Erabaki dute

140818152857_scotland_624x351_bbc_nocreditEskoziarrek EZ esan diote independentziari. Eskoziak irabazi du, (….) eta demokraziak.Batez ere demokraziak. Horrek ematen dit poza: libreki erabaki ahal izatea. Ikasi dugu zerbait Eskoziako kasutik, lehenago Quebec-ekotik ikasi genuen bezalaxe. Batez ere ESKUBIDEA izan dutela erabakitzeko. Hemen ez bezala. Eta guk, orain, zer?

Hitzartu egin behar dela dio lehendakariak, hori gustatu zaiola Eskozian gertatutakotik. Ez da lezio txarra: bi herrialdetako gidariek hitzartzeko borondatea eta ahalmena izatea, Erresuma Batuan eta Kanadan bezalaxe.

Espainiar agintariak/botereak ez daude horretarako. Laster –datorren astean- ikusiko dugu espainiarren jarrera Katalunian. Zer egin? “Hitzartu Eskozian bezalaxe” dio Urkulluk, “Eskoziako Ibilbidea” dio Ortuzarrek. Ereu itzelak! Espaniako botereek ez badiote ildo horri jarraitu gura, guk geure bidea egin beharko dugu, ezta? Zelan?

Galdera horri erantzun egokia ematean datza irtenbideak. Lehen Quebec-en, atzo Eskozian eta azaroaren 9an Katalunian gertatzen denetik ikastean, hain zuzen ere. Gure politikoak -guztiak- gai al dira horretarako? Merezi al dute gure konfiantza?

Argi dago herrialde/nazio batzuk une jakin batean politiko zenbait izan dituztela herritarren gogoaren gidari izateko (egunotan guztion begi eta belarrietan daude), eta asmatu ere egi n dutela. Asmatu, ez herria/nazioa independentziara eraman dutelako, baizik eta aukera eskaini dielako herritarrei euren borondatea/bozka/eskubidea libreki eta demokratikoki gauzatu ahal izateko.

Ba al dugu guk era horretako politikorik? Politiko/lider ausart eta gaitasundunak behar ditugu. Agertu ezean –eta agertuta ere, edo, batik bat, agertuta ere- herritarrek antolatu behar dute, kontzientziatu, egoeraz jabetu, galderak egin eta erantzunak jaso, eztabaidatu (baita infernuko deabruarekin ere), …

Alderdi politikoez gain, orain arte giza-talde batek lortu du arrakastarik handiena gure artean erabakitzeko eskubidearen defentsan, euskal herritarren mobilizazioan, ilusio kolektiboa hedatzean.

Gure Esku da. Izen horrekin edo beste batekin, oraingo arduradunekin edo beste batzuekin, (….) horrelako zerbait behar dugu, lan ikaragarria baitu herri honek egiteko, uste genuen arren –atzo bertan- inguru guztietako herrietatik aurreratuenak ginela. Baina…

Anuncios

4 pensamientos en “Erabaki dute

  1. Beste lezio bat: Eskozian gazteen %71ak independentziaren alde bozkatu dute. 65 urt baino gehiagokoek ordez, %73 independentziaren kontra. Pentsioa galtzeko beldurrak irabazi du. Tamalez. Baina horretaz ere ikasi behar da

    • Leungane, sarri erabili dut kuestio hori (gazteak-zaharrak) blog honetan; edo, bestela esan pentsionistak/gainerakoak. Aspalditik dut inpresioa gure herriak pentsionisten diktadurapean erori direla. Botoa dute guztiek, guztiek ematen dute botoa, geroz gehiago dira eta beti botatzen dute norabide berberean, ez independentziaren kontu honetan bakarrik.

      Inoiz esan dut, halaber, berandu baino lehen botoa emateko eskubidea murrizteko eskatuko dutela sektore langileek, ez dutelako onartuko klase pasibo bihurtu denak euren bizimodua -klase aktiboa- gidatzea.

      Gogorrak ematen duen arren, hala izango da. Pentsa ezazu zer gerta litekeen hemen, Leungane, independentziaren aldeko erreferenduma egiteko aukera izango bagenu!

      Irtenbidea da kuestio guzti hauek aurretik lantzea, ez uztea kanpainan modu erasokorrean erabiltzeko. Aspekturik gehienak argitu aldez arretik.

  2. Quisiera como leungane añadir otros datos. En las elecciones europeas celebradas hace escasos meses el SNP obtuvo el 29% del voto, a esto se le puede sumar el partido verde con el 8%. En total un 37% de voto emitido a favor de la independencia. Hoy en el referendum esa opción a rondado el 45%.

    En catalunya las opciones SI-SI consguieron en las europeas el 46% del voto. Para mí es bastante obvio que en catalunya ganan de calle en caso de celebrarse el referendum, tanto el primer SI como el segundo.

    PD: No solo el jóven vota a favor de la independencia en Escocia, también lo hace la clase trabajadora.

    • Pensionisten kasua erabil daiteke alde bietatik.
      Edo ez dogu ezagutzen Australian egon diren euskaldunak bueltan Euskalherrian hango pensiñuek kobratzen?

      Quiero decir que si alguien ha cotizado independientemente de donde tendrá su derecho a cobrar.Eso sí si el sistema donde lo ha hecho no ha quebrado.Y ese puede ser el español.
      O sea que en nuestro caso no cabría sino hacer un mínimo de pedagogía sobre el asunto para espantar el “mamu” de las pensiones.
      Sin entrar en la imagen de desierto y desastre social que dejó la Thatcher en Escocia donde su sola mención despierta el mismo rechazo que Franco por aquí.
      l

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s