Sator borroka

mas-junqueras--575x323Pasa den astean “Operacion Swordfish film txarra ikusi nuen, non nazio estatubatuarraren “salbatzaile” batek (Jhon Travolta) arrantzan zebilen beste senatari “salbatzaile” bati esaten zion:

zuek aberria lau urteko epean baino ez duzue aintzat hartzen, hauteskunde batzuetatik besteetara; epe laburreko abertzaleak zarete, interesatuak; aberriak lau urtebainogehiago irauten du“. Tiro egin, eta hil egin zuen senataria (….), abertzale partziala eta interesatua –politikoa— izatearren, ez bete-betekoa. Amerikanoak!

Herri baten geroa alderdi politikoen eskuetan solik uztea arrisku handia da; edo, okerrenean eta gehiegitan —ia beti—, herritarren utzikeria nabarmena.

Neurri berean, inozokeria da pentsatzea gaur egun gizarte hau gidatu daitekeenik alderdi politikoetan oinarritutako sistematik kanpo. Ez, behinik behin, une honetan. Aurrerantzean, ikusiko dugu.

Erakutsi/irakatsi al digu Kataluniak zerbait -zerbait berria- euskal herritarroi?

Bai. Batik bat, Kataluniako herriaren indarra eta gogoa. Iritzia askatasunez azaltzeko gogoa, botoa ematekoa. Nahi, eta egin. Gero gerokoak; baina, une honetan, Azaroaren 9koa hor dago.

Nork bultzatuta? Alderdi politikoek (CDC, ERC, ICV, agian UDC,…)? Lider politikoek (Mas, Junqueras, agian Duran i Lleida, ….)? Izen jakinik gabeko herritarrek, herritar estatuzale/independentistek? Edo, akaso, alderdi politikoen tutelatik kanpo, herritar izen gabeko horien ordezkari bihurtu diren ANC-koek?

Batetik eta bestetik. Zuek guztiok bizi dituzue Kataluniako gertaerak,duela bi igandeko herri-kontsultaren arrakasta/porrota jazo arte. Pasa den astean, behin eta berriro gezurtatu arren, Espainian lurrikararen ondorioak jasan dituzte. Asteon, eromenak jota, Estatuaren botere koerzitiboa indarrean jarri nahi dute. Espainiako indarren oldarraldia, ofensiba!!!.

Lehenengo gutxietsi. Gero Estatuaren argudio eta tresna zikinak (zertan da Pujol familiaren afera?). Azaraoren 9an,itxaropen osoa herritarren parterik ez hartzean. Azkenik Fiskaltza, Rajoy-ren bisita lurralde “okupatu”ra, sezesionistara, traidorera.

Kontsultan españolistak —Espainiaren barne jarraitu nahi dutenak— falta ziren; eta falta ziren, halaber, sekula botoa ematera joaten ez direnak (botoa emateko eskubidea dutenen %30).
Kontua guztiak eginda, azaroaren 9an 2.300.000 katalanek eman zuten botoa. Horrek izen bat du: GEHIENGOA. Gehiengo demokratikoa.

Kontsultaren emaitzak ez du eragin juridikorik. Bai izan dezakeela hurrengo hitzordutik ateratzen denak; hauteskundeetatik, seguruenik. Orduan botoak hartuko dira kontuan; herritar bakoitzaren nahia; GEHIENGOA, besterik gabe !!! Zer, bestala?

Nik, zuek bezala, beste lehia bati ERE begiratu diot, isilekoa, barrukoa, ezkutukua:

Mas/Junqueras (CDC/ERC)
Mas/Duran i Lleida (CDC/Unio)
Hiru horien artekoa nagusiki.

Junqueras zetorren indartsu, aurreko lerroan, soberako indarrez. Gainezka, gainetik. Errazago zeukan; duda gutxi indepedentziari buruz; sosik ez duen gobernu-kudeaketarik ez. Mas zuen aurrean, atzean, alboan, ondoan; zalantzaz betetako Mas, ustelkeriak jotako CDC, herritarren laguntza geroz gutxiago zeukan CIU. Arrakastaz ziur zen —eta da, oraindik ere— Junqueras; ezer gutxi eginda, eurek beti eskatu dutena behin eta berriro errepikatuz, koherenteak eta kontsekuenteak izanda.

Mas-ek bazekien hori. Inork baino hobeto, jakin ere. Aurrera egin, gelditu, negoziatu (zer jakin gabe)? Jokaldi arriskutsua hartu zuen bere esku Azaroaren 9ko kontsultarako deia egitearekin. Arriskutsua, eta bakarra. Galdu edo irabazi; hil ala bizi.

Azaroaren 9ko gauean La Sexta ikusi nuen. Han azaldu ziren, batetik, Mas, ondoan Joana Ortega zuela; eta bestetik, Junqueras, zeini elkarrizketa zuzena egin baitzion Sexta-ko kazetariak. Mas, trajeatuta, bizarra moztuta, ondo orraztuta, atzean senyera, eta lau hizkuntza bere mezua zabaltzeko, Generalitateko presidentaren mezua, CDCko buruaren mezua, Kataluniako agintari nagusiaren mezua. Garailearen itxura, eszenifikazio erakargarria, estatu-buruaren itxura. Une horretantxe hartu zion aurre Mas-ek Junquerasi.

Junquerasek elkarrizketan eman zuen irudia tristea egin zitzaidan oso. Orduan jakin nuen, lortutako boto-kopuruaz aparte, barne-lehian Mas atera zale irabazle, irabazle Rajoyren aurrean, irabazle Junquerasen aurrean, eta, oraindik ere argiago, irabazle Duran i Lleidaren aurrean.

Masek —hemen aitzindari guztiak aztertu beharko ditugu— hiru garaipen lortu zituen aldi berean.

Azaroaren 9ko garaile atera zen, ANCrekin batera, Forcadell-ekin batera. Zehatzago izatea da, agian, ANCk eta Forcadell-ek bihurtu zutela Mas garaile, erorketatik libratu zituztela CDC eta Mas.
Mas libratzearekin, gainera, Kataluniaren gehiengoa jarri zuten ANCkoek independentziaren bidean. Hori da leziorik inportanteena, honako —Euskal Herrirako— ere ikasi beharko genukeena:

ERA HONETAKO KONTSULTETAN INPORTANTEA EZ DA KONBENTZITUEN KONTZIENTZIA SENDOTZEA, ERDI KONBENTZITUAK BIDERATZEA BAINO, GEHIENGOA LORTZEA.

AGUR OHARRA: Fiskaltzaren eta Espainiako indar faktikoen zaunkak entzuten ditut.

 

Anuncios

Un pensamiento en “Sator borroka

  1. Kataluniakoa ikusi eta gero, nahiko argi geratzen da, gizarte antolatu baten beharra alderdiak mugiarazteko behar dugun (abertzaleon) batasuna lortze aldera. Gure Eskuren ekarpena momentu honetan klabea da gizartea alderdien aurretik bidea markatzen ipintzeko. Prest gaude bide hori egiteko, edo oztopoak jarriko ditugu?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s