Notizia

Kotxe bat ateratzen da Tuteran bidetik, eta aurretik datorren beste bat jo: hildako bat (umeduna) eta hiru zauritu. Ohikoa gure errepideetan, ohikoegia. Hildakoez eta zauritutakoaz gain, ez da -normalean- datu gehiagorik ematen; agian istripuaren ustezko zergatiak. Izenik-eta, apenas. Halaxe egin dute, oraingoan ere,  Nafarroako bi egunkarik:

ap68b_jpg_20140914192026_23144_1
1.- Diario de Navarra: “Una mujer embarazada fallece en un accidente en la AP-68 en Tudela“. Informazio hutsa.

2.- Diario de Noticias de Navarra: “Una vecina de Zaragoza, embarazada, muere en un accidente en la AP-68 en Tudela“. Bigarren mailan informazio osagarria.

Beste batzuk, ordea, ez dute horren normaltzat jo istripua. Izen bat eman dute, zaurituarena, ez hildakoarena.  Ezohikoa, arraroa, izen handi edo ospetsuren bat izango da seguruenik .

BxhY3HhIMAAwPoT.jpg large1.- Berria: “Ebakuntza egin beharko diote Jone Artolari“. Azpiko titularrean Ugaitz Perez presoari buruzko erreferentziak.

2.- Deia: “Jone Artola resulta herida en accidente a la vuelta de una visita en la cárcel de Castellón II

3.- Gara: “Jone Artola sufre lesiones que afectan a costillas, ….

Jone Artola, zein da hori, batzuk ezkutatu eta beste batzuk aldarrikatzen duten hori?

Bilboko jaietako iazko txupinera. Bada nahikoa ohore, bai. Hori kontatzen digute egunkari horietako notiziek (…..) eta Alakant-en preso dagoen mutil baten -Ugaitz Pérezen- senitartekoa edo antzeko zerbait.

Baliteke Bilboko txupinera hutsa izateak ez ziokeela emango lehen planorik medioetan. Edo bai. Oraingoan, ordea, preso baten senide izateak eskaini dio hori -edo hala uste dut nik-, asteburuan ehunka kilometroak egin beharrak (…..), urtean batek daki zenbat aldiz.

presoakFutbol zelaietan-eta “Euskal Presoak Euskal Herrira” pankartak ikusten ditugunean, sarri oldozten dugu “hauek beti berdin“, konturatu ere egin gabe gure suminduran, eskatzen dutena guztiz dela gizalegekoa,  duintasunak ekatzen duena; ez, behar bada, indarreko zuzenbidearen/legearen araberakoa, zein unean uneko eta interes jakinen neurrian egokitzen baita.

Astero 800 kilometro joateko, eta beste horrenbeste itzultzeko. Egun garbietan, euritsuetan eta elurtsuetan. Joan, ordu laurden bat zure seme-alaba-aita-ama-emazte-senarrarekin, eta buelta etxera, ehunka kilometro, neka eta leher eginda.

Duela bi urte utzi zion ETAk bere jardunari. Ordura arte mila aldiz entzunda geneukan “utzi, eta gero dena posible da, bideratuko da gatazka beste era batera“. Bi urte geroago presoak ziegetan jarraitzen dute -ez naiz horretan sartuko-, euren etxeetatik ehunka kilometrora. Ankerra, mendekua. Horixe da: IRABAZLEAREN MENDEKUA.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s