Espainia Bilbon, zergatik ez?

selecc11Espainiarekiko mendekotasuna bazter guztietan agertzen da Euskal Herrian. Mendekotasun politikoa, ekonomikoa, kulturala, linguistikoa, (….). Zergatik hainbeste astrapala kirol-kontuetan? Espainiak Bilbon jokatzea normaltzat hartu beharko genuke, gainerako arloetako mendekotasuna hartzen dugun eran. Ez ditut ulertzen ondo JL Bilbaoren adierazpenak. Askoz logikoagoak iruditzen zaizkit Andoni Aldekoarenak.

UEFAk aukera ematen badu Bilbo Eurokopako egoitza izateko, bejondeigula!! Hemen mundu guztiak –salbuespen barik- igurtziko ditu eskuak. Hori da Aldekoak diñoena: “aukera ekonomiko itzela litzateke Eurokopako partidak izatea Bilbon”. Ekonomia da, jaun/andreok, ekonomia!! Une edo aukera hori iritsiz gero, nork jarriko ditu arrazoi politikoak diruaren aurretik, eta esango du “ez dugu nahi Espainiako selekzioa gure artean”?

Konplexuz josita gaude. Frantziako selekzioa normaltasunez eta gustura onartuko genuke gure artean, duela 30 urteko Mundialean izan genuen moduan. Nik ikusi nuen Ingalaterra-Frantzia partida hura. Zelango espektakulua!! Norbaitek erreklamatu al zion zerbait Frantziako selekzioari, jakinda Euskal Herriaren zati bat bere menpe zegoela, Errepublika zentralista eta negazionista baten menpe?

Zuhurrak bagina –zalantzak ditut ote garenaz- Europa mailako kirol-ekintza hori erabili egingo nuke, aprobetxatu. Espainiako selekzioa Alemaniakoa bezala onartuko nuke. Ez hori bakarrik, San Mames futbol-zelaira ateratzerakoan txalotu egingo nuke. Ez ahaztu Athletic , Real eta Osasunako dota atzerrian jokatzen duten euskal jokalariak parte hartuko dutela, orain arte egin ohi duten eran.

Egun paregabeak lirateke erreklamaziorako, munduan zehar aditzera emateko hemen badela herri bat selekzio propioa izaterik ez duena, bere buruaz jabe izateko aukerarik ez duena. Zenbat lan egin behar dugu, zer gertatu behar du BBCk euskal notizia bat jasotzeko telebistako albisteetan? Badakizue nik beste.

Eurokopa pantaila ikaragarria da munduaren aurrean. Aprobetxatu egin behar dugu zuhurki. Espainiak tratu ona izan behar du, atzerriko beste edozein selekziok bezala. Ez hori bakarrik, futbol zelaian ere fair play-arekin jokatu behar da, eta animatu –edo ez- bakoitzak dituen irizpideen arabera. Ez ahaztu, kaleko proklamen ostean, barruan, etxeetan euskal herritar asko Espainiaren alde daudela. Guk uste baino gehiago.

Anuncios

5 pensamientos en “Espainia Bilbon, zergatik ez?

  1. Partidu hona biharkoa Bilbon.

    Euskal Herriko bi selekziorik sendoenak kapazak baldin badira ordu gutxiko tartean partidu honetako planteamendu serio , burutsua eta erasokorra egiteko …… GARAIPENA GEUREA DA !

    Ni biharkoan prest nago DENERAKO baina denok irabaztea nahiago.

  2. ez, gutzienez futbolan esan dezakegue ez..Ezpaina bilbon ez. Ezpaina DOnostia Ez

    Eta jarraitu ez ekin

    bihar egongo naiz bilbon naiz ta debekatuta izan
    Ea ikusten garen

  3. Espainak hemen jokatu ezkero, abertzaleok behar genituzke sarrerak erosi, beste taldea animatzeko. Horrek bai izango zuela munduan oihartzuna.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s