Ez dira moduak

p007_f01Busturialdeko Hitzan sartu eta atzo Gernikan gertatutakoz Oihana Cabellok idatzitakoa irakurri dut. Harritu nau titularrak: “Beste modu batera egitea bazegoen“. Gernikako herritarrentzat moduak izan zerien okerrak. Jone Amezagaren inguru ideologikokoek eta familiartekoek beste argumentu batzuk ere erabili zituzten, baina, herritar xume bati galdetuta, MODUAk berriro ere, MODUAk.

Zaballara preso eramateko arrazoiak bigarren mailakoak bilakatu ziren, seguru asko gernikar gehienei -Ezker Abertzaleko asko ta asko barne- ezer gutxi inportako zielako, euren eguneroko bizimoduan eroso bizi baitira. Astelehen batez plazan sartzea, baina (….). Jendartea bultzatu, berdura-postuak hankaz gora jarri eta modu txarretan neska gaztea handik ateratzea, HORI EZ!

Zer egin zuen, zergatik zeramaten? Hori gutxienekoa. Askorentzat “zeozer egingo eban, badakixu zelangoak diren” izango zen leloa.

Ertzaintzak argitu beharko du, bere aldetik, zergatik sartu zen Gernikako plazan, ia deialdirik egin zitzaion Jone Amezagari eta hark obeditu ez. Oraingoz, bertsiorik sinesgarriena herritarrena da, “EZ DIRA MODUAK!. Telebistan jartzen diren ia gehienei bost axola atzo gertatutakoa. Ideologizatu gabeko norbait bertsio sinesgarriren baten bila aritzekotan, seguruenik plazako jendearenaz fidatuko gehien: “EZ DIRA MODUAK”, Joneren amak edo Ertzaintzako buru Estefaniak esandakoari erreparatu gabe.

Ertzaintzak bertsio ofizialaz “LEGEA BETE DUGU” (Donostian banderekin betetzen duten eran) aparte, beste zerbait adierazi beharko du argitzeko. Ez herritarren haserrea saihesteko (inor gutxiri axola baitzaio), baizik eta aditzera emateko ezberdinak direla oso LEGE ESPAINIARRA BETETZEA (halabeharrezkoa omen) eta LEGEA BETETZEKO MODUAK (horiek ez daude Espainiaren eskuetan).

Un pensamiento en “Ez dira moduak

  1. Moduez ari direnean, Biturie, honetaz ari dira: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20141216/me-recordo-a-los-tiempos-de-la-guerra-civil

    94 urte eta legezko kaputxadunek aurretik eroan zuten, beste asko bezala. Bide batez, Ertzaintzako baten batek azaldu beharko du auzitegiari zergatik eurek eskatu zioten gaztea segituan atxilotzeko, auzitegiak berak bi asteko epea eman zionean kartzelan azaltzeko. Ematen du gauza bat dela «legea betetzea» eta beste bat gogo onez eta gogo handiz betetzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s