Nork berea

Misda en Arzntzazu/Arantzazu/09-09-2014/LUSAAtzo Arantzazun ia-ia-ia EAEko gobernukide guztiak egon ziren, Gipuzkako Aldundikoak egon ziren moduan. Diferentziak -janzkeraz aparte- izan ziren bai. Nagusienak: Gobernuko kide jeltzaleak mezatara joan ziren, Gipuzkoako Aldundiko Bildu-kideak presoen senideak agurtzera. Sinesmen kontuak bakarrik?Misda en Arzntzazu/Arantzazu/09-09-2014/LUSA

Misda en Arzntzazu/Arantzazu/09-09-2014/LUSAZiur naiz, Urkulluren gobernuko kide guztiak ez direla sinesmendunak. Praktikantea baten bat baino ez. EAJko militante ugari guztiz dira eliza katolikoaren kontrakoak, erradikalen artean erradikalenak, eroak. Hala ere, bi aste barru meza izango da Forondako zelaietan, Alderdi Egunean. Zergatik Eliza katolikoarekin konplitu behar hori?

Oraindik ere Eliza katolikoaren alde agertzeak atxikimendu itzela du euskal gizartean, are gizarte zeharo zaharkitu honetan. Beraz, ekintza folkloriko-erlijiosoaz aparte, helburu politiko zehatzeko jarrera ere izan zen Urkulluren gobernuarena Arantzazun.

Beste aldean Garitano eta bere kargu gorenak. Korbatarik ez, mezarik ere ez. Arrazoia: erakundeak akontesionalak dira, eta horren aldeko apustua egin behar da. Ondo da.

Esplikatu behar Garitanok, ordea,  ia zergatik joan zen PRESOEN SENIDEAK agurtzera Gipuzkoako gizartearen zati handi batek ez badu ezelango zerikusirik presoekin. Esplikatu behar zergatik agertzen den zenbait manifestaziotan, gipuzkoar gehienek ekitaldi horietako kontsignen kontrakoa bada.

Zergatik agertu zen Garitano Hondarribo Alarde Mistoaren ondoan, hondarribitarren gehiengo erabatekoa kontrakoa bada? Entzun dut, portzierto, Hezkuntzako sailburu Uriartek gobernu barruko kritikak ere —ez EH Bildurenak bakarrik— izan zituela Alarde Fundazioaren ekintza baten parte hartzeagatik.

Konplexuak dira, besterik ez. Zuzentasun politiko hutsari begiratuz jokatzen dugunean lelokeri asko egiten ditugu, gehiegi, herritarren gehiengotik urruntzeaz gainera.

Urkulluren gobernua Arantzazun egoteak ez du lotura zuzenik –esandakoagatik- sailburuen sinesmenarekin (badakit Urkulluk berak sinesten duela), baizik eta joko politikoarekin, eta, baita ere, Elizari adiskidantza-keinua egitearekin.

Bakoitzak berea.

Anuncios

Un pensamiento en “Nork berea

  1. Falta zitzaiguna. Hire kukluxkanzalea? Giza eskubideak zalantzan? Portzierto, iñork ez dik oraindik hondarribiarron iritzia neurtu horretaz. Atrebitzen?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s