Kutxabank entitateak ez omen dio utziko BBk izateari, alegia, Bizkaia eta Bilbo izateari. Bizkaiko Aldundiko pertsonalak normaldu du bere soldata-egoera, eta galdutakoak berreskuratuko omen ditu. Aburto jauna aingeru zuri baten moduan agertu zaigu, ona, giza-legekoa, “ezkertiarra” omen, Bilaboko post-azkunismorako egokiena. Athletic berriro gora, Bilbao Basket berpiztuta, lau t’erdiko nafarren arteko lehia Bilbon. ¡Que viva Bizkai, que viva Bilbau, …., todo bien!

Bat-batean dena ondo. Nik entzunda dut Bizkaian –Bilbon are gehiago- jendea gose dela –Gipuzkoan eta Araban bezalaxe (egunen batean argitu beharko dugu zer den gose izatea, zer ongizatea, zer gutxieneko premiak).

Irakurri dut gaur, halaber, 100.000 langile “vasco” (EAEkoak baitira) lan-hitzarmenik gabe jarraitzen dutela. Izango dira ba horietatik hainbat Bizkaikoak eta Bilbokoak! Hauteskunde-kanpainan ezin horrelakorik saldu, ordea. Notizia ez egokiak dira, negatiboak, beltzak. Baztertu!

Hauteskunde garaia da, jaun-andreok. Gaixoa lorez janzteko garaia, kiratsa lurrintzekoa, txarra magiaz-edo on bihurtzekoa. Ezer gutxi aldatu da inguruan, baina badirudi atzekoz aurre jarri dugula orain arteko egoera.

Bizkaira eta Bilbora jo badut, izan da notiziarik nabarmenenak hangoak iruditu zaizkidalako. Zer konta Bituriko tortillari buruz? Zer Gipuzkoako zaborrek eskaini diguten antzezlan sozial paregabeari buruz? Zer (…)?

Edozein modutan, Urkullu jauna, irrikitan nago, EAEko hauteskundeak noiz iritsiko. Gipuzkoak ez du soldatarik jaisten, Bizkaiak berdindu ditu. Eta gu –Eusko Jaurlaritzakook- lehendakari jauna, gu zer? Eta justu antzean bizi direnak, 1.000 €tik behera irabazten dutenak, lanik gabe urteak daramatzatenak, ….? Ui, ui, barka Urkullu, lapsus bat izan da. Oraindik ez gaude kanpainan, eta, gainera, gu Espainiaren menpe: hark zer esan, guk bete.

Un pensamiento en “

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s