Eta orain, zer?

y-ahora-queAtzo Arbizu aldera iritsi nintzenean, baserri-pareta baten kontra –gerizpetan- zegoen talde bat, janean eta edanean. Taldekide batek diño: “oraingoan emango zieaguk!”; eta besteak: “hala beharko”. Atzokoa ikusita, aurrerantzekoari begiratzea ez da erraza. Orain artekoa horren ongi egin dutenei dagokie hausnarketarik sakonena. Nik, nire aldetik, herritar, jeltzale eta abertzale lez, neure iritzia emango dut. Hasteko, esango nuke ez nukeela erreakzionatuko goiko horrek egin duen moduan, eta bai (….)

(….) gaur goizean bertan Gure Esku-ko mahai nagusiak egin duen eran: “Gure Esku ez da abertzalea, demokratikoa baizik”. Giltzarria da. Giltzarria ahalik eta euskal herritar gehien biltzeko, ezkerreko eta eskuineko, abertzale eta españolista, iparraldeko eta hegoaldeko.

Ez dugu orain artean hori lortu. Zirkunstantziak zirkunstantzia, elkarrengandik guztiz urrunduta bizi garen herria izan gara, eta gara oraindik. Atzo bildu ginen batzuk –herritarren gehienok-, baina pentsamolde berdin antzekoak izan giñen guztioI: abertzale mundukoak.

Badugu erronkarik ildo horretan: herritarrak demokrazira ekartzean, ulertuz hori herria –Euskal Herria- bere geroa libreki antolatzeko duen eskubidera ekartzean. Herri bat baikara. Gehienok argi dugu hori, abertzale garen aldetik, eta beste herritar asko eta asko ez zaizkigu oraindik bildu, eta ez dira gutxi guri begira daudenak.

Inportanteena une honetan ez da independentzia, baizik eta euskal herritar gehienek ohar daitezela hemen –Euskal Herrian- herri bat dagoela, herri bereizi bat.

Katalunian Diada herritar guztiek ospatzen dute, bateko zein besteko. Hemen ez. Gurean abertzaleok baino ez dugu ospatzen. Bakoitzak bere aldetik. Bada erronka hori: euskal herritar guztiok Euskal Herriko Egun Nazionala, Aberri Eguna elkarrekin ospatzea. Independentistok eta autonomistek. Guztiek ikus dezatela hemen badela herri bat, herri heldua eta beregaina, une jakin batean Espainia eta Frantziatik alde egitea –edo bertan geratzea- erabaki dezakeen herri bat.

Nik bota dut nirea, eta jarri dut eguna: ABERRI EGUNA.

Anuncios

4 pensamientos en “Eta orain, zer?

  1. Aberri Eguna egun nazionala izan beharko litzateke.
    Baina oso liteekena da udazken honetan bertan atzokoa baino haundiagoa ( jende kopurua eta lurraldetasunaren aldetik ) izango den zerbait guk denok egingo dugu.
    Atzo nekea eta energía berri bat aldi berean sentitu genituen ekimen honetako militante guztiok.
    Gainera bihartik Aurrera gehiago izango gara herri eta auzo batzordeetan.

    Zuek nahi izanez gero !

  2. Bituriegaz ados nago. Nire inguruan gende asko dago Gure Esku Dago mobimendutaz ezer ez dakitenak. Batzuk orain hasi dira itaunak egiten. Beste askok edonon ikusten dabe politika usain nazkagarria eta nekatu dira. Badaude ere ezker abertzaleen ondoan ezin egon diranak. Danak daukate beraien arrazoia, nahiz eta besteok beste ikuspuntu bat euki. Eta normalean hori ez da egun batetik bestera aldatzen.

    Sentzu horretan, Gure Esku Dago hartu duen jarrera ezin hobea izan da orain arte. Euren planteamendua oso simple alde batetik eta oso sakona izan arren, ez dauka ea bere kontra joateko argudiorik. Ez dira banderarik, areriorik, edo argazki tendentziosorik ikusten. Benetako demokrazia batek inoiz ukatu ez lukeena. Gainera momentu egokienean aurkeztuta.

    Freskotazunez, gende arrunta eta barria erabiliz, inolako burruka bilatuz…nire ustez, okerrerantz egiten ez badabe, honako tresnak dira herri hau banatu egingo dabenak.

    • Bai Biturie, uste dut bikain adierazi duzula hurrengo erronka: Euskal herritar guztingana heldu ETA herri baten argazkiak ateratzen joan.
      Aberri eguna elkarrekin ospatzea niri ere pasa zait burutik, baina pentsatzen jarrita, ez dut uste proposamen horrekin independentista ez diren euskal herritarrengana helaraziko geniokeenik gure aldarri demokratikoa. Akaso,aberri egunaren ordez euskal eguna ospatzea proposatuko bagenu ?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s