Alderdi politikoetatik kanpo ere badago bizia

La-presidenta-de-la-ANC-Carme-_54417904547_51351706917_600_226Post honen irudia ez da alderdi politikoetarako buruzagintzat. Modu batean edo bestean porrot egin dute. Goian agertzen direnak ez dira parlamentariak ez eta kargu politikoak ere, baina bai herritarren borondate nagusiaren bozgarailua. ANCko lehendakari Carme Forcadell-ek adierazi du: “Nos sentimos decepcionados porque los partidos políticos no hayan sabido mantener la unidad“.

Ez du erreferentzia zehatzik egin. Ez du alderdirik aiptu, ez eta kargu politikorik ere. Orokorrean hitz egin du “los partidos políticos”. Eta gehitu du: “trabajaremos al máximo para fortalecer la unidad; en este momento no hay que hacer cosas precipitadas; tenemos que mantener la cabeza fría, tener los pies en el suelo y pensar muy bien lo que haremos porque estamos en un momento muy difícil”.

Nor esan zien Kataluniako herritarrei erraza izango zela? Nork Estatuak ez zela saiatuko modua batean eta bestean prozesua lehertzen? Nork bermatu alderdiak ez zirela elkar topeka arituko? Azkeneko hau zen –eta hala ikusten da gaur- eragozpenik argiena: ALDERDI BAKOITZAK BERE ZILBORRARI, BOTEREA ESKURATZEARI –EUSTEARI- GEHIAGO BEGIRATZEA, HERRIAREN ONURARI BAINO.

Ez al dago –oraindik ikusteke dagoen arren etorkizun hurbilak eskainiko diguna- horrelako zerbait?
Une honetan errealitate bat dugu besteen gainetik: ez dakigu Kataluniako herritarrek zer pentsatzen duten; ez zaie galdetu. Erabaki zuten –Parlamentuaren bidez— Estatut-ari buruz. Atera dira sarri kaleetara Konstituzionalaren jarreraren aurrean, leporaino betez. Politikoek eskaini zieten kontsulta, izango zutela botoa emateko aukera, INDEPENDENTZIA BAI/EZ erabakitzeko aukera. Demokrazia!! Eta?

Esan bezala, oraindik ez dakigun arren zer ikusiko dugun datozen egunetan, bai argi dagoela Artur Mas-ek eta bera alderdi CIUk ezin izan diotela presioari eutsi, Estatuaren indarrari. Makurtu dira neurri batean, eta atzera egin. Arrazoiak? Denetik egongo da: legeak bete beharra, CIUren egoera kaskarra, Mas-en gainbehera. Zer da lehena, alderdi/liderra edo herria? Lelokeria ematen du galdetzeak? Ez da horrela.

Une honetan, egoera bideratzearen zain, galtzaile atera dira Mas eta CIU, eta galtzaile bihurtu dute Katalunia. Ezin esan, ordea, ez direnik halabeharrezkoak; ezin esan beste lider eta alderdi batzuk burutu dezaketela beraiek lortu ez dutena. Independentzia prozesuak aurrera egingo badu —erruak erru— ezingo du CIU/Mas gabe egin; batez ere CIU Gabe, baina une jakin honetan baita ere Mas Gabe.

Une honetan, frustrazioa eta dezepzioa izango dute sentimendu nagusi Kataluniako herritarrek. Une honetan dira entzutekoak eta eskertzekoak ANCko lehendakari Forcadell-en hitzak:
Tenemos que mantener la cabeza fría, tener los pies en el suelo y pensar muy bien lo que haremos porque estamos en un momento muy difícil“.

Eta une honek, azkenik, erakusten du ANC bezalako mugimenduak behar-beharrezkoak direla prozesuari bultza egiteko, batik bat momentu txarretan. Horrelako zerbait behar izan genuen Ibarretxeren garaian. Orain garaiz gaude hurrengoa prestatzeko, biluzik harrapa ez gaitzan berriro ere. Guzti horregatik zaindu eta elikatu behar da dagoena, sortutako kimua: GURE ESKU DAGO.

23 pensamientos en “Alderdi politikoetatik kanpo ere badago bizia

  1. biture non zaude?????
    espero nuen posta bat arrankudiagari buruz, han ez dute bozkatu iakoek indendentziari buruz
    kataluina antolatuko referendum independentistak inoiz pasatu 35% , eh berriz baita etzarri eta baita arakundiarraga 60% gora

    nahiz ta preparatuakgoak garenez ez dago inork gure esku aparte gure askatasuna bahin betiko bultzatzeko?

  2. biture non zaude?????
    espero nuen posta bat arrankudiagari buruz, han ez dute bozkatu iakoek intendentziari bakarrik bistan dago baina gero alderdiak ez dute ezer egiten

    Katalunia antolatuko referendum independentistak inoiz pasatu 35% , eh berriz baita etxarri eta baita arakundiarraga 60% gora

    nahiz ta preparatuagoak garenez ez dago inork gure esku aparte gure askatasuna behin betiko bultzatzeko?
    (kendu goikoa faltatzen zaio hitzak)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s