Gaurko notiziak

14925871_1837_6Notizia nagusia:
1.– 30.000 biztanle eskasekin ez du hotel nahikorik izango R. Madrid-i, Athletic Bilbokoari, Barcelonari, Atletico Madrilekoari eta Erret Sozietateari harrera egiteko. Eibar primerara; gora zuek!. Eta, ondorioz-edo, Gloriosoa ia-ia 2Bra; hori putada! Munduaren bi aurpegiak: beltza eta zuria; etsipena eta poza.
Bestelako notiziak:MAYK-ELECTIONS

1.- Atzo hauteskundeak Bruselako Parlamenturako. Iturgaiz-ek ez ditu ezer egin gabeko 7.000 € kobratuko; pozten naiz.
2.- Frantzian FNk irabazi du, eta demokraziaren kontrakoek betiko leloekin: “hau gehiegi da!, lurrikara!, …”. Eta Ingalaterratik, Austriatik, Holandatik, (….-)tik hedatzen ari dira. Herria burujabea da bere botoa gura duenari emateko; eta, libreki, aukeratu dute Frantzian FN. Zertan da demokrazia arriskuan? Arriskuan, izatekotan, betikoen partitokrazia egon daiteke. Ez al da poztekoa hori!? Nor ari da oker?
3.- Hego Euskal Herrian gauza interesgarriak:
3a.- Bizkaian PNVk irabazi du, beti beza.
3b.- Gipuzkoan eta Araban, ordea, EHBilduk.
3c.- Nafarroan PPk irabazi du, eta EHBildu bigarren. PNV seigarren gelditu da.

Atzo gauen Ortuzar entzun nuen, eta Euskal Herria/Euskal Autonomia Elkargoa/Euskadi terminoak bereizi ezinik, esan zuen: “Euskadiko lehen alderdia gara”. UFFFFFFFFFFFFFFFFFF!! Gehiegi esatea Ortuzar.

Nafarroan seigarrenak izan gara. Zer esan gura du horrek? Gure siglekin (PNV, Partido Nacionalista Vasco) ez garela ezer, ez garela inor Nafarroan, eta ezer gutxi Iparraldean. Hori ezin da ukatu. Zazpi lurraldeei Izen zehatz bat emateko ere arazoak ditugu. Bagenekien lehendik ere, baina zer pentsa eman beharko liguke.

Euskadin lehen indarra gara” esatea ez da gezurra, baina egia ere ez. Ez, behinik behin, balorazio politikoak egiteko aintzat hartzen diren parametroekin.

Araban EHBilduk aurrea hartu digu. Horrek min ematen du, min handia. Datorren urtean udal- eta foru-hauteskundeak dira. Martxa honetan EHBilduk popa erakutsiko digu, eta batik daki noiz arte.

Beti bezala Bizkaiak eman ditu botoak, eta horrek errazten du esatea: “Euskadin irabazi dugu”. Ortuzar, Urkullu, nik eta mundu guztiak daki horren ostean beste era bateko irakurketa dagoela: Bizkaian irabazi dugu, eta eta garaipen horrek –Bizkaiko boto kopuruarekin batera– eman digu USTEZKO garaipena Euskal Herriko –Iparraldea barne– zazpi lurraldeetan.

Portzierto, Josu Bergarak ez du ia ezer galdu Sestaon. Alegia: sestaoarrei bost axola izan zaie asteko polemika. Edo, bestela esanda: sestaoarrak nahiko konforme daude Alkate Bergarak esandakoarekin. Eta badakizue: herriaren bozka errespetatu egin behar da, hori da demokrazia.

8 pensamientos en “Gaurko notiziak

  1. Baina harrigarriena (eta erabat triste , benetan ) Itxaso Atutxaren adierazpenak gaur Euskadi Irratian.
    ” Zazpi herrialde gara. Beraz , Ipar Euskal Herriko bozak kontuan harturik EAJ garaile izan da Euskal Herrian “.
    Ahaztu zaio esatea zein zerrendatan zihoan EAJ-PNB.

  2. Hanka sartu egin dut zeren EAJ- PNB-ek bere zerrenda aurkeztu egin du eta.
    Kritika egin behar diot nire buruari nire hegoaldekeriak ez didalako EH ikusi utzi.
    Dena dela , Atutxak ederto daki Ipar Euskal Herrian ez dela aurkeztu ezker abertzaleko zerrendarik.

  3. Hauteskunde hauetatik nabarmenduko nukeen gauza bat da lehen aldiz EUSKAL HERRI osoko datuek kezkatzen dituela alderdiak eta hori oso pozgarria iruditzen zait.

    Nire ustez, martxan jarri behar da Euskal Herriko motorea eta hori EHBilduk eta EAJk osatzen duten elkarrekin. Haiek jakingo dute nola egin eta motore horrek ezin ditu beste sentsibilitateak baztertu. Inolaz ere, haiekin lan egiten jakin behar dute.

    Nolanahi ere, Europa honetan Euskal Herriak bere burua altxatu behar du eta ozen adierazi: Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta GURE ESKU DAGO!!!

  4. Badakigu hauteskunde hauek ezin direla Gasteizko parlamentura ekarri, baina ariketa hori egin ezkero EAJ-k eta EHB-k 21 parlamentario izango lituzkete.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s