Berriro ere mapan

fotoefe_5577_1ETA desagertu denetik, erailketarik ez dagoenetik, (….) ez gara gehiago munduko komunikabideetan agertu. Gaur bai, gaur berriro jardun dira gutaz, esan dute hemen, Euskal Herrian, hiri bat apurtu dugula, bortizkeria erabili dugula, dendari xume batzuen negozioak suntsitu ditugula. “La tiranía ejercida por el poder financiero” adierazi du lehendakari Urkulluk.

Ez du lehendakariak arrazoi faltarik. Finantza-munduak bortizkeri ixila erabiltzen du. Ixila bezain suntsikorra. Hori bortizkeria da, bortizkeririk ankerrena. Zertan egiten diote aurre horri gaurko astakeriek?

Milaka lagun kaleratu dira ELAk eta LABek deituta. Protestatu gura zuten Bilbon Borboiak, Legardek, Rajoyk eta gainerakoek agertu nahi zuten egoera onuragarriaren aurrean. Ezerezean gelditu da haien protesta. Ez da ezer esango medioetan horretaz. Leiho apurtuak erakutsiko dituzte. Gazte aurpegi estaliak izango dira gure irudia munduan zehar. Berriro ere.

Bakanen batzuk izan dira. Gutxi eta txikitzaileak. Euskaldunak atzera ere euren saltsan. Pena handia dut. FMIri bost axola dio Bilboko Alde Zaharra apurtzeak, bost axola atxilotuak dauden ala ez. Jaurti dute euren mezua, eta txikitutako guneetatik azaldu ere egin gabe, alde egingo dute, helburua beteta.

Oraingoan ere errugabeek ordaindu dute. Negozioa aurrera ateratzeko gorriak ikusten dituztenak ordaindu beharko dute hiruzpalau burugaberen erokeria.

Zer da hau? Zer esanaz agertuko dira bihar ELA eta LAB? Akaso tirania finantzarioaren ondorio latzak sufritzen dituztenak izan direla Bilbo txikitu dutenak? Munduari zerbait erakusteko dugun bakoitzean gure marka uzten dugu, hamarkadetan ikusi izan gaituzten erara. Hori al da Euskal Herriaren irudia?

15 pensamientos en “Berriro ere mapan

  1. Guztiz adoz, biturie. Pena handiarekin gaur ere. Adarra jotzen digute eta guk gure buruari jo bakarrik dakigu. Harrigarria ELA eta LABek saldu nahi duten alternatiba. Naskagarria.

  2. BITURIE :
    Dendari xume batzuen negozioak …. ? Bat aipatu ahal duzu ?
    Bilbo txikitu ?

    BILBOTARRA :
    ” Harrigarria ELA eta LABek saldu nahi duten alternatiba ” ?
    Nazkagarria da zuek egiten duzun erlazio maltzurra.
    Da ote EAJ FMIko atzoko mezuaren arduraduna putre hiltzaile hoien goi bileraren antolaketaren parte izateagatik ?

    Egiari zor !

    Bukatutzat ematen dut kontu hau zeren eguneroko indarkeria erraldoiaz kexka askoz haundiagoa dut eta.
    Non izango dira gaurko etxe kaleratzeak gu bizi garen herrietan ?
    Eta noiz kaleratze hauek salatzeko espektro politiko osoaren prentsaurrekoak ?

  3. “Atacar los intereses económicos del capitalismo en la calle no tiene ningún sentido sino lo entendemos como una acción comunicativa. Es decir, el daño que se le puede causar al sistema no se debe medir en los gastos que le supone arreglar unas cuantas cristaleras, sino en la repercusión que las imágenes de estas acciones pueden tener en la opinión pública.”
    http://ahotsa.info/iritzia/medios-populares-vs-violencia-anticapitalista

    “La paz no es el camino. Las penalidades de la clase trabajadora no se acabarán con manifestaciones pacíficas. Las familias desahuciadas, abocadas a la marginación y los comedores públicos, no recuperarán sus derechos mediante concentraciones animadas por las consignas de Gandhi o John Lenon. Gandhi invitó a los pueblos agredidos por Hitler a no ofrecer resistencia contra el invasor. No es cierto que el mundo sólo necesite amor. El mundo necesita determinación, compromiso, rabia, coraje, insumisión, radicalismo, ira e incluso odio. Odio contra la opresión, la desigualdad y la exclusión.Odio hacia los que invocan los derechos humanos, mientras asesinan a civiles desarmados, con balas de fragmentación y fósforo blanco. Odio contra los Estados que confinan y estrangulan a los pueblos mediante torturas, muros erizados de alambradas, cárceles clandestinas y ejecuciones extrajudiciales. Odio contra los genocidas, los explotadores, los maltratadores. Odio contra la retórica democrática que habla de voluntad popular, mientras especula con la tierra, el agua y los alimentos. Odio contra las religiones que fomentan la intolerancia, el conformismo y el miedo, invitando a ofrecer la otra mejilla. Nunca ofrezcas la otra mejilla, si pretenden despojarte de tus derechos. No perdones a los que propagan el hambre, la desesperación y la miseria. La paz sólo será posible cuando hayamos enterrado a los que diezman la esperanza de generaciones enteras, comerciando con el sudor ajeno y reprimiendo a los que asumen terribles sacrificios para intentar cambiar el rumbo la historia.”

    Rafael Narbona
    Facebooketik aterata

  4. Diozu: “Oraingoan ere errugabeek ordaindu dute. Negozioa aurrera ateratzeko gorriak ikusten dituztenak ordaindu beharko dute hiruzpalau burugaberen erokeria.”

