Han, artean «Vol que Catalunya ….?»

Aspaldi hartu digute aurrea. Duela gutxi arte miresten gintuzten, batik bat Ibarretxeren garaian. Hor -horrengan- ikusi zuten, agian, Estatut-erako ispilua. Estatuak biak ala biak zapuztu zituen, Estatutu Politikoa eta Estatut-a. Ondorioak eta erreakzioak muturrekoak izan dira han eta hemen. Han, akuilagarri independentziaren bidean; hemen, lozorrako aitzakia. Han CDCk urrats bat eman du aurrera; hemen EAJ kokildu egin da. Han ERC bizirik eta indartsu ari da; hemen Ezker Abertzaleak nahikoa lan du barruan.

Katalandarrak ausartu dira. Saiatuko dira independienteak izaten, estatu propioaren jabe izaten. Guk -nik behinik behin bai- inbidiaz begiratzen dugu Catalunya. Baita nostalgiaz ere, lehen ondo/gaizki egin eta bazter utzitakoari so.

ETAk tiroka bertan behera utzi ondoren, berriro Loiolara bueltatu gura du Ezker Abertzaleak, atzera edo aurrera egin ondo ez dakiela. Ez da harritzekoa Hasier Arraiz-ek Berriako elkarrizketan esandakoak, zeinei punta zorrotza atera baitie ZuZeun: «Etsipenaren amildegiaren ertzean«, «Espero zenaren eta dagoenaren arteko zuloa sakonegia da«.

EAJk orain aintzat hartzen du -lehen gutxietsi eta gero- Ibarretxeren statutu politiko berria. Duela hamar urte ondo egin zena, pare bat urte barru errepikatu gura du, Kataluniako ibilbideari gehiago begiratuz etxekoari baino.

Artean han, Catalunyan, TIRO BAKAR BAT BARIK: “Vol que Catalunya esdevingui un estat?”, ‘Sí’ o ‘No’ i, “En cas afirmatiu, vol que aquest estat sigui independent?”, ‘Sí’ o ‘No’. Ezin dut nire inbidia disimulatu; eta ezin dut nire tristura azaldu gabe utzi hemen ikusten dudanaren aurrean.

VISCA CATALUNYA INDEPENDENT!!

6 comentarios en “Han, artean «Vol que Catalunya ….?»

  1. Bat nator zurekin, Biturie, eta beraz ez dut ezer gehiago esaterik. Dena den, hona hemen Deia-n agertzen den berri irakurrienen zerrenda, nolabait adierazgarria iruditzen zait, garai batean irakurtzen genituen berriekin konparatuta behintzat:

    1. La firma americana Michel Kors desembarca en Bilbao
    2. Platini tiene «cariño» a San Mamés
    3. Los salarios tendrán una ligera mejora por la bajada de retenciones del IRPF
    4. El secuestro de ‘El Sireno’ suscita división de opiniones entre los vecinos
    5. Idoia, fuera de la final de ‘La Voz’ con rumores de ‘tongo’
    6. «Los guardas no detendrán en la calle, la detención es un concepto jurídico»
    7. ¿Quiere que Cataluña se convierta en un Estado?… ¿Independiente?
    8. Ibai renueva hasta 2017
    9. La policía imputa a los siete detenidos en Santutxu el robo en 20 comercios
    10. Spotify, sin límite de horas para escuchar música gratis

    Ze ostia da Michel Kors?

