Ikonofoboak

azkuna-cuadro--647x331

Duela hamabi urte Afganistango talibanek ehunka urte zituzten estatua budistak desegin zituzten. Erlijioaren izenean, islamaren kontrakoak zirelako. Sobiet Batasuna egun batetik bestera erori zenean, eroen pare ekin zioten Lenin-en estatuak lurreratzeari. Eta abar. Azkunak esan du:”No quitaré ni un cuadro de los alcaldes franquistas porque hay que respetar la historia“. Gutxitan egiten dut bat berarekin. Oraingoan bai.indizea

Gai polemikoa da, berak gustoko dituen horietarikoa. Betitik esan dut sinbolo frankistak kentzearena lelokeria dela, estautua bat botata berak ordezkatzen duena ezabatzen dugula irudikatuz. Areilzak jaurti zuen 1937an Bilboko alkate egin zutenean:Javier de Ybarra Berge con Augusto Unceta y otros camaradas

“¡Soldados de España! ¡Voluntarios de la Patria! Ante la memoria de los que cayeron para siempre fecundando con su sangre la tierra y los montes de Vizcaya, el pueblo de Bilbao jura lealtad eterna a la nueva España y a su Revolución Nacional.”

Gero moldatu zuen bere jarrera Trianoko ospitaleko Areilza doktorearen semea. Seme faxista. Irudituko zitzaion gerra eta gero garaiak ezberdinak zirela, etorkizunean irauteko egokitu beharra zegoela. Ba nik jaun faxista horren irudia ere gordeko nuke Bilboko udaletxean, Azkunak dioen moduan Bilboko historiaren zati bat baita, orduko hartan milaka eta milaka bilbotarrek onartutako historiaren zati bat. Ze, gustatu hala ez, hala zen: Bilbon eta Euskal Herri osoan milaka ziren Francoren aldekoak.

Asko ezagutu ditut frankistak abertzale bihurtuta hil orduko, jakin ere egin gabe abertzale izatea zer zen. Erredukzionista naizela esango duzue, baina era horretako aldaketa egin zutenen buruan —nik dakidan arte- zer zegoen: EAJkoak berriro boterean izan baino, beste edozein hobeto. Holan ikusi genituen ETAren garairik ankerrenean frankista amorratuak izandakoak HBri botoa ematen.

Horien kumeak gutxitan egin dute EAJra. Badira gure artean ere; eta kasu nabarmenak, gainera. Gehiago nahi izan dute eurenari —eskuin espainolari— eutsi, edo, bestela, ezker abertzalera egin salto, bai behinik behin lurralde erruraletan. Egin errepasoa, ostera, zuen herrietan, baldin eta 5.000 biztanletik beherakoetan bizi bazarete.

Hemen guztiok gara antzekoak. Batzuk ez dute Argalaren irudi bat ikusi gura ez eta entziklopedietan. Besteek Francoren aztarna guztiak suntsitu nahi dituzte, eta, ahalko balute, eurenak ez diren beste guztienak. Ulergaitza egiten zait zelan ikonoklastarik agerikoenak bihur daitezkeen ikonofoborik sutsuenak.

16 pensamientos en “Ikonofoboak

  1. Ulertuko genuko alemaniako parlamentuan Hitler-en koadro bat egotea “historia dela” argudioarekin? Frankista bat ala nazi bat, ze diferentzia dago?

  2. Gora ” GURE ” historia !

    ¡ Arriba Areilza y Doña Pilar de Careaga y Lequerica !
    ¡ Arriba Iñaqui Azcuna !

    Claro , claro como algunos ( me incluyo ) hicimos no se que con la imagen de unos que no se que con un almirante de Santoña ( no escribo mas claro para evitar posibles consecuencias de la joven democracia española ) ………………..entonces hemos convalidado a aquellos que dirigieron Bilbao gracias al general Mola y a sus colegas.
    Como hijo , sobrino y nieto de quien marchó en el barco ” Habana ” pues después de la destrucción de Gernika ( ¿ también historia a respetar ? ) se amenazó con el bombardeo sobre Bilbao me guardo por respeto a este blog mi opinión sobre el actual alcalde de Bilbao.

