Otegi askatu

bluechildabuseGrapak behar nituen. Ireki dut aspalditik nire kajoian nuen “El Cascograpas genuinas grapa-kutxa. Handiegiak!! Baina (….) bertan –barruan- zintatxo bat ikusi dut, zinta urdina. Hor gordeta orduko hartatik, ez dakit zertarako eta ez dakit zergatik. Zerbait idatzi gura izan dut aurkikuntzaz, eta “ez, ez du merezi” esan diot neure buruari. Harik eta notizia irakurri dudan arte: “Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Pernando Barrena Hagako Nazioarteko Epaitegiak auzipetzea nahi du COVITEk”.covite-haya

Gogoratu dut orduan zergatik jarri nuen lazo urdina, nik bakarrik inguru guztian, inguru abertzalean. Gogoratu dut zergatik EAJko kargu askok ezikusiarena egiten zuten/zidaten, lazo urdina paparrean nuela Lakuako pasiloetan ikusten nindutenean. Askoz jarrera normalagoa egin zitzaidan inguruko HBkoena. Errespetu gehiago erakutsi zuten. Gutxi gora-behera orain bezala.

Eta gogoratu dut lazo urdina jarri nuela, hain zuzen ere, ETAk Iglesias Zamorari —gero beste hainbati bezalaxe— askatasuna ostu/lapurtu ziolako. Ankerkeri horri eta beste guztiei aurre egin behar zitzaien, modu batean edo bestean. Halaxe jardun nuen, asko eta asko isiltzen eta desagertzen ziren bitartean. Inguruan —eta karguetan— ditudan ezagun/lagun asko beste historia batzuetan zebiltzan bitartean.

Arnaldo Otegi espetxean dago politika egiteagatik; kartzelan dago Espainiak propio legea horretarako aldatu/bortxatu/behartu duelako. Otegi —eta Usabiaga, Zabaleta, …..— preso politikoak dira, gizatasunik erakusten ez duen Estatu batek ziegetan mantentzen dituen presoak.

Orain Puelles, Ordoñez eta Coviteko beste hainbat Hagara joan dira, Otegi kriminaltzat jo dezan eskatuz. Nik, eta nik bezala Ezker Abertzalekoak ez garan beste milaka batzuk argi dugu Otegik baduela erantzukizunik herri honek ETArekin bizi izan duen tragedian. Bai, ez zutelako egin urte luzetan egin behar izan zena gurpil eroari amaiera emateko. Ezker Abertzale osoak bere kontzientziarekin duen lehia da hori, hildakoekin duen zorra,  (….)..

Ezin ukatuzkoa da, ordea, Otegi eragile aktiboa —eta giltzarria— izan dela ETAren amaieran. Loiolara orduko, Loiolan eta Loiola eta gero. Ez nioke Bake Nobela emango (ikusita nortzuk irabazi duten, agian…), baina aitortu behar zaio egin duen lana.

Guzti horregatik, “El Casco” grapa-kutxan aurkitu dudan lazo urdina Otegi eta gainerako preso politikoen askatasuna eskatzeko jartzen dut. Orduko hartan bidegabekeria -krudelkeria latza- izan zen ETAren jarduna. Zein kontsiderazio behar du, gaur, Otegi prisioan egoteak?

Lehen, giza-legeak aginduta, Ortega Lara, Iglesias Zamora, Aldaia, (…..) ASKATU! aldarrikatzen nuen moduan, gaur, giza-legeak aginduta, Otegi, Diez Usabiaga, Zabaleta, (….) ASKATU!! aldarrikatzen dut.

3 pensamientos en “Otegi askatu

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s