Politika da, jaun andreok, politika

78907_la_politica_ha_habladoEntzun dituzue ba azken egunotan zelan unionistek EAJ salatu duten Sortu-rekin —ETArekin berarekin ere- batzeagatik eta alderdi demokratikoak bazter uzteagatik .Euskal Autonomia Erkidegoa froga-leku paregabea da alderdien arteko nahasketan. Garatik jaso ditu adibideak:
– “PSE y EH Bildu invitan al PNV a pactar para aprobar unas cuentas de la oposición en Gasteiz“.
– “PNV, EH Bildu, PSE y EB-Berdeak instan a iniciar el desmantelamiento de Garoña“.
– “PNV, PSE y PP dan luz verde a su reforma fiscal también en las Juntas de Gipuzkoa“.
– “PNV, EH Bildu, Geroa Bai, ELA y LAB llaman a Bilbo por los derechos humanos y la resolución“.

Lau adibide baino ez dira. Ehunka urtean. Konbinazio posible guztiak, bat izan ezik: PP/Bildu; horrek oraingoz luze joko du, nahiz eta, esaterako, egunotan Garitanok Madrilen eskua luzatuko dion Montorori Itun Ekonomikoa dela-eta.

Transbertsalitate erabatekoa, laster –askok uste dutena baino lehenago- gobernu aldaketak ere posible egingo dituena. Diñot hori ze urte honetan ETAk urrats nabarmena egiten badu armen kontuan, datorren urteko foru- eta udal-hauteskundeen osteko akordioak askotarikoak izan daitezke, izango dira seguru asko, batik bat PSOEk eta Bilduk elkar hartu dezaketelako zenbait erakundetan.

Egunotan entzun da –oraindik ere- “PNV beti bezala, busti gabe, ez arre ez iso”, eta gertaerek erakutsi dute hemen, Hego Euskal Herrian, mundu guztia mugitzen dela ezker-eskuin. Mugitzen ez dena, jokatzen ez duena, galduta dago. Gipuzkoan Bilduk boto-zaparrada atera zuen, baina kuestiorik inportanteenetarikoan ideologikoki –fiskalitatean- bat egin dute oposizioko guztiek eta bertan behera utziko dituzte Bilduren nahiak. Gero ez du balio negar egiteak, “es ke aberatsekin doaz et gu pobreekin, …”. Bahhh, lelokeriak; negar malko errazegiak.

Zer lortu du Bilduk bere jarrera ortodoxo horrekin Gipuzkoan? Marjinatuta gelditzea. Ziur nago hurrengorako ikasi dutela. “Bai, baina gu autentikoak gara, guk bete egiten dugu programan proposatutakoa”. Ez, bete ez, saiatu betetzen. Ortodoxia bazter utziz gero, fiskalitatean bazeukaten zer negoziatu, eta zer atera aurrera. Baina (…)

Politika hori da; hori guzti hori. Infernuko deabruarekin ere negoziatzea, Geneban ETAk Aznar-ekin egin zuen bezalaxe.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s