Urruti daude tiroak

verifi_13826_1Europako EAJko parlamentari Izaskun Bilbaok kontatu dio Deiari: “Europa no está pensando en el proceso de paz, tenemos que sensibilizarla”. Nola, baina, egon daiteke Europa horrelako historietan, Euskal Herria bera ere ez dagoenean?

Bakea behar bezalan baloratzeko, gerran bizi behar duzu, edo, gutxienez, gerraren irudiak bero-bero izan behar dituzu. ETAren garairik latzenean ere Euskal Herriaren zati handi batek ezikusiarena egiten zuen, ez baitzuen sufritzen. Azken tirotik bi urte luze pasa direnean, agian ez gara saiatu behar Europa sentsibilizatzen, Euskal Herria baizik, gehiagotan gerta ez dadin.

Oraingoan ere Espainiak popa erakutsi digu. Enegarrengoz popa. Guk, dagoeneko, ez diogu beldurrik ETAri, badakigu ez direla berriro itzuliko. Alde onak eta txarrak ditu horrek. Ona, era horretako odol-isuririk ez dugulako gehiago ikusiko. Eta txarra, gatazka bortitzaren garaiko adar asko gelditu direlako konpontzear. Guztietan inportanteena, presoena. Berriro diñot: Ezker Abertzaleko lider nagusia izan daitekeena giltzaperatuta dute espainolek. Preso politiko bat Europan!! Eta?

Ezer; ez da ezer gertatzen. Rajoy-ri bost axola izatea normala da, bera baita egoeraren defendatzaile sutsuenetarikoa. Inporta al zaie Hollanderi, Merkeli, Cameroni, Barrosori, (…)? Ez, ez zaie inporta. Ez dute arazorik ikusten Euskal Herrian. Bai, ordea, Katalunian.

Kontuak zer diren: tiro garaian, heriotza-garaian begirada guztiak zeuden gugan jarriak. Euskal gatazkaz hitz egiten zen, Euskal Herriaren arazo konpondu gabeaz. Tiro egiteari utzi, eta akabo euskal arazoa, akabo Euskal Herria Munduan. ETArekin mapan geunden; ETArik gabe, desagertu gara. Entzun al duzue Europako agintariren bat CIVeko ikuskatzaileez hitz egiten, Auzitegi Nazionalera deitzearen kontra, (…)? Ez; ez gaude agendan, desagertu egin gara.

Nik konfiantza dut Urkullurengan. Zergatik? Gai honetan buru belarri sartu bada, eskuartean zerbait konsistentea duelako da. Bestela, muzin egingo zion, ez baita berak edo bere alderdiak sortutako arazoa. Egia esan, lehendakari modura ere badagokio EAEko/Euskal Herriko gizartearen zati batek bizi duen egoera latza bideratzea. Horren lurralde txiki batek ehunka lagun ziegetan izatea arazo larria da. Gizartearen %20a horretaz arduratuta eta minduta egotea, kontuan hartu beharrekoa da.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s