ZARA herrigintzan!?

220px-1858208646_13ef7274ca_b_Petit_train_de_la_Rhune_FrancePasadizo bat, benetakoa: haserre dago gure seme Tomás, egun pasara joateko aukera galdu baitute; arrazoia: “beste herri batera goaz, eta ezin omen”. “Nora txango, zein herrira” nik; eta berak: “Larrunera, Frantziara”. Bigarren pasadizioa, hau ere benetakoa: Zarak denda bat ireki du Donostian; milaka ditu Indetex enpresa erraldoiak planetan zehar; guztietan handiena non, eta Gipuzkoako hiriburuan (!!!!!????).DOCU_DVA

Hara zer dioten nik baino gehiago dakitenek kontu hori dela-eta: “La tienda, además de la clientela que la propia San Sebastián y Guipúzcoa le proporciona, tiene miles de clientes del otro lado de la frontera, de Francia. Y es que los franceses se han convertido en clientes habituales de Zara.”

Hau ere! Nire semea ezin joan Larrunera, oraindik ere ¬2014KO EBan– Lapurdi Euskal Herria baino askoz gehiago delako Frantzia (nork dio gure itxaron bakarra Europa dela?), eta Zarak Donostia aukeratu, frantziarrak gurera libreki eta pozik etor daitezen, ahalik eta eragozpen gutxienekin.

Zer da hori: Ekonomia monsieurdames, ekonomia!! Ekonomiari bost axola frantziar horiek gehienak iparraldetarrak diren edo ez. Ekonomiak, Inditexek eta kapitalak berak dakitena da, ondo baino hobeto jakin ere, inguru hori –Iparraldea eta Hegoaldea– ezerk ez bezala lotzen dituela glamour-eko denda batek, distira duen hiri batek.

Egunotan sarri –gehiegi ere– aritu gara Kataluniaz, Krimeaz, Eskoziaz eta Ukrainaz. Zerk eragin da mugimedua, iraultza, burujabetasuna herrialde horietan? Hizkuntzak? Bai; Historiak? Bai; Borondateak? Bai. Baina nago ni, guztiaren gainetik, ia beti bezala, dirua izan dela arrazoi nagusia. Edo bestela: Donets edo Krimea, Ukrainiaren parte izan beharrean, Alemaniaren pare izan balira, eskatuko al zuten independentzia, edo Errusian txertatzea?

Eta guzti honek, zer Zararekin, zer gure Tomás Larrunera joan ezinarekin? Ba Zarak –sagardotegiek, alde zaharreko tabernek, ….. bezalaxe– mugimendu eta nahasketa gehiago ekarriko duela alde bateko eta besteko euskaldunen/biztanleen artean, gainerako euskal mugimenduek (bertsolaritza, ikastolak, …) baina, ez naizen arren kapaz esateko, joan-etorriko interes komertzialaz haratago ezer gehiagorik dagoen.

Anuncios

2 pensamientos en “ZARA herrigintzan!?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s