartu zen. Mandelak berriz, politikan ibili ostean, desobediantzia zibilean ibili ostean gartzelara sartu zuten eta handik Otegiren kontrakoa egin zuen. Ailegatu zen konbentzimendura soilika borroka armatuak ekarri zezakeela askatasuna, borroka instituzionala erabat antzua zela. Antolakunde armatua bat sortu eta zuzendu zuen, eta hilartean damurik ez du erakutsi.

    Otegik berriz borroka armatua antzutzat hartu zuen, eta instituzionala emankor, mandelaren irakurketaren kontrakoa. Beraz nik ere zure moduan uste dut sorturen konparazioak soberan daudela. Konparazioak egin behar badira, nik Madibak zioen bere hiru lagun minenkin lotuko nituzke, Gadafi, Fidel eta Arafat. Hirurek bururaino eraman baitzuten borroka armatua, askapen egunerarte apustu hori mantendu zutelako. Otegik berriz bide instituzional antzutik jo du.

    • Oglách, demagun bide instituzionala antzua dela, nahiz eta kontrako mila adibide egon. Ez al da neurri berean antzua bide armatua XXI. mendeko Europan? Nik ez dut, gaur, borroka armatuko kasu bat ezagutzen Europa osoan.

      Ikusi behar zer ematen duen Eskoziakoak eta Kataluniakoak. Jakingo duz nik beste Katalunian apenas tiro bat bota duten, eta begira non dauden. Guk ehunka hildako, eta?

      ETAk ez du utzi bide armatua antzua dela uste duelako, baizik eta gerra galduta zeukalako konbentzimendu erabatekoa zuelako. Horrek izen bat du mundu militarrean: porrota. Gero, gure bada, beste diskurtso bat eraiki daiteke amaiera ez dadin horren gordina izan.

  2. Nik nire iritzia eman baino azpimarratu nahi nuen nolako joerak euki dituzten bi buruzagi horiek, Mandelaren jarrera zein zen plazaratzeko. Nire iritziaren inguruan galdetzen badidazu, ba egia esan nik ere ez daukat argi zein borroka molde den egoki eta zein antzua.

    Baina bai argiki diot Catalunyan ez dutela momentuz ezer lortu, legalitatean erabat murgildurik ez dute lortuko independentziarik. Momentu batean edo bestean bide instituzionala antzu geratuko da eta desobendientzia zibilera igaro beharko dira. Eta eskoziaz ere esan daiteke lortutako autonomia irlandar errepublikarren borrokaren ondorioa dela. Britanikoen iritzia aldarazteko argudio potoloena PIRA bera izan zen, behin sei konderriei autodeterminazio eskubidea emanda nola ez eskoziarrei. Norbaitek esan dezake estrategia politiko-militar baten ondorioz eskoziarrek erabakitzeko eskubidea dutela.

    Azkenik gaurkotasunari helduta, aipa dezaket korsikako FLNC, urtean zehar dozenaka lehergai jartzen dituena, eta ehundaka (600di gora) militante armatu dituena. Bere sasi adar politikoak bozken %10 dauka korsikako asanbladan, eta gertuko STC sindikatua lehena da korsikar langileen artean. Hortaz argi esan daiteke korsikan badagoela estrategia politiko-militarra. Eta ez ahaztu estatu frantsesean borroka nazional aurreratuena korsikarena dela, hizkuntza ofiziala, eta bere garaian autonomia erreferenduna egin zuten.

    Horregatik niretzako ez da batere egoki esatea borroka armatu antzua dela, historian makina bat adibide baitaude. Orain, galdetzen baduzu ea EHn antzua izan den, hori ez dago jakiterik. Erakutsi beharko duzue antzua izan dela, Ibarretxek bere garain nahiz eta saiatu zen, kontrakoa eman zuen aditzera, hau da, borroko instituzionala hainbat momentutan antzua dela.

    • Borroka instituzionala zein armatua antzuak dira herria materalista hutsa bada. Eta horretan ari gara bilakatzen. Gaur egun ez dago estrategia armatua (eskerrak!) ezta politikoa ere.
      Karlistak izan ziren gure arbasoak. Eta urte batzuk barru “abertzaleak ziren gure arbasoak” esango dute, gauza bitxia balitz bezala.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s