Urkullu, nork agintzen du Espainian?

rey-urkullu--575x323Espainiako errege Felipe VI.arekin bilduko omen zara bihar. Estatu-buruarekin!! Jatorra ematen du. Ez du, ordea, ezer agintzen. François Hollande izan balitz, beno; hark agintzen baitu, Frantziako lehen ministroak baino gehiago. Espainian Rajoyk agintzen du, exekutiboan, legislatiboan eta –ikusten denetik- baita judizialean ere. Erabateko gehiengoaren botere absolutua. Rajoyk GAUR EGUN ez dizu jaramonik egiten; GAUR EGUN ez zaitu behar, ez gaitu behar;GAUR EGUN ez zara ezer berarentzat/Espainiarentzat, ez gara ezer.

La Vanguardiako zuzendari ohi Joan Tapiak artikulua idatzi du gaur: Mas 3, – Rajoy 0. Gure kasura ekarriko gurako banu antzeko titularra kostatuko litzaidake Rajoy 3, Urkullu 0 ez aukeratzea, hiru bider eta gehiagotan utzi baizaitu/baikatu lotsagarri Espainiako presidenteak. Nik ez dut hori nahi, baina ezin bestela idatzi, gurata ere.

Deiari errepasoa egin, eta “Urkullu pone precio al apoyo a Rajoy” irakurri dut. Konturatu naiz, irakurri ondoren, prezio horrek ezin duela garestia izan. Deia etxekoa da, eta, inork jakitekotan, hark dakizki ondoen palazioko autu-mautuak, txismeak.
Beltzez idatzi ditut kronikako esaldirik adierazgarrienak:

España y Euskadi han discrepado a la hora de aplicar ese Cupo

Diskurtso eta asmoez aparte, ez dugunez inolako bilateralitaterik —aldebikotasunik—, Espainiak gura duena ateratzen da beti: primus inter pares; alegia, egunetik egunera nabarmenagoa den mendekotasuna, Espainiarekiko sumisioa.

Deiak berak dio:

Madrid pretende saltarse su carácter bilateral y meter las conversaciones del Cupo en el mismo saco de la financiación de las comunidades de régimen común para visualizar que Euskadi no tiene privilegios

Zerbaitek bereizten bagintun gu —euskal lurraldea— horixe zen: Kupoa eta Kontzertua. Zertan da?

Urkulluk eta PNVk itxaropena dute jarrrita hurrengo Espainiako legegintzaldian, uste izanez ez dela erabateko gehiengorik egongo, datozen berriek jeltzaleen premia izango dutela gobernatzeko, “que quien gobierne lo haga en minoría y en esas circunstancias el PNV podría rascar un acuerdo más favorable”.

Bada triistea!! Beti beldurrez, beti Madrilen nork gobernatuko duenaren zain. Eta gertatuko balitz, lehendakari jauna, gutxiengoan egonda ere ez dutela PNVren premiarik? Orduan zer? Beti haizeak popatk noiz joko?

Que respete el Estatuto y transfiera las competencias que recoge ese texto y aún no han llegado a la CAV

Ba al dakizu, Urkullu, zein urtean bizi garen? 2014an!!! 35 urte Autonomia Estatutua onartu zenetik. Harrotasun apur bat behar dugu. Kontu/ipuin/historia berarekin daramatzagu hainbat hamarkada, Suarezekin, Calvo Sotelorekin, Gonzálezekin, Azkarrekin, R. Zapaterorekin, Rajoyrekin. Ez al da ba iritsi garaia STOP esateko!?

Encauzar un acuerdo de calado para preservar las 120 plazas de la oferta pública de empleo de la Ertzaintza

Badakizu zer dioen esaera zaharrak, betikoak “Gose den haragiak haragia bilatzen du”. Orain “acuerdo de calado” deitzen diogu Ertzaintzarako 120 lanpostu eusteari. Holangorik!!

Ha lamentado también la nula implicación de Rajoy en el nuevo tiempo sin ETA

ETAren amaierako historia hori lauzpabost katuri baino ez zaie axola, Urkullu. Seintarteren bat ziegetan ez duten Ezker Abertzaleko gehienek ere paso egiten dute. Zelan gura duzu Espainiako botereek ardura hartzea gai horretan?  Konturatzen zara, Urkullu, gaur –2014ko abenduaren 20an— Otegi, Diez Usabiaga, Zabaleta eta beste hainbat errugabek espetxeetan jarraitzen dutela?

