Lau hanka, zein hanka?

indizeaEAEko bi alderdi nagusiak bildu dira: EAJ eta Sortu. Biak ala biak abertzaleak. Eskuarteko aztergaia ere halakoa: bakea eta armak uztea. Hor bakarrik? Ez dut uste. Zer du anormaletik bi alderdi nagusiak biltzeak? Horrela egiten dute beste herrialde batzuetan ere. Hala behar luke izan beti. Egia esan, ez da guztiz zehatza esandakoa: bigarrena Legebiltzarrean ez da Sortu, Bildu da.

Gobernuak, baina, ez ditu EA, Aralar eta Alternatiba deitu. Sortu deitu du, Sortu bakarrik. Adierazi du, halaber, lau alderdirik handienen artean lortu behar direla hitzarmenak, akordioak, alegia: EAJ, Sortu, PSOE eta PPren artean. Neurri ezberdineko hankak, inolaz ere; bi nahiko luzeak, beste biak laburrak, are laburragoak gerora begira, inkestek diotenez.

Hemen ere galdera bera: Sortu edo Bildu? Ze, pentsa liteke EA, Aralar eta Alternatibak, guztiak batuta, PPk baino indar gehiago izatea, eta orduan, mahaiaren lau hankak ez lirateke aipatutako laurak izango, baizik eta EAJ, Sortu, PSOE eta (EA+Aralar+Alternatiba). Edo?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s