Nuklearra Ez, Fracking-a EZ; zer BAI?

fracking-ez1Munduaren kontra hasiko ote naiz ni orain, hemen? Baliteke. Inor ez dago nuklearren, ez behinik behin Garoñaren alde. Berdin fracking-az. Nire galdera da:

energia nuklearrik gabe eta frackingaren gas metanorik gabe, nondik lortuko dugu energia?

Datu gehiago ere eman daitezke; adibidez: zein da zure aztarna ekologikoa? Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,2 hektarearen baliokidea da; gutxi gora behera, 4 futbol zelaikoa. Munduko biztanle guztiak Zarauzkoak bezala biziko balira, euren kontsumo maila hornitu ahal izateko bi planeta baino gehiago beharko lirateke.

Ez dut dudari egiten, ezta zuek ere, zarauztar gehienak nuklearren eta fracking-aren kontrakoak direla, eta seguru ez dituztela gogoko eolikoak, eta Petronor kendu gurako dutela eta koke-plantaren aurkako manifaren batean egon direla.

Muskizen dagoen findegiak, askotan erraustegiekin gertatzen den moduan, materia behar dute martxan egoteko eta urrunetik ekarri behar bada, hori kutsakorragoa izateaz aparte, ez da ekonomikoa izaten. Koke planta berriak petrolio “zikin” horiek fintzeko balio du baina etekin ekonomikoa ateratzekoa ez dago hain argi.

Petronor kolokan dago, oso. Horregatik, giro politiko berrian energia politikaren ildoak eta eztabaidak sustatu beharra daukagu. Independentzia energetikoaren ziria bukatu da eta eguzkia dugu iraunkortasunerako bide bakarra.

 

OHARRA: post honen zatitxo bat baino ez da nirea; gainerakoa Iñaki Barcenari kopiatu diot, Ekologistak Martxan-eko kdieari. Deigarria egin zait, oso, berak dioena. Deigarria -eta eskandalagarria ere bai- egin zaidan moduan GAIA teoriaren asmatzaile James Lovelock, egun batetik bestera nuklearren aldekoa bihurtzea, berak esana baita: “mundu honen martxan, mendebaldekoon martxan -nuklearren kontra daudenak barne- energia nukelarrak baino ezin du bermatu gaur egungo bizimodua 9.000.000.000 gizakumerentzat“.

HORTAZ, eta hau da galdera nagusia: Nuklearrak EZ, Frackinga EZ, zer BAi?, zerekin asetuko ditugu gure premia energetikoak, zerekin nukklearren eta fracking-aren kontra daudenek eragiten duten aztarna ekologikoa ikaragarria?

 

GALDERA hori da,zerekin asetu gure premiak? Ez dut galdera horren aldeko manifarik ikusten; ez dut horren aldeko sinadura-bilketen berri; ez ditut entzun aktibista anti-nuklearrak, aktibista anti-fracking-ak esaten “nik konpartitu egin gura du 90 m2ko nire etxea -non, ume barik, bakarrik bizi bainaiz- beste batzuekin, Afrikatik etorritako milaka eta milaka etorkinekin”; ez ditut entzun esaten: “ez dut inoiz gehiago kotxerik erabiliko“. Eta abar. Galdera, aktibismoaren aurretikoa, hori da.

 

5 pensamientos en “Nuklearra Ez, Fracking-a EZ; zer BAI?

  1. Zarauztarren inkesta ari buruz:

    320 puntu!

    Muy bien! Si todos los habitantes del planeta llevaran tu modo de vida, los recursos que ofrece la Tierra serían suficientes para abastecer a la población mundial.

  2. Hortaz, Biturie, zu nuklearraren eta frackingaren aldekoa zarela ulertu behar al dugu? Edo zuk ere ez duzu galdera horrentzako erantzunik? Nik dakidala EAJk Garoñaren kontra egiten du, eta Urtaranek behintzat frackingaren kontra hitz egin du. Eta zuk?

    Ni nuklearren kontra nago eta frackingaren aurka ere bai. Azken honen kontra, besteak beste, gure lurraren akuiferoei sekulako kalte iraunkorra egiteko arrisku handia duelako, eta energiaren erronka handia bada, ur edangarriarena ez da txikiagoa izago etorkizunean. Ura izango da urre berria, eta guk gurea arriskutan jarriko al dugu?

    Aztarna ekologikoarena egia da, eta bidea aztarna hori murriztea da. Eta ez da hain zaila, norbanakook gastatzen dugun energiaren zati oso handi bat alferrik galtzen dugulako: etxeko leihoak modu egokian itxita energia asko aurrezten da, elektrotresna guztiei moduladore bat jarrita energia mordoa aurrezten da, garraio publikoa erabilita asko aurrezten da…

    Baina kontuz, denok ardura dugun arren, energiaren alperrikako galera «de serie» datorkigu: zenbat plastiko erabiltzen da (edozein gauzarako: elikagaiak saltzeko, lehengaiak estaltzeko…) beharrezkoa ez denean? Zenbat energia aurrestuko litzateke, adibidez, Gasteizen dauden 10.000 etxebizitza hutsetan jendea biziko balitz, etxe berriak eraikitzen ibili ordez? Zenbat energia aurrestuko litzateke abiadura handiko trena eraiki ordez trenbide sare eraginkorra osatu eskero, jakina denean ibilgailuek, berdin da kotxe zein tren, proportzioan askoz energia handiagoa xahutzen dutela abiadura handietan joan eskero. Eta hamaika adibide jar genitzake (golf zelaiak Euskal Herrian, zertarako? Gabonetan hiri guztiak argiz beteta, zergatik?….)

    Energia asko gastatzen dugu guk, baina batez ere gure gizarteak. Eta aukera dago gutxiago gastatzeko ongizatean galera handirik izan gabe

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s