Herri duin batek ez luke hori onartuko. Arlo honetan legediari buruzko erreferentziak huskeria iruditzen zaizkit. Ez dugu adorerik, gaitasunik ezta harrotasunik ere.
Hil dutenak barruan jarraitzea besterik da, eta luzaz hitz egin daiteke horretaz. Beste horiek, ordea?
La votación presupuestaria es la última bala que le queda a Lakua para introducir algunas de sus demandas. No es una cuestión menor porque su respuesta podría condicionar el futuro de las relaciones institucionales entre Euskadi y Madrid (….) aún queda tiempo (….) seguirán apurando las posibilidades de acuerdo hasta el último día (….) la clave puede residir en que el lehendakari ha puesto sobre la mesa (…) objetivos asumibles

Zer da guzti hori, zeintzuk dira lor daitezkeen helburu horiek?: “Fogasa , los ferrocarriles y las autopistas

Egiari zor: ogi gogorrari hagin zorrotza. Bai, Urkullu, baina aitortuko didazu ezin dugula horrela jarraitu. Koskaz koskaz haragirik —eskumenik— gabe utziko gaituzte -nahiko argal gaude dagoeneko-, eta gure irtenbide/erantzun bakarra amorrualdia da, haserrea adieraztea. Besterik ez. Noiz arte?  Noiz arte ogi gogorrari kosk egiteko prest?

Espainiako Erregearekin batuko zara telebista eta medioen aurrean. Hark, ordea, ezer gutxi emango dizu. Rajoyk kontrolatzen ditu Estatuko botere guztiak, Katalunian fiskalekin gertatu deneantxe, Ejerzitoko general handienak adierazi duen moduan, Konstituzionalak behin eta berriro agertzen duen eran, (….).

Rajoyk jaramonik ez. Rajoy, beldurtuta eta ikaratuta, Kataluniara doa, hango sua itzaltzera, hango askatasun-adierazpena baretzera. Gureak itxaron dezake, Extremadura, Galiza, Murtzia eta gainerako erkidegoenak bezala.

3 pensamientos en “Urkullu, nork agintzen du Espainian?

  1. Arrazoi osoa, Biturie, geneukan autogobernu apurra gero eta txikiagoa da. Autonomiaren kontrako erasoen aurrean defendatu baino ez dugu egiten, horretan daramatzagu azken urteak, noiz pasako gara erasora? Estatua ahulen dagoenean oposizio bat adostea lorpen handi moduan saldu nahi izatea iraingarria da, katalunian independentziaz eztabaidatzen, eta guk oposizio batekin konformatu behar. Ibarretxeren garaiko iniziatiba berreskuratu behar da, bestela, laster kontzertu ekonomikoa ere kenduko digute eta ez dira asmakizunak, dagoeneko serio planteatzen ari dira. Gurea defendatzeko, eta independentziarako bide orria egiteko inoiz baino beharrezkoagoa da abertzaleon batasuna, prest al gaude?

  2. Es flipante la información que da el DEIA… sólo voy a poner el principio de varias frases:

    – El Rey se ha reunido hoy con el lehendakari, Iñigo Urkullu
    – Asimismo, el lehendakari ha mostrado al Monarca su disposición
    – Para Urkullu, este nuevo modelo debería tener en cuenta
    – En este sentido, el presidente autonómico vasco ha trasladado al Monarca
    – Por otro lado, Urkullu ha comunicado a Felipe VI que la prioridad de su Gobierno
    – El Monarca ha recibido al lehendakari en el salón de audiencias de la Zarzuela
    – La reunión ha durado alrededor de hora y media y ha sido el primer encuentro entre el nuevo Monarca

    ETC ETC… etc etc etc etc etc……

    Una sumisión intolerable para quien es representante de todos los vascos.

    ¿De qué vais EAJ-PNV? ¿Y si te representas tú solito Urkullu junto con tus amigos?

    Agencia EFE.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s