Utzi bakean demokrazia!

2423-160Topeka, muturka eta kolpeka ari dira EAJ eta Ezker Abertzalea. Muturka Epsilon dela-eta, kolpeka zabor-bilketarekin eta kolpeka Kutxabank-en ondorioz. Baten batzuk ernegatzen daude: EZ DUTE BAT EGITEN ALDERDI ABERTZALEEK!! Ez dut ulertzen. Ni txoratzen nago, hori behar baitugu. Horrek ez gaitu jarrera guztiak onartzera eramaten. Adibidez:

Herrialde bateko bi alderdi nagusiek, diferentzia sozioekonomiko eta politiko sakonak dituzten bi alderdik eztabaidatu, aurrez aurre jarri, eta, tokatzen denean, muturka ere egin behar dute. Horretarako ere badaude. Hori da demokrazia. Zenbat eta koipetsuago elkarrekin, orduan eta arriskutsuago.

Bai, kuestio nazional zenbaitetan -oso gutxitan- bat egiteko ere badaude. Gure Esku da horren adibidea; eta izango dugu aukera haren bilakaeraz -eta gehiagotaz ere- jarduteko. DEMOKRAZIAz jarduteko.

Demokrazia  herritar gehienei kasu egiteada , gutxiengoak errespetatzea, inor ez zapaltzea. Hitz potoloa da demokrazia, GEHIENGOA eta ANIZTASUNA terminoak bere baitan hartzen dituena; batik bat gehiengoa.

Justu horrexegatik -eta hartzen dut lehenengo paragrafoko haria- zur eta lur (aupa hi!) gelditu naiz Argia astekarian irakurri dudanean, azaleko orrialdean gotik beehera “Kutxabank, demokraziari kopea“. Ezin sinestuta gelditu naiz.

Kutxabank-en gertatzen ari denak demokraziarekin dago lotuta? Ze txantxa da hau? Zerikusirik izatekotan LEHIA IDEOLOGIKOArekin izango du zerikusia, LEHIA POLITIKOArekin. Nola kutsatu daiteke DEMOKRAZIAren izena Kutxabank-en affaire-rekin nahastuta?

Pello Zubiriak izenpetzen du artikulua, eta lehendik nahika sektarioa ikusi dut Zubiria Gipuzkoako zabor-bilketaren gaiarekin. Bere gogo eta asmo politikoak kontzeptu orokorrekin nahasten ditu.

Bera Ezker Abertzalekoa da. Oso ondo, baina horrek ez dio autoritaterik ematen ildo ideologiko jakin bat kategoria bihurtzeko; hau da: GU KUTXABANK-EN PRIBATIZAZIOAREN KONTRA GAUDE, HORTAZ PNV-PP-PSOEk EGTIEN DUTEN DEMOKRAZIOAREN KONTRAKOA DA.

Aspaldiko garai batera eraman nau kontsiderazio horrek. Ahaztuta neukan garaiara, HBren garaira. Orduan ere horrela jarduten zuten: GUK DUGU ARRAZOIA, ETA GURE KONTRA DAGOENA EZ DA DEMOKRATA, EZ DA EUSKALDUNA, EZ DA ONA.

Ez Zubiria jauna, horrela ez. Zuk eman zure iritzia, baina ez konfunditu inor. Beste horrenbeste Argia-z ere: jaun/andreok, geroz hestuago gaude astekarian, arnasarik gabe. Uste dut garai bateko aniztasuna egunetik egunera murrizten ari dela, eta hori txarra da.

Anuncios

2 pensamientos en “Utzi bakean demokrazia!

  1. Kaixo Biturie.
    Ointxe bertan amaitu dut aipatzen dozun artikuluaren irakurketa eta ez dut eiten bat zure iritziarekin inundik inora.
    Bai onartu leike terminoen erabilera batzuetan zentzuz kanpo izatea, baina funtsezko idearekin guztiz egiazkoa eta argia da.
    Adibide bezala eta hori baieztatzeko( demokrazia faltari buruz) : patronatoa Kutxabanken agintean eta “blindatuta” ( beraren partaidetza barruko erabaki ahalmenaren egotea) izatea ez da ba demokrazia nabarmen eza ?
    Ze suertatu leike hemendik laupabost urte alderdi baten ( EAJ kasu) goiko organoetan pertsona/ korronte desberdiñak egotea eta Kutxabankek jarraituko duen politika ekonomikoa patronatoa hiru/lau pertsonen eskuetan izatea.Hori ez da ba-orain moda dagoen hitza- “casta” baten menpean egotea?

    Parkatu atrebenziagatik eta ondo segi.

  2. Napar batek diotzu, Kutxabankekin, CANekin gertatutakoa gertatuko da. Tiempo al tiempo.
    Por cierto, zer diozu europar parlamentuan PPren hautagaiari PNVk eman dion bozkaz?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s