Monarkiaz eta lehendakariaz ari nintzela (….)

urkullu-rey--300x180
Monarkiaz/errepublikaz galdetu eta Urkulluk eman duen erantzunari on iritz diezaioke norbaitek, batez ere Espainiako monarkia, ustelkeria dela-eta, inork ez duelako gura, eta sistema politiko horren ordezko logikoa errepublika delako. Hala ere, modu egokian erantzun al du Urkulluk; hau da, guk –gure agintariek- sartu behar al dute guretzat arrotza den herrialde baten gobernazio kontuetan?

Edozeinek –abertzalerik gehienek ere- erantzungo dizute gu Espainiaren barne gaudela, eta, hortaz, herrialde horretan gertatzen den orok eragiten digula. Eta hala da; zaila da argumentu hori arbuiatzea. Ulertezina litzateke, bestela, alderdi abertzale guztiek ordezkariak izatea Madrileko gorteetan, eta bertako eztabaida eta botaketetan parte hartzea.

Baina, jakina, gobernazio-sistemez ari garela Iparraldeko euskaldun batek esango dizu bera Errepublika baten menpe dagoela, eta sistema horrek ere Monarkiak beste ito eta estutzen duela Iparraldea eta bertako euskaldunak.

Horregatik da interesgarria aztertzea Urkulluri egindako galderak, eta lehendakariak emandako erantzunak.

Galdetzen diote:
– ¿Es más partidario de un sistema republicano?

Eta berak erantzun:
Por supuesto que sí. No creo que la Monarquía sea, en democracia, y sobre todo en la Europa occidental, el modelo institucional más representativo. Hay otros modelos en el mundo actual que representan más fielmente la voluntad de la ciudadanía.

Ez ditu ezertarako aipatu Espainia eta Frantzia. Europaz ari da.

Gero, galdetzen diote Espainiako demokraziaz, Cristina infantaren afera dela-eta, eta berak erantzun:
– Lo trascendental es preguntarse si la Monarquía española desempeña el papel que le corresponde en función de las funciones que le corresponden constitucionalmente en materias como la realidad institucional del Estado o el respeto a las nacionalidades y naciones históricas. La Monarquía española no ha jugado ese papel hasta ahora y no lo está jugando en la actualidad.

Egia da “no valoro los sistemas políticos de otros paises” erantzun zezakeela, baina kontuan hartuta egun hauetan Rajoy-rekin bildu behar duela (…..).

Abogados detenidos en Elkano.
Post honekin nenbilela, orduak geroago, argi gelditu da, ordea, Espainiaren eta bertako monarkiaren menpe gaudela. Goardia Zibilak hainbat euskal herritar atxilotu ditu. Egunero bide bazterrak nahasten eta probokatzen diharduten espainiar milikoek euren atzaparrak erakutsi dizkigute, eta argi erakutsi hemen jarraituko dutela guk Espainian itsatsita egoteari eusten diogun bitartean.

Zergatik operazio hau orain? Zergatik berriro ere operazio militarra euskal herritarren aurka, herritar horiek libreak eta errugabeak badira? Delitua ahal da presoen aldeko ekintzak antolatzea?

Egia da ETAri gehiago eska dakiokelela, eta hala egin dute EAJk eta Sortuk berak ere. Eta eskatu egin zaio.

Ezin dena da ixilik geratu ankerkeri honen aurrean. Zein da helburua? Duela gutxi epaile beraren aginduz beste 18 euskal herritar atxilotu zituzten, orduak geroago guztiak askatzeko. Orduan esan nuen, eta gaur errepikatzen dut, atxilotuak euskal herritarrak direla, eskubidak dituztela eta hemengo erakunde eta agintariek euren alde agertu beher dutela duda izpirik gabe. Akaso norbaitek uste du Amerikako Estatu Batuak exilik eta geldi geratu litzatekeela euren herritar bat detenituko balute Italian edo Thailandian?

Pentsa liteke -eta adierazi ere bai- era honetako operazioek muturrak indartzen dituztela. Gezurra da. Ustezko mutur horietako batek ez du ezer egin. Sofritzailea da, eta ez ekintzailea. Ezin dira erruak alde bietan banatu. Bada garaia, borroka politikoaz aparte, agente bakoitzari izen egokia jartzeko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s