Goitik gora

import_9585726_11Izango da norbait “kasta” kontu hori sinesten ez duena. Errepara bekio EAEko PSOEri. Zaila da gertatzea boterea eskuratu eta hiru pasata alde egin behar izatea. Hori da Lópezen kasua. Porrota, frakasoa. “Aldaketa garaiak” aldarrikatzen zuten orduan; “Aldatzeko” gaur. Ez dute ikasiko.

Hala ere, gora alderdian, gora Espainian: PSOEko exekutibara orain. Nor bere ordeko? Bera eta gero indarrik gehien zuena okupatutako gobernuan, Idoia Mendia, beste frakasatu bat. Are beherago: egunetik egunera inkestek PSOEtar baskoen egoera gordina erakusten dute. Azkenak, Gasteiz/Arabarako Gizaker-ek landutakoak.

Ez dut EAEko PSOErena bezalako beste kasu bat ikusi. Antzekoa -baina ez hainbeste- PPrena. Alderdi biak espainiarrak, goitik behera unionistak, sistema zaharkituaren ikur.

Pena handia -lehendik ere esana dut- lehendakarien argazkien artean berea -Lópezena- ere agertzea, naiz jokaldi ez-demokratiko baten bidez izan. Badakizue Bilbon Azkuna zenduak polemika izan zuela -ni bere alde agertu nintzen- Francoren garaiko alkateak jarri/ez jarri demokraziako alkateen ondoan. Lópezekin beste horrenbeste: besteen ondoan agertu behar al du, edo leku aparteko batean, haren agintaldia ez zelako demokratikoa izan?

Anuncios

10 pensamientos en “Goitik gora

  1. oye chicos, haceros mirar vuestra militancia en el partido porque las melonadas de ortuzar de ayer son de bochorno nacional.

    -El dirigente jeltzale cree que Euskadi es “la nación sin estado del mundo que más se parece a un estado” y, tras indicar que la independencia “es más una cuestión mental que legal”-

  2. Baina zenbat urte galbiltza antzeko zozokeriak entzuten. Aspaldian itxaroten nago EAJtik barnetik norbait erreakzionatzea eta alderdikei esnatzea. Baina tamalez beste urte bat galduta eta Alderdia lotan. Ortuzar, Urkullu eta taldetxo horretako jeltzaleek ez dute nahi independentzia. Baina beti ibili behar dira iheska, Urkullu, Erkoreka eta etab… orain daukagun txiringito autonomiko honekin konformatzen dira, Ez dago besterik. Hauek ez dira sartuko ez erreferendumetan eta are gutxiago independentziareko bidean. Beste gauzen artean ez dutelako nahi euren gaur egungo euren pribilegioak eta status soziala arriskuan jarri.

  3. Ados Julenekin; nik ez dudana ulertzen nola den posible, 2014.urtean, pasa den guztia eta gero (ibarretxe, katalunya ….) oraindik, soberania compartida, cosoberania, estatutoaren eguneratzea, no decidir sino consultar, eskubide historikoa …. eta horrelako leloekin jarraitzea eta EAJ ko milaka eta milaka abertzale eta independentistak ezertxore ez esatea. Egia esan ez dut ulertzen. Eta azkenean guzti honek esaten diguna zera da; benetako arazoari ez aurre egitea (hau da erabaki eskubidea versus autonomismoaren hautua). Nire ustez gaur egungo EAJ ko buruzagiek biegarren aukeraren (autonomismoa) hautua egin dute.

    Espainolekin bi aukera daude; edota espainolak izaten jarraitu autonomismo eta erregionalismo batean edota konfrontazio demokratikoa erabakitzearen alde. Es dago bide tarterilk. Eta hautua lehen bait lehen egin behar da.

  4. Eta urkulluk ere diona, menos derecho a decidir y mas autogobierno (autonomismo hitza ez erabiltzearren autogobernu hitza erabltzen dute). Edo Katalunian bezala egiten dugu, jende uholdea da CIU mugiarazi duena, edota PNVk autonomismoaren bidea jarraituko du, edota jarraitzen segituko du.

  5. PNV ere saiatu zen kontsulta egiten Euskal Herrian eta hara non bukatu zuen… Sabin etxeko komun zuloan alegia. Ibarretxe jaunak baita estatu espainiarrari mehatsu egin zion esanez ez bazuen bere kontsulta legeztatzen europako giza eskubideetara eramango zuela kasua. Oraindik ebazpenaren zain nago.
    Benetan PNV Lotu ezazue barnean daramazuen txakurra eta itxi ieziozue ahoa. Ixiltzeko asko daukazue eta… Batzuetan ixilik egongo bazinate gehiago erabaziko zenuketen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s