Dima eredu

Igandeko arazoa ez dira 50.000 partehartzaileak; aise gainditutako kopurua, dagoeneko. Igandean 100.000/150.000 pertsona zaintzeak eta kudeatzeak sortuko ditu buruhausteak. Hori izan daiteke, une honetan, antolatzaileen buruko minik latzena. Katalunian -Zur eta Luren datuak datuak dira- 450.000k eman zuten izena, eta 1.650.000 agertu ziren. Proportzio berean, eta eguraldi onarekin, gurean 150.000 egon daitezke bideetan. Zergatik Dima eredu?

IMG_6809 (1024x683)
Ez dakit jarrera eredugarriz hitz egin daitekeen kasu honetan, baina tire. Zergatik eredu? Alde batetik, nire jaioterria eta familiaren eta lagunen herria delako, kar, kar, kar. Bestetik, eta honek balio du, Gure Esku Dago-ren kasuan, aparteko fenomenoa izan delako, Euskal Herrian beste inon gertatu ez dena, seguruenik.

Dimak 1.000 biztalnle pasatxo ditu, eta 5 autobus bete ditu iganderako: 300 lagun. Bakoitzak bere metroa erosi du, autobusa ordaindu du eta aurretik bazkaria ordaindu zuen. Dimako populazioaren ia herena apuntatu da. Proportzio horretan Bizkaiak berak bakarrik 350.000 lagun eraman ditzake.

Ez-ohiko kasua. Gerora begira,  ordea, igande ondorengo txanparako ispilua izan daiteke. Igorrek, adibidez, hiru bider biztanle gehiagorekin, autobus berberak antolatu ditu; eta Zeanurik, biztanle antzekotsuekin, autobus erdiak. Zergatik? Zer gertatu da Gasteizen eta Barakaldon, esaterako?

Dimako herritarretatik %98a PNV/Bildu-ko boto-emailleak dira; une honetan, gehiago Bildukoak. Gure Esku Dago-ren antolamenduan joera batekoak eta bestekoak aritu izan dira patxada eta giro onean. Hasarretxoren bat-edo egon dela? Seguru, normala den moduan.

Lan handia egin dute. Batzarrak, jendeari deia modu adeitsuan, bazkaria. Emaitza: 300 lagun iganderako. Lekzio bat Gure Esku-ren hurrengo urratsetarako. Ez da helburua Euskal Herriaren herena mobilizatzea, ezta gutxiagorik ere. Balioko luke, baina, antolatzeko moduaz ikasteko.

Agur apunte bat: Gazte gutxik hartu du parte Diman. Kuriosoa egin zait, eta deigarria ere bai. Diote bazkaria + metroa + autobusa 30 € inguru direla, eta gehiegi direla euren ahalmen ekonomikorako. Egia da. Hausnarketa beharko du.

Anuncios

11 pensamientos en “Dima eredu

  1. Lezaman be antzeko dinamika egonda, lan asko egin da eta alde guztietakoak izan dira lanean.
    Txorierritik 21 autobus ziren aurreko egunean, Lezamak 2000 biztanle ditu eta 21 horietatik. 5 Lezamakoak izango dira

  2. Nire herrian – Erandio – kristonako lana egin dugu azken lau hilabetetan.
    Nekatzeraino baina ilusioz jendearen erantzuna ikusten egunez egun.
    Bazkaria egin zen 9 euroren truke , pasa zen zapatuko pintxo-pote -ardo onduarekin .euro baten truke eta hainbeste kamiseta (500? gehiago ) , zozketa etab.en ondorioz autobusa ( Erandio-Arrasate-Durango-Erandio ) oso merketsu jarriko dugu : 5 euro zapia barne.

    Domekan 750 geunden apuntaturik.. 750 !!!!!!!!!!!!!

    Hori astebete lehenago.

    700 inguru 13 – 14 autobusetan , lau irteera leku , hiru ordutegi ezberdin bueltarako ….. trikitrilariak , abesbatza , kilikiak , buruhaundiak ………

    Gazte askok ez dute bere burua ikusten hain antolatu eta planifikatu dagoen dinamika batetan.
    Igandean esnatzen dira , autoa hartu eta bere herriko kilometro edo hurbilago dagoen beste batetara joango dira. Edo zuzen zuzen musika kantaldiak izango diren herri batetara.
    Eta kontuan hartu behar da jende gazte asko buru belarri ari dia azterketak prestatzen.

  3. ERANDIO EREDU

    Bideo honetan PSE , EAJ , EHBildu , afiliaziorik gabekoak , ” transbersalak ” ……eta dudarik gabe PODEMOSekoak ere.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s