    • Oso muturrean jarri nauzu. Behar bada post-eko irudiak aztertu beharko genituzke. Zer deritzozu Lenin-en irudiak lurreratzeari? Nik oso gaizki. Lenin pertsonaia historikoa da, eta behar du historian egon.
      Eta talibanek egin zutena? Eta Kubako erregimena erori balitz, eta hurrengoek Castrotarren aztarna guztiak ezabatzeari ekingo baliote? Egon behar al dute ETAkideen irudiak, plakak eta oroigarriak gure plaza ere eraikinetan?
      Hitler-en kasu jarri didazu Naparra. Ez du balio. Badakizu zergatik. Gure herrietan —Euskal Herrian— guk uste baino frankista gehiago egon dira, faxismoarekin gozo, demokraziari gabe lasai. Ez dira bat edo bi izan Naparra, milaka asko baizik.
      Eta Naparra, zer diñostazu Nafarroari buruz? Esan daiteke nafar gehienek Francoren alde egin zutela? Argi dagoena, emaitzak ikusita, zera da: ez zutela behar bestean Francoren kontra egin. Gaur bertan ere garai hartako aztarna agerikoak Nafarroako gobernuan daude, boterean.
      Nik kalean nahi ditut horiek guztiak, aurre egin ahal izateko ideiekin, botoekin, argumentuekin. Euren estatuak gura ditut kale bazterretan eta eraikin publikoetan, nire umeekin joan eta azaltzeko zer izan ziren. Horixe egin nuen pasa den larunbatean Gasteizko Arma Museora nire seme Tomasekin joan nintzenean, eta han Wellington eta Álava generalak ikusi nituenean. Saiatu nintzen aditzea ematen agian Pepe Botellarekin hobeto ginela gaur egun Euskal Herrian. Zirkunstantziak –batailak- ordea bestelakoak izan ziren.
      Aurreko post batean adierazi dut laster ikusiko ditugula ETAkideak mito bihurtuta gurean. Hala izango da Naparra. Orduan zer?

      • Bai, nik ere kasu honetan naparrarekin nago, eta ez bakarrik Azkuna ikusi ere ezin dudalako. Nire ustez, kondaira edo historia gauza bat da eta sinboloak beste bat. Historia ezin dogu aldatu, argi dago, baina honen sinboloak, batez ere gerra ostean inolako legitimitate demokratiko baten ondoren sortutako protagonisten sinboloak mantentzea ez dauka inolako zentzurik. Zauriak oraindik biziak dira. Nik ezin dut onartu hainbeste herritar hil, zapaldu eta sufritzen lagundu duten legitimitate gabeko buruzagiak ohorezko leku bat edukitzea gaur egun gure artean. Eta hori da gertatzen dena Udaletxean, lekurik ohoretsuena daukatela han gaur egun. Nik handik pasa naizenean (bi edo hiru aldiz) beti berdina pentsa izan dot. Koadro guzti haiek ze demontre egiten zuten leku hartan. Pilar Kareaga adibidez, ze demontre egiten zuen han jarrita. Ez dut zalantzan jarriko bere kapazitatea, edo bere eginkizun asko ere (nahiz eta askok oso eztabaidagarriak izan), baina ezin dut ahaztu bere agintasuna frankismoak zuzendu zuela eta hori lortutako beste meritu guztiak ezabatzen ditu berehala. Bardin zait bihar beste batzuk berdina egin dezatela gure sinbolo batzuekin. Bakoitzak bere erantzukizuna eduki beharko du hori egiterakoan , baina hau ez litzateke arrazoi bat izan behar guk faxismoaren sinbologia mantentzeko. Historia da gauza bat eta faxisten sinboloei leku ohoretsu bat jartzea beste bat. Lenin aipatzen dozu, biturie, baina nik oso ondo ulertzen dot Leninen sinboloak lurrera botatzea. Baliteke hemendik urte batzuetara bere figura berpiztea, baina orain arte min egin diotenak herri horreri Leninen izena erabili izan dute besteok zapaltzeko. Berdina gertatu liteke Castrorekin edo edonorekin. Sufrimendua bizirik jarraitzen duen bitartean, ohore eta garrantzitsuzko lekua ez da beraientzat. 

  3. Naparraren komentarioan dago gakoa; Zilegia baldin bada frankisten irudiak gordetzea historiaren zatibat delako, zilegia da nazi, fascista, hutu, pederasta, hiltzaile sexual, eta abarren irudiak zilegi bezala ulertzea, ze ere historiaren zati bat dira. Asuntoa beste bat da; hau da Azkunarentza, frankismoa etapa historiko bat dela eta ez etapa historiko genozida bat, eta horregatik empatia bat aurkezten du etapa historiko horrekin (historikoa dela? noski, bainai hiltzailea, etnozida eta genozida ere.

  4. como el franquismo es parte de nuestra historia y algunos de sus proceres represores tienen lugar destacado en el ayuntamiento, podriamos sembrar euskadi de retratos de argala y txomin, carismaticos lideres de ETA, ya que ETA forma parte de nuestra historia.

    te parece bien, azkuna?

  5. Kontua da Iñaki Azkuna ez zuela inolako arazorik izango faxista golpista hiltzaile hoiekin joateko ” ” a la vuelta de la esquina “.

    Hain ” txirene ” denez !!!!!!!!!!!!!

