Beldur dira, oso beldur

TEST-NAVARRA

Hara zer dioen web navarrero batek Nafarroako mapari buruz (begira posteko ilustrazioa): “Evidentemente a muchos de ustedes les habrá parecido muy sencillo localizar correctamente el mapa de Navarra (C). Sin embargo, a algunas personas que hayan estudiado en determinados centros les puede haber resultado un tanto complicado“. Eta irakur Nafarroako Hezkuntza kontseilari Iribas jaunak dioena: El nacionalismo es insaciable hasta conseguir una Navarra euskaldunizada”.

Ez egin dudarik horretan Iribas jauna. Asezinak gara bai, uste osoa baitugu linguae navarrorum-en jatorria hortxen bertan dagoela, Nafarroan. Hortaz, ez da konkista; izatekotan, Errekonkista izango da. Urduri dabiltza, oso urduri, muturreko espainolista nafarrak. Beldura dira, eta nabaria da. Haiek ere ETArekin hobeto bizi zirelakoan nago, beste asko bezala.

Honela erantzun zion-duela gutxi- Espainiako Barne ministro Fernándezek Uxue Barkosi: “La Guardia Civil(….)o que hace es investigar y manejar información sobre la penetración de ETA y su entorno en distintos ámbitos de la sociedad”. Horregatik ikertu omen ditu 1600 irakasle, D ereduko guztiak Nafarroan. Horietarikoa izango da duela gutxira arte Aralar alderdiko legebiltzarkidea izan den Mikel Basabe ere, “de ETA y su entorno”, izan ere, egunero joaten da Zizurreraino, alemaneko klaseak ematera. Baskoa, egunero konkistatzera datorrena, Ezker Abertzalekoa. Ez dago dudarik: “de ETA y su entorno”.

Zer dago guzti honen atzean? Erantzun argi bat izatea inportantea da; jakitea zergatik ari den Goardia Zibila D ereduan mugitzen den guztiari buruzko txostenak egiten, zergatik jo duten eredu horren kontra, zergatik bultzatu dituen UPNk eta Barcinak ekintza horiek guztiak. Zergatik orain eta ez, demagun, ETAren garaian ? Berriro errepikatu behar: ETAren kontra hobeto, edo?
Barcinak deklaratu berri du “en el modelo D que no se respeta en algunos casos puntuales y concretos la realidad institucional de Navarra”. Hau da: noiz edo noiz Euskal Herriko mapa aurkitu dute gelaren batean, edo Euskal Herriko historiari buruzko erreferentziaren bat libururen batean, algo este año, y otro algo en años anteriores”. Zeharo puntualak. Pekatu txikiak, txikiegia, hainbesteko isnkanbilarako.

Aztertu al dituzte Goardia Zibilak eta UPN-k Opus Dei-ko ikastetxeetan erabiltzen dituzten testu-liburuak? Legea betetzen dute goitik behera? Ez, ezta!? Horko irakasleak ez daude arriskutsuen artean, bideratutako horietakoak dira, “euren”etarikoak.

Arazoa –eta larria— UPN eta Espainiarentzat ez da lau ETAkide ohik D ereduko ikastetxeetan klaseak ematea –seguru beste eredu batzuetan ere ari direla—, baizik eta D ereduak aurrera egiten duela urtetik urtera, eta eredu horrekin batera euskalduntasuna ere bai. Hor dago gakoa, “Nafar Euskal” faktorea indartzen ari dela politikoki, baita hezkuntza eta gizartean erei. UPN marka maldan behera ari da, eta era guztietako joki zikinak balio dute.

Badakite egoerak horrela jarraituz gero belaunaldi batean iraulketa gertatuko dela Nafarroan, UPNk boterea galdu egingo duela, “Euskal” alderdiak gobernuan egongo direla, eta hamarkadetan jositako sare anti-euskalduna desegin egindo dela.
“¿Y si nos meten ahora en historias de unificaciones, autodeterminaciones, independencias y más tinglaus?”. Beldur dira, oso beldur.

4 pensamientos en “Beldur dira, oso beldur

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s