Duela 40 urteko batzokiak

22721_imagen_3Uztailaren erdi aldera paella jana izan genuen Dimako batzokian. Gure familiako lau neba-arrebok joan ginen, gure seme-alabekin batera. Mahaiz mahai aztertu nituen jatera azaldu ziren 100ak.

Batez besteko adina 70 urte ingurukoa. Gu gazteenetarikoak, (….) eta gure umeak, jakina!. Gogoratu nituen duela 35-40 urteko garaiak, mahaikideek eurek 40 urte inguru zituzten garai itxaropentsu haiek. Bakoitzak bere patrikatik dirua jarri, eta guztien artean Dimako batzokia erosi eta eraberritu zuteneko garai loriatsuak. Gaur egun guztiz ezinezkoak diren garaiak.

Bertaratutakoen artean EAJ-EA haustura latzean EAra joan, eta berriro EAJra itzulitakoak. Momentu gogorrak haiek alde bietarako. Familia apurtuak, koadrilla deseginak, zauri osatu ezinak.

Asteburu bat eta beste bat -batek daki zenbat- eman zituzten batzokia konpontzen, baserriko lanek uzten zien denbora horretan erabiliz. Batzokia zaharberritu, eta gero herriko ermita guztiak, muxu-truk, ideologiaz, sinesmenez eta herritar sentimendu hutsez. Orduan ere izango ziren beste helburu batzuk zituztenak, ez hain ideologikoak.

Berriro diot: gaur egun guztiz da ezinezkoa. Alderdikide berririk gehienak kargu-usinera hurbiltzen dira, eta batzutan bakarrik afiliatzen dira “yo soy del Partido, ya sabes, pero no necesito afiliarme“. Zenbat horrelako! Esaiezue horiei garai haietako jarrera desinteresatua izan dezaten, asteburuetan batzokiko barrara zerbitzera joan daitezen, Alderdi Egunak hilabete lehenagotik antolatu ditzaten, hauteskunde kanpainak etxez etxe egin ditzaten. Bai zera!

Orain PPkoak etorri dira susmoak zabalduz, susmo txarrak, politikak bizi duen giro jasanezinaren susmo nazkagarriak: “ZEIN DIRUREKIN FINANTZATU DITUZUE BATZOKIAK”?

Afiliatu jeltzaleen diruarekin, Francokumeok! Soberakorik izan ez, eta apurra ideologiarekin konpartitzeko prest zeuden herritar xumeen diruarekin, fazismoaren jarraitzaleok!

Ez naiz Batzoki guztien sortze-uneen peskizan ibilia. Beharrik ere ez. Gurean ere izango dira dudazko kasuak. Zelan ez, non ez! Ez dut uste -un honetan- inor dagoenik politikaren munduan EAJri lezioak emateko moduan.

Politika txarrituta dago, susmopean, eta egunerokotasunak aregoatu egiten du aire kutsatuaren sentsazioa. Batzokiak hustu egin dira, militantzia oso zaharra da eta Alderdiko exkutiben buruan boterea lortzeak eta hari eusteak du lehentasuna. Hori da, gehienbat, politika, eta gaur egun ezinezkoa da horri aurre egitea.

Lópezekin espainolek boterea lapurtu zigutenean, asko eta asko ikaratu egin ziren, kargurik gabe, botere-gunerik gabe, herritar xume bihurtuta. Aukera ederra izan genuen -okerrean- egoera itzultzeko, iraultzeko.

Ezer. Botera berriz eskuratuta, lehengo lepotik burua; betiko jendea eskua luzatuta, xoxa/kargu bila, lehenengo aurpegi berberak, lehenengo huts antzekoak. Ez dugu ikasten. Ez dakigu. Harik eta berriro boteretik botatzen gaituzten arte.

Dimako Batzokiko janari hartan egon zirenetatik erdia 10-15 urteko epean hilko da. Eurekin batera, alderdia, batzoki eta ideologia bizitzeko eta sentitzeko modu bat.    Batzokiak euren izerdiaz, euren diruaz, euren kemenaz, euren sinesmen desinteresatuaz eraiki eta konpondu zituzten horietatik erdia joan dira, edo badoaz epe laburrean.

Hori bai benetako belaunaldi jeltzalea. Benetako abertzaleak!! Ez da gehiagotan itzuliko.

Azken hatsetan FRANKISTAKUMEEN irainak jasan behar. Bada gero hori ere!

Anuncios

2 pensamientos en “Duela 40 urteko batzokiak

  1. Triste, baina egia. Esaten dozun guztia. Ez dakit beste guda, eta ondorengo diktadore bat, behar dogun antzinako denborara bueltatzeko, baina esango nuke, nahiz eta hainbeste gauza garrantzitsu lortu, ez gagoz garai beltz hoien urrunegi.

  2. Gogoan izan garai batean herri hau karlista izan zela. Karlistak hil eta semealabak, abertzaleak. Urte batzu barru denok “munduko hiritarrak”.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s