Lehendakaria eskola publikoaren jaian, noski!!??

shapeimage_1Lehendakariak EAEko diru publikoak kudeatzen ditu, zeinekin hezkuntza, sanitatea, seguritatea eta beste hainbat arlo -guztiak ere publikoak- ordaintzen baitira. Hori horrela izanik ere, Hego Euskal Herriko kargurik gehienen haurrak eskola pribatuetara doaz, izan ikastolak, izan kolegio pribatuak. Hipokresia galanta.

Publikoa kudeatu, publikoa publizitatu,  publiikoaren bikaintasunak goretsi, baina haurrak -dituztenek- pribatura. Boterea eta kargua eskuratu eta gestionatzeko, publikoa; nire kuttunentzat, pribatua. Hipokresia, ezta!? Pribatura PPk, pribatura EAJk, pribatura Bilduk.

Bihar Urkullu Eskola Publikoaren jaian egongo omen da. Ez dakit zein eskolatan dituen -edo izan dituen- bere semeak -uste dut hirurak mutilak direla- baina apostua egingo nuke pribatuan ikasi dutela. Badago guzti horretan ulertzen ez dudan zerbait.

Post honetarako irudi bila joan sarera, eta hara zer aurkitu dudan (irakurri irudikoa), eta zer pentsa ere eman dit, ze gure eskolan nire umeek EAEko historia ikasten dute Espainiakoarekin batera, eta EAEko mapa penintsularen batera -Portugal kenduta-, eta izkutuan bakarrik Euskal Herrikoak. Eta badakit jakin alboko ikastolan, hasiera-hasieratik ateratzen dituztela Euskal Herrikoak, eta badakit Nafarroan horregatik jazarri ere egiten dituztela irakasleak ETAkideak direla esanaz, abertzale molde jakin batekoak izanik.

Nahastuta nago.

3 pensamientos en “Lehendakaria eskola publikoaren jaian, noski!!??

  1. Biturie, jakin beharko zeunke ikastolak ez garela pribatuak, ez dogu pribatu bokazioa, irabazi asmorik gabeko kooperatibak gara eta herri onuradunak gara den denak. Zerbitzu publiko bat ematen dugu eta fondo publikoez finantziatutako ikastetxeak gara. Ekarpen handia egin diogu eta egiten ari gara hezkuntza sistemari, hezkuntza sistemaren parte gara.
    Eta herri askotan ikastetxe bakarra ere bagara, adibidez Lapueblan, ekainaren 15ean Araba Euskaraz ospatuko dogun herrian, ikastetxe bakarra gara. Eta Batxilergoa D ereduan ematen duen Arabar Errioxako ikastetxe bakarra. Ez da hau hezkuntza sistemari egiten diogun ekarpena?
    Ba hori, ekainak 15ean Lapueblan ikusi nahi zaitudala

    • Nire post-a esaldi honekin amaitu dut: “nahastuta nago”. Eta horren aurretik aitortu dut ikastolek betetzen dituztela eskola publikoaren hutsene ugari, garapen nazionalerako eta ideologikorako garrantzizkoak diren hutsuneak.

      Eztabaida beste alde batetik dator: zer da publikoa, zer da pribatua? Lehendakariak, Gobernuaren ordezkari gorena den aldetik, aurrekontu publikoaren ordezkaria den aldetik, non egon behar du?

      Eta horren erantzuna Lehendakariak berak eman du, eta kriterio oso zuzenez Eskola Publikoaren aldeko Jaira joateko aukera egin. Ezin zuen besterik egin, bera delako ordezkari PUBLIKO nagusia EAEn.

      Zalantza sortu, baina. Ez hori bakarrik, Gernikara -Ibilaldira- joateko hautua ere egin du. Eta hor sartzen naiz beste aspektuan, zuk aipatzen duzun horretan “jakin beharko zeunke ikastolak ez garela pribatuak, ez dogu pribatu bokazioa, irabazi asmorik gabeko kooperatibak gara eta herri onuradunak gara den denak”. Arrazoia duzu. Baina (…)

      Zer gertatzen da herri honetan kargu PUBLIKO gehienek eskola PRIBATUetara bidaltzen dituztela euren umenak? nahiz eta bokazio publikokoak eta irabazi asmorik gabekoak izan?

      Horregatik nahastuta nengoen, eta halaxe jarraitzen dut, jakinda Ikastolen mugimentua, kooperatibena, bertsolaritzarena, (…) direla herri honek munduari bere adierazgarri modura, ikur eta eredu legetxe agertu dizkionak.

      Badago kontraesana, NiNeu.

  2. Nire ustez publiko-pribatu eztabaida gainditu behar dugu, zerbitzu publiko bat ematen dute ikastolak, Hezkuntza sailak ezartzen dituen matrikula arauak jarraitzen ditugu. Zure bigarren post honek hobeto utzi nau.
    Gaur goizean Euskadi Irratian Mikel Irizarrek ondo baino hobetu garatu du pribatutik uuruti dauden ikastolen eredu kooperatiboa eta zuk esaten duzunez hezkuntza sistemari egin diogun ekarpena ere ez da gutxieztekoa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s