Bota du botatzekoa. Bejondeiola!


Ezaguna egingo zaizue irudian agertzen den emakume hori. Monica Oriol da, enpresarioa eta enpresarioen ordezkaria. Bota du botatzekoa: “Si una mujer se queda embarazada y no se la puede echar durante los once años siguientes a tener a su hijo, ¿a quién contratará el empresario?” Harrapa ezak hori! Inkorrekzio politikoa dio berak, eta infermua jaitsi dute betikoek.

Niri iritziz argi hitz egitea da. Altareetan jartzea merezi du, egia esateagatik, errealitate gordina adierazteagatik, politikoen eta pertsonaje publikoen ameskerietatik alde egiteagatik.

Atera zaizkio betikoak -diru publikoetatik bizi direnak- biraoka, errietaka “¡que dimita!, ¡es indigna de su cargo!, doala oikoak perratzera!”. Guztiak zaunka, lurretik kilometroetara -aidean, aingeru artean- bizi diren guztiak.

Egin ezazue -behingoz- enpresarioarenak. Eseri lasai, irudikatu zuen enpresa, eta erantzun, ahal bada  zintzotasunez: Enpresa bat bazenute, zein emakume aukeratuko zenukete, hogei urtekoa, berrogeita hamarrekoa edo haurdun jartzeko adienean dagoena? Argi utzita, nahiago zenuketela gizonezkoa andrazkoa baino.

Erantzun zintzo horretatik aurrera bakarrik azter dezakegu Monica Oriol-ek deklaratutakoa. Egia berdaderoa. Gogorra, baina benetakoa: Administraziotik kanpo enpresarioek gehinbat gizonezkoak nahi dituztela; emakumenak oso lanpostu jakinetarako hartzen dituztela, gaizki ordaindutako eta kontratu txarretako lanpostuetarako; eta bai, hogeikoak eta berrogeita hamarrekoak (zahartxoak akaso) gehiago gura dituztela, haur izateko adinean daudenak baino.

Kontziliazioa, zer da hori Administraziotik kanpo? Berdintasuna, zer da hori karguen banaketatik, paritatetik kanpo?

“Gure” emakumeen patua hori da: lan egin nahi izatea libreagoak izateko, gizonen menpe ez bizitzeko. Nahi horrek andrazko asko eta asko aldendu egiten ditu haurrak euki gura izatetik ere. Mendebaldeko emakumeak lan egin gura du. Badaki ibilbide profesionala zaildu egiten zaiola ikaragarri umeak baditu, eta ia ezinezkoa ere malsuertatuko zaiola -Administraziotik kanpo- haurdun badago edo ume txikiak baditu.

Kontu honek beste batekin lotzen gaitu, lehendik ere hainbat bider erabili dudan gai batekin: leize izugarria ireki da gure gizartean emakume batzuen eta besteen artean; familia, feminitatea, berdintasuna eta egunerokotasuna oso modu ezberdinetan ulertzen duten emakumeen artean.

“Bertako” emakumeek dute galtzeko gehien; eta horrekin batera, orain  arte ezagutu izan dugun gizarteak. Irabaztekoa, ordea, “kanpo”tik (gehinbat Magrebetik) etorritakoak, ez baitute hemengoen exigentzia edo erreibindikaziorik gizonekiko, genero-berdintasunarekiko, agintzarekiko.

Anuncios

2 pensamientos en “Bota du botatzekoa. Bejondeiola!

  1. Biturie, Alemanian 50 langiletik gorako enpresa ia guztiek haurreskola dute bertan, tituludun zaintzaileekin (horietako dexente, euskaldunak gainera). Europako beste herrialde askotan gauza bera gertatzen da, Iparraldeko herrialdeetan, noski. Amatasun baja dexente luzea eta ordainduta, eta hori eskubidetzat jotzen dute denek, ideologia batekoek zein bestekoek. Zuk ontzat ematen (benetan ematen al duzu?, zaila egiten zait sinestea) duzun jarrera hori, diskriminatzailea ez ezik, herrialde atzeratuen gaitza da, eta gainera ez da onargarria.

    Ez da bakarrik matxismo kontua, hori bebai, baizik eta gizarte batek uko egiten badiola bere gaitasun intelektualaren erdiari, emakume gazteek osatzen dutenari, alegia, jai daukala. Hori ikusten ez badugu…

    Oriol hau ez da bakarrik fatxa hutsa, badela, oso erratuta ere badago, eta holaxe jokatzen duten enpresariak eta jarrera hori onartzen duen herria ere bai. Suedian edo Alemanian halakorik ez lukete onartuko. Eta jakin beharko zenuke

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s