  2. Baina nire galdera: Une historiko honetan EAJak zer nahi du?
    Orain dirudienez nomenklatura jeltzalearen (Urkullu eta cia.) lehentsaun bakarra «Itun Ekonomikoa» berria PPko gobernuarekin negoziatzea dela. (Sumoa dut CONFEBASK, ADEGUI , CEBEK ere horretan ere dabiltzatela).
    Gure nazioaren independentzia ez du (ofizialki) helburu bezala , orain daukagun egoera kudeatu besterik ez du nahi talde hori.
    Nomenkaltura jarri dut eta horrekin esan nahi dut GAUR EGUN EAJ kontrolpean duen goimailako taldea (Urkullu; Erkoreka, Ortuzar etab…). Talde hori ez dut euren programa politikoan Euskadi (edo Euskal Herria) burujabetasun bidera eramateko asmorik. Argiago idatzita, ez dutela euskal estatu independiente baten alde borrokatuko. dagoenarekin konformatzen direla dirudi.
    Hori ez du esan nahi jeltzalee guztiak horrelakoak dira. Baina jeltzale independeentistak ez dute alderdiaren kontrola. Tamalez hori gaur egongo egoera. Eta tamalez diot, EAJ gabe ez dut ikusten posible EH edo Euskadiko independiatzia lortzekoa aukera. Hori da gure nazio drama.
    Hori jeltzaleen barneko eztabaida egin beharrekoa eta independitzaren aldeko jeltzaleek EAJ barnean borroka hori eraman beharko zenuke, Alderdia independentzia aldeko bidera bideratu Eskoziako SNP, Kataluniako CDC edo 1991. urtean Esloveniako Demokrata Kristau Alderdiak egindako borrola bezala.

  3. Euskal Herriko zoritxarrak ugariak dira Julen. EAJri buruz arrazoia izango duzu aspektu zenbaitetan. Lau urteko oposizioa ezagutu ondoren, nire iritzia da lehentasuna botereari eustea dela.
    Oso erraz dauka, eta hori da zuk aipatu ez duzuna: EAJri boterea ken diezaiokeeen bakarra oso ahul dago, duela hiru urte baino askoz ahulago. Ezker Abertzaleaz ari naiz. Barne tentsioak, Bildu osatzen duten alderdien arteko liskarrak, presoen mundua, anti-sistemikoen oldarra, (….)

    Egoera horretan EAJ sinestu ezinik dago. Argi ikusten du esfortzurik txikienarekin botere osoa eskuratuko duela berriro EAEn, Gipuzkoa eta Donostia barne; eta Nafarroan berak -Geroa BAIk- erabakiko du gobernua.
    Inoizko egoerarik hoberenean ikusten dute burua jeltzaleek. Zergatik aldatu? Eta erruak botatzen hasita, nor jarri errudun nagusi legetxe?

    • Ba bai, biturie. Horrela da. Nik askotan galdetzen dot nire buruari noraino heltzen dan gure erantzunkizuna daukagun egoerarekin. Batez ere kalea zelan dagoen ikusita. Nire ustez gendeak, orokorrean, aspaldian politikaz nekatu egin da eta, nolabait esateko, beraien euskaltasuna guztiz makala agertzen da. Ez dago inolako indarrik politika arloan gauza haundirik aurkezteko gai honetan.

      Eta erantzunkizunetaz nenbilenez, nire ustez egia da asko daukagula, baina benetan askoz ere gehiago ikusten diot orain arte ezetzean eta tiroketetan ibili direnei. Sentitzen dot baina nahiz eta oso kritikoa izan nire alderdia, eta nire buruarekin ere, ez da batere erreza izan geratu zaigun lana.

      Postaren izenburura bueltatuz, nik ere inbidiaz ikusten dot Katalunia. Eta inoiz ez nuen pentsatu hau esango nuela, baina halaxe da. Zein polita izango zen erreferendum bat Azaroak 9 an guk ere egitea

      ¡¡VISCA CATALUNYA LLIURE!!

  4. Lehentasuna boterean mantentzea, baina boterea kendu ahal dion bakarra Ezker Abertzalea dela diozu, eta hau oso ahul dagolea, beraz ezin lioke boterea kendu. Kontradizio galanta!
    Ez da izango bide horri ekiteak beldurra eragiten diela? Botoak galduko lukela Ezker Abertzalearen alde? Eta beldurra ez bada, EAJk «sano regionalismo» bideari ekin diola dirudi. Noiz ekingo dio EAJk independentziaren bideari?

Replica a Bilbotarra Cancelar la respuesta