Gora ukabilak, baina ez hainbestean!!

Lekuz kanpoko keinuek ez dute baliorik; jarrera umezurtzak dira. Duela 32 urte Paco Letamendia Ortzik eskuin ukabila goian “Gora Euskadi askatuta, Gora Euskadi sozialista” jaurti zuencongreso-parlamentarios-vascos--300x300
Onartu edo ez, gustatu edo ez (ez omen zen izan EAJren gustokoa) belaunaldi oso baten kontzientzian eta orimenean gelditu zen akzio ura. Matuterena, ordea (…).  Zer dela-eta ukabila gora? Gehiegizko erabilerak uxatu egiten du ezein jardueraren esangura, eredugarritasuna. Xahutu egiten du.

EAEko hiru legebiltzarkideak (PSOE, EAJ eta Bildu) langabezia-eskubidearen bila joan ziren Madrilera. Euska herritarron artean inor gutxiri axola zaio Parlamentuko gure ordezkariek euren eginkizuna utzi ostean langabezia kobratuko duten edo ez. Gehienek uste dute gero ere izango dutela zerbait, Bildukoak barne. Hala izan baita beti, salbuespen oso gutxirekin.

Guztiarekin, zergatik ukabila gora Madrileko Kongresuan?Ilrudian nabarmentzen denez, kongresukideek ez zuten ezta erdeinatu ere egin. Ez zuten aintzat hartu, besterik gabe. Bertan egon ez balitzan.

Zer eskaini zuen ereduaren/ikonografiaren aldetik? Alde batetik, Ortzi-ren irudi hura gorestea, balioa ematea; eta bestetik, une jakin batean keinu zenbaitek izan dezaketen indarra ezereztea.

Beste adibide bat jarrita, konpara ditzagun orduko Jon Irigoras eta gaurko Sabino Cuadra. Ez al duzue sentsazio bera, orduan Zornotzako toreroak indarra zuela, eta gauar Cuadrak ez duela ezer eskaintzen?

OHARRA: ezin ditut irudiak sartu blogean; norbaitek lagun badiezadake, eskertuko nioke.

3 pensamientos en “Gora ukabilak, baina ez hainbestean!!

  1. Biture, Cuadrak kristoren diskurtsoak botatzen ari da kongresuan, Ali baba y los 35 del Ibex mundiala izan zen, itzela, hori orain dela gutxi D eredua eta Goardia zibilarari buruzkoa.
    Asko dira, zur eta lur dioen bezala, espainian flipatzen ari direnak Cuadrarekin, oso ongi egiten ari da. Bat egin ala ez bere diskurtsoarekin, bereak eta bi ari die botazen aurpegira PPkoei.

  2. Beste adibide bat jarrita, konpara ditzagun orduko Carlos garaikoetxea eta gaurko Iñigo Urkullu. Ez al duzu, Biturie, sentsazio bera, orduan Iruñeako dandiak sarma zuela, eta gaur Urkulluk ez duela ezer eskaintzen?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s