Halakoren batean

urkullu_10133_1Urkullu jauna, Lehendakari eta alderdikide hori, zinez diotsut ez dakidala ondo zertan gauden: beste behin ere Espainia aldera, eta, Erkorekak dioen moduan, beste behin ere esku hutsik itzuli. Ez da uzta oparoa. Zer dio aurrez aurre hainbeste ordutan izan duzun presidente espainiarrak? Ez dut sinesten ezer ez dagoenik. Hala balitz, behartuta zaude herritarrei horren berri ematera: “Saiatu naiz, baina ez dut ezer lortu”.

Saiatzea  bertutea da. Ez etsi. Noiz arte baina? Noiz arte eutsi behar diogu Madrilekin zubi-lanak eraikitzeari, eta haiengandik ezetza jasotzeari, ez-ikusiarena jasateari?

Egunotan Nafarroan ere aztoratuta dabiltza. Mila eta piku milioi euro ordaindu behar omen dizkiote Espainiari ez dakit ondo zein kontzeptu dela-eta, baina badirudi Kontzertua/kupoa bera ateratzen dela zaurituta. Pentsa, lehendakari jauna, gu harro-harro besteengandik bereizten gaituena Kontzertu Ekonomikoa dela-eta, eta Espainia, hori ere nahasten lotsagabe.

Fiskalitatean ere ausartzen badira, eta orain arte Hezkuntzan, Funtzio Publikoan, Segurtasunean eta beste hainbat arlotan ere sartu badira, zein da gure geroa? Ondo dago itxurari eustea, ez izatea oldarkorra, jakitea kontua ez dela zarata egitea, praktikoa izatea baizik. Ondo dago guzti hori. Hala ere, zertan gaude une honetan? Uste dut, gardentasunaren izenean eta informazio benetakoa jasotzeko dugun eskubidearen izenean, merezi dugula esplikazio bat.

Gu horrelakoetan -eguneko gestioan- ari garela, bihar Eskozian independentziaren alde/kontra bozkatuko dute. Eta azaroaren 9an Katalunian, baldin eta “toda la ley” gainditzea lortzen badute. Bada aldea. “Baina guk badugu dagoeneko Kontzertua” esan dezake norbaitek. Arrazoia du. Independentziak urruti uzten du Kontzertua, behin eta berriro erasotzen duten Kontzertua.
Denbora gehiago behar dugula, bale. Hobeto prestatu behar dugula geure burua, bale. Guzti hori, bale; baina nik uste Eskoziako erreferendum-aren ostearen eta Katalunian gertatzen denaren aurrean, zerbait serio -serioagoa- egituratzeari ekin beharko diogula.

2 pensamientos en “Halakoren batean

  1. Nik ez bakarrik Lehendakariari, baizik eta Alderdiko burukideei itaunduko nuke zer egiten ari garan. Gure aukera laster baino beranduago helduko zaigu barriro. Atzo Katalunya aldetik ibili nintzan eta, nahiz eta asko ez sakondu (lanagatik nintzan eta eguna egin nuen bakarrik), han bizi dan giroa argi dago ez dala kontsultagaz amaitzen.
    Eta guk? Ez dakit gure artean nork uste ahal duen ez garala egoera berberan egongo epe laburrean. Aukera ezin hobea jarri zaigu aurrean eta honakoak historian oso gitxi egoten dira. Baina sukalde lan pilo bat egin behar da. Nire ustez independentzi gogo handia daukagu gure gizartean baina ez dago inolako ziurtasunik hori defendatzea benetan merezi duen hala ez. Beste era batean esanda, jendeari argudio boteretsuak falta zaizkio independentzia behar dan moduan defendatzeko.
    Alderdiari honetan jarri dezala proposatuko nioke. Ikerketa sakonak egin beharko lirateke non gauden aztertzeko. Pedagogia egiteko. Bidea prestatzeko: nora doan gure dirua, zenbat da, zer egin genezake horrekin, zer gertatzen da gure pentsioekin, zein da gure etorkizuna Espainiar sisteman, zein Euskal sisteman, non dago Justizia gaur Euskadin, zer erakarriko luken independizatzea, zer irakasten da gure eskoletan Euskal Herriko kondairaz eta zer ez da inoiz aipatzen, ze ondorioak dituen guzti hori, zeintzuk izango lirateke gure mehatxuak, nondik lortu energia, gasa, … lan asko dago. Denbora behar dugula, biturie, nik ere uste dut, baina ezin dugu minutu bat ere ez galdu. Benetako lan hori egiten hasten garan bitartean espainiarrak urduri jarri ahal doguz, eta ziur ez dutela orain arte bezela gure autogobernutaz hainbeste barre egin.
    Ezin dugu aukerak galdu. Eta autodeterminazioa defendatzeko gure jendea argibide on bat eduki behar du. Espainiar argudioak gaur egun penagarriak dira, baina gureak ez daude jende artean batere finkatuta nahiz eta askoz ere bidezkoagoak izan.

  2. Ados nago biekin. Ez nuke argiago esango. Bada garaia Euskal herritarrei esnatzeko. Behar duguna Euskal Batzar Nazional bat sortzea, gizartea esnatzeko eta bultzatzeko. Erabakitzeko eskubidea eta hor barnean independentziaren aldeko bilgune bat eraikitzea. Alderdi politikotik aparte. Kataluniako Assemblea ANC edo Eskoziako “Yes Scotland” antzeko bat sortzea. Alderdiek egin dezatela dagozkien lanak baina baita ere behar beharrezkoa ikusten dut alderdikeritik aparrte, gizartean independentziaren beharra zabaltzeko, independentziaren aldeko pedagogia landu, Plataforma zabal eta ezpartidista bat bultzatzea ezin bestekoa behar dugu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s