Bi irudi

indizeaAtzeraturik ohi nabil ia beti, notiziak freskura galdu eta gero. Asteburuko bi irudi -ia iberiar penintsula osoan guztiz hedatuak- gorde ditut oroimenean:
1.– Neska ausar lotsagabe estatubatuarra, eskuetan trapu drapeau bat duela;
2.- Atezain espainiar ospetsua, belaunak lurrean tinkaturik.miley-cyrus-ikurrina_11431_1

2.- Menoti argentinarrak esan berri du: “Ocurre que cuando se equivoca el arquero en un partido de fútbol inmediatamente se sacude la red, pero cuando se equivoca un delantero o un mediocampista no siempre es gol“.

Nik badut seme bat atezain. Badakit zer den hori; zer den partidak ez ikusi gura izatea; zer den marmarra inguruan; zer den taldekide guztiek txarto egitea, baina gola atezainari sartzea, eta ez talde osoari. Badut beste seme bat aurrelari.Iker Casillas-en erruki sentitu nuen. Gure -euskal herritarren- artean milakak ta milakak Herbeheren golak ospatzen zituztenean, nik atezain Casillas-en aurpegiari erreparatu nion.

Berdin zait zer egiten duen Espainiak. Bost axola. Europako bi kopa eta Mundial bat irabazi ditu, eta gurean inoiz baino abertzale gehiago gaude. Behar bada, “La Roja”k beste Mundial bat irabaztea behar dugu, oraindik ere euskal herritar gehiago biltzeko independentziaren bidera.

Nik, guztiarekin, Casillas-en aurpegiari, lurrean tinkatutako belaunei, erreparatu nien.

1.- Bat ere gogoko ez dudan neska ganora gutxikoa atera zen Barcelonan, erdi erotuta zeuden milaka neraberen aurrera. Halakoren batean, gerria gora-behera, hanka-artekoa atzera-aurrera, trapu bat astinduz azaldu da eszenatokian. Berde, zuri eta gorri koloreetako trapua, norbaitek eskuetan jarri zion trapua, deabruaren garezurra bailitzan.

Polikiroldegian bildutakoei bost ardura ikurriñak, neraberik gehienek errekonozi-ezina zen trapuak. Premiarik ere ez.

Bai, ordea, han -kontzertuan- egon ez zirenek. Horiek bai errekonozitu trapua, eta erabili ere egin dutela gaia hitzetik hortzera, eta barreiatu Penintsulan zehar, ez baitut uste Alemanian edo Estatu Batuetan eragina izan duenik.

Cyrus kantari/antzezleak ez daki non dagoen Euskal Herria, non Katalunia, non Espainia edo Polonia. Zenbat euskaldun herritarrek kokatuko lukete Nebraska Estatu Batuetako mapan? Pentsa Cyrus-ek ikurriña, Euskal Herria.

Non jarri eskenatokia Lur planetan, han agertuko da bera, besteek egiten ez duten zozer egin eta planeta guztiko medioetan azaltzeko. Ikurriñari egokitu zaio, oraingoan, irreberentziaren ikur izatea.

Ez da bakarra. Berak baino lehen, dagoeneko ia nik beste urte dituen Madonak ere -hau ere estatubatuarra- bildu zituen bere espektakulura Iparraldeko kantari batzuk. Eta horiei esker, Madonaren kalakari txapeldunei eta Cyrusen ikurriñari esker, munduan zehar gehiago jakin dute gutaz -Euskal Herriaz eta gure trapu eta kantariez- beste ezein bitartekoren bidez baino. Horrela da, eta horrela kontatzen dugu.

Anuncios

2 pensamientos en “Bi irudi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s