Etorkizun tristea

cronicidadNik notizia honela jaso nuen El Pais egunkaritik: “Los hospitales de Canarias tienen 400 camas ocupadas por pacientes crónicos“. Beno, notizia normala ezta? Baina zerbait falta zitzaion, eta RTVEk argitu dit: “Casi 400 pacientes con el alta siguen en el hospital en Canarias al no tener quien les atienda“.

Gogorra ezta!? Hori da gure etorkizuna urte batzuk barru. Hori, edo okerragoa, ez baita dirurik egongo ospitaletan egoteko ere. Tristea, benetan, orain, inork ez zaituelako ondoan gure; are tristeago gero, ospitaleratzeko ere ez dugulako behar beste baliabide (€) izango.

Notizia horrek halabeharrez ekarri dit gogora Deian irakurri nuen beste bat: “Bilbao acoge un concierto para solteros con música en directo de los años 80 y 90“. Kontzertu bereziak solteroentzat!! Promotoreek aztertu dute merkatua, eta ikusi dute solteroen giza-taldea Euskal Herrian ugaria dela, oso ugaria.

Bikoterik ez duena jotzen dut nik solterotzat. Ondorioz, umerik ere ez duena, nahiz eta gaur egungo modernitateak egoera arraroak sortzen dituen: nik banuen auzokide bat bere emazte eta bi alabarekin bizi zena, ezkontzako inolako paperik gabe, pentsatuz hasierako maitemintze txoroan per secula seculorum iraungo zuela eurenak; haserretu eta banandu ziren; harez geroztik nire lagunak soltero jartzen du bere egoera zibilaz galdetzen diotenean; bi umeko solteroa.

Betirako soltero gelditu den baten atzean beti dago zerbait ezkutukua, ixilekoa edo agertzen ez dena. Mundu guztiak dugu beste batenganako joera, izan emakumeenganakoa, izan gizonenganakoa.

Euskal Herria solteroz josita dago, eta umerik gabeko bikotez. Horiek guztiak zahartuko dira, eta urteen joanean goiko irudiak erakusten digun erara jakingo dute badutela bihotza, giltzurrunak, urdaila, birikiak, (….), zahartu eta gaixotu egiten direla, alegia. Orduan zer?

Orduan kontuak. Nork zainduko du soltero zahartua eta gaixoa? Nork zainduko du umerik gabeko bikotea? Bikotean, behinik behin, ondo konponduz gero, elkarren artean jagongo dut elkar; eta bietatik azkena, nork? “Estatuak, sektore publikoak!!” erantzungo dute gehienek, oraindik ere sineskerietan dihardutenek, sinesten dutenek hogeita hamar urte barru gaur egungo sanitatea egongo dela, gaur egungo asiloak eta gaur egungo zerbitzu publikoak. Inozoak!!

Orain, solterutzaren eta umerik ez izatearen erosotasunean mundua urtean pare bat aldiz zeharkatzen duenak, plazerra familiaren konpromisoaren aurretik jartzen duenak, jakin beza etorkizuna ez dela izango orain bezain plazenteroa eta goxua.

Erretolika guzti horren ostean, konfesatzen dut nire geroa ere -hiru umerekin- antzekoa izango dela, edo okerragoa agian, ezen nik nire umeen umeak jagon beharko ditut hirurogeita hamar urterekin, eta gero haiek ez dute denborarik ezta gogorik ere izango ni jagoteko.

Anuncios

Un pensamiento en “Etorkizun tristea

  1. Asko gustatzen zait horrelako postak idazten dituzuenean. Nire ekarpena ematen utziko didazu, mesedez.
    Gaur egungo balore posmodernoek autonomia pertsonala jotzen dute supremotzat; hortaz, konpromezu familiarrak -eta beste konpromezu guztiak, alegia- lotzen gaituzten sokak balira bezala ikusten ditugu. Hortaz, senar-emaztearen, seme-alaben, edo gurasoen zaintza, esandako autonomi pertsonal horren kontra doazenez, baztertuta daude.
    Ikuspuntu soziologiko batetik, esandakoa ikusi eta aitortu besterik ez da behar. Alde batetik, efektu ekonomikoak behar dira aztertu; beste aldetik, gizartearen eboluzioa latza dirudi.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s