Menpekotasuna baino sumisioa

micción-sumisiónUrkulluk bilera eskatu omen dio Rajoy-ri. Erantzunik ez. Lehenagotik ere saiatu da lehendakaria. Emaitzarik ez. Ez-ikusiarena egiten digu Espainiak. Gutxietsi. Izan dugu, arlo horretan, garai hoberik.

Nire ibilbide profesionala itzulpenarekin lotuta dago duela 30 urtetik. Lehenengo EHAAn -EAEko boletinean-, non autonomia erkidego honek bere esku dituen eskumenen araberako xedapenak (legeak, dekretuak, …) argitaratzen baitira.

Azken hileotan BOEn ari naiz, eta konturatu naiz -inoiz baino hobeto- zenbat eskumen/konpetentzia falta zaizkigun, Espainiako zenbat legek eragiten digun. Kontzertu Ekonomikoa izateak estaltzen ditu gaineako hutsune guztiak.

Gaur Quirogari -EAEko laugarren alderdiko presidenteari- «Mariano Rajoy no recibirá próximamente al lehendakari» entzun diodanean areagotu egin zait orain baino lehen nahiko argi nuena,  BOEren azterketak egunero sendesten didana: gure menpekotasuna Madrilekiko geroz handiagoa da; gure eragina Madrilen geroz txikiagoa; gure ahalmena Espainiako Estatua mugiarazteko, hutsaren parekoa.

Quirogaren hitzek hori adierazten dute. Marrazten dute lehendakari Urkullu belaunikatuta bilera bat eskatuz, mesedez eta faborez jaramon egiteko erregutuz. Rajoyk ez dio erantzun, baina aditzera ematen dio «espera Urkullu, que ya llegará tu turno dentro del orden de prelación de presidentes de CCAA«; edo horrelako zerbait.

Pena da, pena ikaragarria, zerbait izana penintsulan, Europan eta munduan ETAren garaian, bortizkeriaren eta erailketaren itzalean. Zerbait Ibarretxeren apustu politikoarekin.  Eta orain? Orain PPren laugarren mailako ordezkariak pasatzen dizkigu Madrileko mandatuak.

Gurako nuke oker ibiltzea. Nahiko nuke guk ez dakigun informazioa egotea. Pentsatu eta sinetsi ere egin beharra daukat sukaldea guk uste baino gehiegokoa dela.

Ametsak agian, nik nahiko nukeena. Ezin menpekotasunaren eta mezpresuaren  inpresioa gainditu. Irudipena dut, gainera -eta hau da okerrena- euskal herritar gehienek dutela susmo hori. Horregatik, agian, geroz gehiago jotzen dute alderdi abertzaleetara.

Ez da nahikoa.

2 comentarios en “Menpekotasuna baino sumisioa

  1. Ondo Akarregi, ondo. Gai bat atara eta zuek baloiak kanpora eta besteei ardura botatzen. Zuek bai izan zineten azkarrak orain dela 30 urte eta horregatik halan zaudete. Kontua da zuei kasu gitxiago egiten dizutela. Zuen espetxeratuak gero eta gende gutxiei arduratzen zaio. Hori ez da ona ere baina hala da. Hobe izango litzateke zuentzat eta herriarentzat ere holako gaietan lagunak bilatzea arerioak baino. Baina tira Akarregi, tira. Baliteke ezinezkoa izatea hori zuretzat.

Deja un comentario