  6. Aupa Biturie, gaurkoan ere ez nago batere ados esaten duzunarekin. Zer da historia errespetatzea? Sentimendurik al dauka Historiak? Mesedez… Historia historia da, bakoitzak badu berea eta bakoitzak nahi duen moduan gorde dezala. Historia historiako liburuetan gordetzen da eta nahi duenak irakur ditzala. Inork ez du esaten liburu horietan personaje horiek agertu behar ez direnik, noski, hori bakarrik falta zen, baina frankistak ohoratu, zergatik? Bilbon frankista asko egon zirelako? Argudio bezala kamutsa iruditzen zait, benetan. Gero Mayor Orejari leporatuko diogu franquismoaren gorazarre egitea («el antiguo régimen injustamente vilipendiado…»).

    Kasu honetan Bilboko Udalak frankistak ohorezko leku batean ditu, alfonbra gorri eta guzti, bilbotar eta euskal herritar asko euskal herritar izate hutsagatik zapaldu eta tragau egin zituztenak. Ohorezko lekuan antza daude norbaiten ustez ohoragarriak direlako. Punto.

    Bestetik, Bilboko Udalak 500 urrezko domin eta ohore mantentzen dizkie horrenbeste buruzagi frankistari, besteak beste Carrero Blanco, Kindelan (Gernikako bonbardaketa koordinatu zuena), etabar. Nola da posible? Carrerori urrezko domina?! Gernika erre zuenari domina?!

    Eta gero betikoari heltzen diozu, frankista izatetik HBri botoa ematera pasa zirenak… bai, fijo baietz. Beste batzuk EAJra pasa ziren eta Barne Saileko arduradun ere izan dira, herri honetan denok ezagutzen baitugu elkar. Adibideak bilatu nahi baditugu bakoitzak zakukada batzuk

    Baina, edonola ere, hori gaia desbidetzea da, gauza da Azkunari (eta EAJri?) bikain iruditzen zaiola frankistak alfonbra gorriaren gainean eta urrezko marko batean izatea. Eta zuri ere bai, ondo ulertu badizut. Eta ulertezina iruditzen zait

  7. Nik Algortatik bertatik irten gabe “Frankismoa-Falangismoa-Karlismo Tradicionalistatik ” EAJra lasterketa arinenean pasatu zirenar ezagutzen ditut.
    Eta hasierako euskal administrazioari esker ez zuten langabezia ezagutu beraien familietan.
    Ate zuzenetik sartu ziren.

    Ez nuke post bat zabalduko hoiei apaimena egiten baina orain erantzun bezala balio dit.

    Argala , Txomin eta beste askoren inguruan ere idatziko nuke.
    Eta ez hain zuzen ere Espaniako faxista hoiekin inolako paralelismorik egiteko.

    Aste buru on !

  8. Nik itziko neukez, plaka bategaz ondo adierazite zelako figurak zirezan argi eta garbi esanda.Edo aitite edo berraitite txapelgorrien argazkiak albumetik kendu behar direz? Eta nire kasuan jeltzale eta anrkista zirezan biak baia karlista bat beti ei dago eedota egoan famili duztietan.
    Egia estaeko nik ez dot egiten konparaketa hiltzaile edo hiltzen agintzen zeurien artean, bardin deust fascista Areilzakoa zein ETAkoa izen, igual akabukoak gehiago mintzen deust, EuskaL herriaren izenean(nahiz eta gehiengoa kontra izan) hiltzen zeurielako.
    Eta nafarrollo horregaz liburuak slzten dabizinei galdera bat: Nafarroako erregeka goraipatzen dozue baia horiekaz zer, ezabatuko dogu bere?
    Eta gogoratu deutse batzuei Donostian lehengoak sartzen eta Bilbon bere euskaraz ederto egiten zeuriela, nafarreraz ganera.

  9. Frankista asko zeudela euskal herrian diozu koadro hauek ez kentzeko. eta? Alemanian ere nazi asko ziren, euskal herrian baina gehiago porzentualki, hitlerrek irabazi baitzuen hauteskundeak, alkate hauek berriz ez zuten eta hauteskunde bat ere irabazi, ez baitzeuden, eta hala ere Hitlerren koadroak ez ditugu ikusiko udaletan , baina alkate genozida hauena bai? Biture, ez nuen zure iritzi hau espero, badirudi Azkuna defendatu behar dezutela “a capa y espada”, eta ez.

    Eta honek ez du esan nahi koadro hauek sutara bota behar direnik, ezta pentsatu ere. Museo batera fan behar dira, gure historiaren zati bat direlako, eta historia ezagutu behar dugu, berriro errepika ez dadin, baina museo batean, ez udalean, ohorezko lekuan eta alfonbra gorriarekin.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s