Agur, eta ohore gutxi

CONGRESO PSE-0JNR5681.jpg-Sasoikoa ematen du, itxura onekoa: ile mataza urdindu gabea, soberako kilo gutxi, (….). Zortzi urteko aldea du bere nagusi zentralarekiko, hamabost ematen duten arren. Itxurosoa eta gazte jitekoa bera; soildua, urdindua, zimurtua eta okertua nagusia. Ekaitzak eraman ditu biak, itxurari jaramonik egin gabe. “Haize berriak” omen, lehendik ere paraje hauetan horren ezaguna eta jasan ezina egin ziguten haize berria.

Ajuria Eneara modu ez egokian, herriaren legitimaziorik gabe iritsi zenean, ondo baino hobeto zekien Francisco Javier Lópezek herriak –berak zentzurik gabe mespretxatu zuen herriak– ez ziola barkatuko. Hala izan da: egunetik egunera –bozkatik bozkara– alde egin diote herritarrek, alde ingurukoenek ere. Bakarrik gelditu arte, oso bakarrik. Hori da iruzurgileen patua: porrota eta bakardadea.

Zergatik deitu “haize berriak”, “porrota, frakasoa” adierazi gura denean? Zergatik jende gazteagoz, ilusionatuagoz jardun, zure ordezkoak ere zu bezala adinduak, zu bezala nagikerian eta poltronetan errotuak direnean? Zure ordezkotzat jotzen duten Idoia Mendiak bost urte gutxiago ditu, zure belaunaldikoa da, zure umealdikoa ia-ia.

Erregenerazioaz, birsortzeaz diharduzuenean, iruzur egiten duzuen hitzekin, terminoen funanbulista bilakatzen zarete, zu eta gainerako alderdietako agintari guztiak. Ez daukazue lehengairik/materiarik birsortzeko. Erregenerazioa eta errefundazioa eufemismo hutsak dira, esan gura dutenak: botereari eusteko, agintean jarraitzeko zerbait egin beharra daukagu; zerbait aldatu, medioen bidez herritarra birliluratzen saiatu, lehengo moduan jarraitzeko.

Ahaleginak eta bi egin ditu Rubalcabak presidente izateko. Ezin. Ez du glamour-ik.  Gorputzaren, itxuraren eta hitz jarioaren salmenta oinarrizkoak dira gaur egun. Andaluzia lokaztuta dago erraietaraino; beste era batera ezin bizi izateraino, iruzurretik eta lapurretatik ez bada. Aldatu dute aurpegiz, jarri dute emakumezko mingain zoli bat, eta hor dira berriro puntan, hor betiko aginteari eusten, betiko jendearekin. Bost axola EREak, bost milaka milioi desbideratuak, (….).

Frakasatu duelako alde egin du Lópezek. EAEko herritarrak oraindik ere badute zerbait andaluziarrek ez dutena, oraindik ere eusten diote duintasunari. Ez dute horren erraz ahazten. Gora gure herria! Ez bezate ahaztu beste batzuk ere lekzio hori. Pena dut, bihozmin itzela jaun hori lehendakari izatera heldu delako. Heldu den moduan, bai, baina heldu da, eta ez gara gai izan saihesteko.
Eta orain zer, López? Itxura oneko eta lanak kaltetu gabeko zu bezalako batek, zer egingo du orain? Nik badut erantzuna: politikoaren ofiziotik bizi, dela ospe handiko kargu publiko batean, dela enpresa pribatu/publiko erraldoi bateko administrazio-kontseiluan, dela (…). Zein ondo zaintzen duzuen zuen bizkarra kastakook!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s