Hitzen polisemia


Azken bi urteotan, Administrazioan lan-lekuz aldatu nuenez gero, sarri entzun ditut nire inguruan BIKAINTASUNA eta KALITATEA terminoak, eta harrituta ikusi dut zelan 2+2+2+2+2=10, eta modu berean 0,5+1+2+1+0,5=10. Beti 10, beti Bikain. Atzo Koldo Saratxaga gonbidatu zuten EAEko Legebiltzarrera.

Han Koldoren inguruan bildu ziren parlamentariak –funtzionarioak gehienak- aho zabalik geldituko ziren honakoa entzutean: “los demás estamos innovando permanentemente y yo no veo eso en las instituciones (….) y tenemos que bailar en torno a algo que no cambia”.

Koldo Saratxagaren buruan/munduan/enpresan eta Administrazioaren eremuan –nik lan egiten dudan tokian- bikaintasun/kalitate/partaidetza/etika/gardentasun terminoek esanahi diferentea dute, guztiz bestelakoa. Koldoren enpresetan 0,5+1+2+1+0,5=5 dira, eta sekula ere ez 10.

Administrazioaren Bikaintasun eta Kalitate printzipioekin kaleko lehiara aterako bagina, biharamunean porrot eginda geundeke, etxean lanik gabe, edo “despedituak”, nahiz eta termino horrek –“despeditua”- lekurik ez izan Saratxagaren unibertso profesionalean.

Administrazioak –teorian behinik behin– giza-baliabiderik prestatuenak ditu; Administrazioan sartzerakoan onenak eta, gero, lan-orduetan egindako ehunka ikastaroz jantziak. Edozein enpresa pribatuk balitu baliabide horiek, puntakoa litzateke merkatuko lehia bortitzean. Uste osoa dut, ordea, gure funtzionario-ajeekin, ohiturekin eta praktikekin, eta ditugun gidari/agintariekin lur joko genukeela kalera atera bezain laster.

Nor errudun? Funtzionarioa, eroso bizi, lanposuaren galtzearen beldurrik ez eta aldaketarik gura ez duelako; eta agintaria/kargua, bere xoxak jokatu ez, lanaren emaitzarik eskatu ez eta diskurtsoarekin bakarrik, praktikarik gabe, bikain izatae lortu eta, pulpitoz pulpito, txaloak nonahi jasotzen dituelako, egin ondo zein txarto.

Merkatuaren lehia gupidagabean, Koldo Saratxagaren munduan 2+2+2+2+2= 10 dira; eta 0,5+1+2+1+0,5= 5, eta ez 10. Administrazioa magikoa da, ezohikoa, hodei artean gazteluak egiten egokitua.

2 pensamientos en “Hitzen polisemia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s