Miss musulmana

burka_90_1Hor goian dagoen hori -emakumezkoa omen- autosbus publiko batera igoko zen Gasteizen, baina txoferak ezetz, agertu beharko zuela aurpegia, jakiteko nor edo zer zen. Emakumezkoa -jakin genuen gero andrea zela- jaitsi egin zen autobusetik, eta ezkutuan alde egin zuen. Nik argi dut oso kontua, baina bada gure artean burka-zalearen jarrera onartu/diskulpatu eta txoferrarena salatzen duenik, “euren kultura eta soziologia dira“. Kulturala eta soziologikoa burka erabilera, non eta mendebaldean?

Asteburuan jakin dut MISS Musulmana hautatu dutela (honen aurreko irudia). Ezaugarri jakin batzuk bete behar zituzten neskek, aurkeztu ahal izateko: korana ondo ikasita, islameko aginduak ondo betetzea, (…); hau da: “neskek bizimodu islamiarra ulertu eta bizi behar dute, ea zer jaten duten, ea nola janzten diren, ea nola bizi diren“. Ez omen dira terroristen emazteak, islamaren jarraitzaielak baizik. Hori diote aurkeztu diren neskek. Guzti hori musulmanen MISS izateko. Diskurtsoa ere egin zuen irabazle tuniziarrak, palestinarren aldekoa. Erudikzioa deitu diote horri zenbait medio informatibok. Erligio-erudikzioa, akaso?

Islam_World.svgKulturala eta soziologikoa burkarena? Eta erligioa jaun/andreok, non gelditzen da erligioa? Ez dakit han -goiko irudian marraztuta agertzen diren herrialdeetan-, baina hemen -Euskal Herrian, eta Europa osoan- eremu publikoak laikoak dira, nahiz eta baten batentzat nazionalkatolizismoaren eraginpean bizi garen oraindik ere.

Ustez emakumea den hori autobus publiko batera igo zen ezer ordaindu gabe, eta nik burua estalita ezin dudanez eraman, berak ere ezin du. Edo, erabil ahal dezaket nik burua estalita, kalean edo autobus publikoan? Hala balitz, ez legoke arazorik.

4712520131018055447125Gaur beste era bateko notizia irakurri dut El Pais egunkarian: “Israel impulsa una ley del “Estado judío” que margina a las minorías. Juduturra izan behar omen da, demokrata baino lehen. “Musulmanak eta judutarra antzekoak?” galdetu diot neure buruari. Kristatuak baztertuta daude Egipton, Iránen, Afganistánen, Indonesian eta hainbat lurralde islamistatan. Israelen ere berdin, judutarrak berdin? Gobernuak proposatu duen proiektu hori aurrera ateratzen bada, bai, bestela, ez. Ba al dago alderik?

Badirudi baietz. Badirudi Israelen, herrialde musulman gehienetan ez bezala )Goytisolo era hala aitortzen du), azkenean demokraziak irabaziko duela, eta Estatuaren laikotasuna aterako dela garaile, beldurgarria izan arren kontrako mugimenduen indarra. Ikusi behar, hala ere, ea zertan gelditzen den. Ez ahaztu Israel, goiko mapan ikus daitekeen bezalaxe, estatu islamistaz inguratuta dagoela, eta Israelen bertan gutxiengo musulman ugaria duela (% 20tik gorakoa).

Nire galdera da: Palestinak estatua lortzen badu (hala bedi!!), estatu islamista bat bihurtuko da, edo estatu laikoa? Irudipena dut, bateko bekatuak errazegi barkatzen ditugula, bestearenak ez bezala.

B3R9CDKCQAAz6ElUtzi aurretik: katolikoen Aita Saindua Bruselara joan da gaur, eta diskurtsoa egin du. Baten batzuk atera dira Legebiltzarretik, protesta eginaz “zer egien du hemen agintari erliegioso batek?”. Gehienak bertan geratu dira.
Guztien artean efusiboenak -esaten dutenez- Podemos-ekoak izan dira. Jakinda zein ondo kontrolatzen duten iritzi/ildo publikoa, uste izatekoa ere bada Aita Sainduarenganako hurbilketa hori estrategia elektorala ere badela, alegia, pentsatzen dutela kristautasunarekiko/katolismoarekiko -batik bat Bergogliorekiko- hurbiltasuna errentagarria zaiela. Beste batzuk lotan dihardutela dirudi.

Bergoglio ez da erligioaz mintzatu, baizik eta etorkinez, Europa zaharraz, erakundeen ospe txarraz, pobreez, (….), ez dio inori eskatu katolizismora bihurtzeko.

Un pensamiento en “Miss musulmana

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s