    Egia da, Amancio Ortegak oso larri heltzen da hilaren bukaerara, hau pena! Baita Botin eta banquero xume hauek, bortizkeria jasan dutenak. (ironia off)

    Ez naiz ni izango bortizkeriaren alde agertzen dena, baina analizatu behar dugu zeintzuk izan dira erasotu dituzten dendak: Inditexkoak eta bankuetxeak, eta hauek, ez dira, ez errugabeak ezta gorriak ikusten dutenak horietakoak.

    • Naparra, Amancio Ortegak ez du dendarik Alde Zaharrean, ezta Botinek ere Bankurik. Honakoak izan dira apurketak Bilboko Udalak dioenez:

      En total, fueron atacadas 21 entidades bancarias, 19 comercios y bares y un hotel, que quedó arrasado.
      Los jóvenes violentos movieron 160 contenedores, de los que quemaron 17
      “.

      Altzari publikoak ere kapitalistatzat jotzen baditugu, ondo. Nik dakidan arte herritarren guztien diruekin ordaintzen dira.

      Portzierto, erreka gainezka zebilela aprobetxatuz, Eroski eta Fagor-en kontra ere aritu ziren norbaitzuk “contra el capital“. ¡No te jode! Ondo zihoakienean kapitala mundial zen, eta gero diabrua. Hipokresia handia dago gure artean.

  5. Ez nuen gehiagorik idatzi nahi baina eguerdian Bilboko Alde Zaharrean egon naiz eta ikusitakoaren arabera : ZARA , Iberdrola , Movistar eta BBK.
    Kaltetuta gehiago izatekotan nik ez ditut ikusi.

  6. Eta orain irratian SABAS zinegotzi dotore eta eternoak Bilboko irudiari egindako kalteaz.
    Eta ez zen Foroak ematen duen irudiari buruz ari.

  7. Biture, Zara, PullandBear, stradivarious,… hoiek guztiak Amancio Ortegarenak dira, “Grupo inditex”ekoak, es dira partikular batek irekitako dendak, ez dira frankiziak, baizik eta multinazional honek irekitakoak. Hoiek atakatu dituzzte, ez ultramarinosak, ezta denda ttiki bat ere ez, baizik eta multinazionalenak. Horrek justifikatzen du egin dutena? ez dakit, ez dagokit niri hori esatea, baina bai informazioa ematean, zehatsa izatea. Hori da eskatzen dudana.

    • Hori horrela bada, eta nik neuk inolaz ere justifikatu barik hor gertatu dena, Nineuk goian jarritako paragrafo bat txertatuko dut hemen:

      Atacar los intereses económicos del capitalismo en la calle no tiene ningún sentido sino lo entendemos como una acción comunicativa. Es decir, el daño que se le puede causar al sistema no se debe medir en los gastos que le supone arreglar unas cuantas cristaleras, sino en la repercusión que las imágenes de estas acciones pueden tener en la opinión pública.”

      Zuk gaur bertan euskal herritarren artean inkesta bat egingo bazenu atzokoari buruz zer uste duten galdetuz, zein uste duzu izango litzatekeela erantzuna? Nik munduko makinarik onenan asmatu, baina saltzen ez badakit, ez du ezertarako balio. Bai, zure eta zure inguruko interesen kontrakoa da. Ez al zaio horrelako zerbait gertatatu Ezker Abertzaleari -orduko ENAM- ETArekin?

      • Zein da galdera?
        ¿Qué opina usted de que ataquen comercios? o ¿Qué opina usted de que ataquen bancos y grandes multinacionales? erantzuna desberdina izango litzateke, nirea behintzat bai,

  8. Por zierto, nik ez dut inoiz esan kapitalismoa mundiala danik, nik beti deabrua dela esan dut, ondo ala gaizki joan. Eta gustatuko litzaidake noiz fan zaigun ongi kapitalismoarekin, ez bakarrik lokal mailan baizik eta mundu mailan, zeren gure etxean beti larri ibili gara hilaren bukaerara heltzeko, eta hori, langabezia ia ezagutu ez dudala.

  9. IA ondino mamuen artean galdute super iraultzaile de Astore – Ternua atxilotuak eta honen aurrean, istiluen aurrean diñot, IA huddinirena barriro eginez, beste ekaitza, beste trumoi suertatu zan Bilbon. PP pozik aintzinako irudi emon da telebistan, faltan zeuena, kale borroka en Bilbao. Ohikoa tamalez. Guggenheim barruan egoenak kabroi batzuk eta kanpoan liatu zeurienak beste kabroi batzuk, baina antza ondino, “gure kabroiak” dira eta izan aldendu, alboratu edota errefusatu atzoko ganorabakeria. ELA eta Lab kaletu zeurien, zilegizko helburuak kaltetuak zeurien eta PPren diskurtsoa aberastu zeurien, hain zaila izango ete dan hau arbuiatzea?.
    EAJ trankil lotu behra da honegaz, IA berde dago ondiño egiazko botere aukera izeteko, berde, berde, momentuz etxe bertan soilik saiatzen da botoak arrantza egiten, prietas las filas ondiño, kanpora ezin begira edo ez gura begira.

  10. Xabier, hau ez da Ezker Abertzalearen inguruko debatea, ez baitu zerikusirik honekin. Istiluetan, fijatzen bazara CNTko hainbat ikur ere baitziren. Debatea sistema kapitalistaren kontrako borrokaren inguruan baizik, FMIko buruek biltzen diren uneoro istiluak sortzen dira leku horretan, atzo bilbon, baina herenegun Milanen, Seatleen eta abarr lekutan. Hauek ere Ezker Abertzalearenak?.
    Debatea, FMI eta kabroi horien haurrean zer egin behar den, biolentziarekin zeozer lortzen den ala ez, FMI eta heuren lakaioen biolentziaren aurrean zer egin, eta abar. Zentratu debatean mesedez.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s