Atzoko egunaren ondoren, gaurkoa

2439_asiskoGaixotasun guztiek dute nazioarteko eguna. Euskarak ere bai. Atzo goizean, laneko sarreran, normalean propaganda sindikala banatzen duten LABeko ordezkariek “ALEA, Arabako aldizkaria” eskaini zidaten. Gainbegirada bat eman, eta 5. orrialdean: “azken 30 urteetan euskararen ezagutzan % 20ko igoera eman da Araban, erabilean ez da aldaketarik izan“. Franco eta gero inork gutxik ekin dio -portzentaje horien arabera- euskaraz egiteari. Francorekin ezin omen euskaraz egin eta are gutxiago ikasi; hala ere, herriak ekin eta ekin. Zera jazo da demokraziarekin, demokratekin? Atzokoa izan zuen Nafarroak ere bere eguna;(…)

(…) gaixo dagoelako-edo, gaixorik Nafarroa eta nafarrak? Irratiz entzundakoa:  Miguel-Javier Urmeneta zenduak -Kuskusumusuko Mikelen eta Asiskoren aitak- Nafarroako domina jasoko du (alabak bere ordez) Barcinaren eskuetatik. Abertzale, progre eta ezkertiarrak kalean protestaka: “Frankistak ez saritu!!”. Egun berean -atzo- Patxi Zabaletak artikulu bat Berrian “Urmeneta: lekukotasuna eta gogoeta“. Honakoa dio ezker abertzaleko ikur historiko leitzarrak frankista horri buruz:

Pertsona konplexua eta bihotzekoa zen, eta bere baitan bilduak zituen Vasconia zaharraren eta bizi izatea egokitu zitzaion garai latzaren kontraesanak. Hura ere bere konplexutasunaren jakitun zen; Arturo Campionen miresletzat zeukan bere burua, euskararen eta Nafarroako kulturaren maitale porrokatua izaki, eta aurrerabideaz kezkatua, eta, beharbada eta batik bat, pertsonen zailtasunekiko solidario, bihotzetik. Gizon sentibera zen Miguel-Javier Urmeneta, artearekiko zein lurrarekiko; betiere eskueran zegoen, laguntzeko prest, ikastolen hastapenean zein edozein kultur ekitalditan.(….) sasi-erreforma demokratikoaren garaian lau probintzia euskal-nafarretako gobernu idazkariaren kargua eskaini ziotela (….) Miguel-Javier Urmenetak baldintza bat ezarri zien kargua onartu ahal izateko, «preso politiko guztientzako amnistia bermatu behar zuten», eta ez zuen onartu“. Hara hor frankista bat!! Goiko hitzak, berriro diot, Patxi Zabaletarenak dira, oraindik orain Estatu espainiarreko agintarien mendeku hutsez alaba Miren ziegetan duenarenak.

Atzo, kalean, Urmeneta frankistaren kontra aritu ziren oihuka.

Egiari zor, atzo beste artikulu ugari argitaratu ziren betiko leloak erabiliz: asko dugun arren egiteko, ondo ari gara. Ez diet erreparatu. Edalontzi erdia betea edo erdi hutsa? Edalontzi erdi beteak badu arazo sakona: zulatuta egon daitekeela; eta aldiro kargatu ezean, ihartu egitean da. Agian Jon Sarasuak -berea da edalontzi erdi hutsaren adibidea- egin beharko luke bere “<em>Hiztunpolisa” liburuaren edizio laburtu bat, hamar bider inguru txikiagoa. Zerbati interesgarria bilatzekotan, diñot.

Baztarrikak ere izan zuen atzokoan gasixo-egun handian bere aletxoa. Ez banu administrazioan -Itzulpen Zerbitzu Ofizialean- lan egingo, umerik txikiena D eredu indartuan, bigarrena DBHko ikastetxe publikoan eta zaharrena Leioako Soziologian izango, zerbair sinestuko nioke; baina, guzti horretaz gain, Gasteizen bizi naiz, kaletik ibiltzea dut maite, hiri honetako txokorik herritarrenak ezagutzen ditut, eta, ezin besterik esan, post honen hasieran adierazitakoa baino: 30 urte eta gero ez dugu aurrera egin erabileran. Errudunak ere izango dira ba, guzti honetan!!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s